Ekipamendu zientifikoa eskuratzeko laguntzak emateko 2019ko deialdia

[EKIZIEN]

Deskribapena


Xedea

18.000 eta 240.000 euro bitarteko kostua (BEZik gabe) duten ekipamendu zientifikoak erosteko diru-laguntzak ematea.

Aurrekontuko zuzkidura

500.000,00 (euro)

Prestazio ekonomikoa

1.– Ekipamenduak eskuratzeko laguntzen zenbatekoa finantza daitekeen gehieneko ehunekoaren arabera zehaztuko du. Ehuneko hori ekipamenduaren kostua oinarri hartuta lortuko da, hurrengo taularen arabera. Gehieneko finantzaketa-ehuneko hori organo kudeatzaileak onartutako eskaeraren zenbatekoari aplikatuko zaio, kontuan hartuta diru-laguntza jasoko duen eskaera bakoitzerako onartutako kofinantzaketak eta ANEPek eginiko gomendioak. Hortik aterako da diru-laguntzaren zenbatekoa.

Tarteak.

 

Deialdiko finantzaketa-ehunekoa

Eskatzailearen finantzaketa-ehunekoa

18.001-25.000

100

0

25.001-40.000

95

5

40.001-60.000

90

10

60.001-80.000

85

15

80.001-90.000

80

20

90.001-100.000

75

25

100.001-120.000

70

30

120.001-145.000

65

35

145.001-170.000

60

40

170.001-200.000

55

45

200.001-240.000

50

50

2.– Erakunde eskatzaileak deialdi honen bidez jasoko duen laguntza osatzeko kopurua jartzeko konpromisoa hartuko du, harik eta, gutxienez, eskatutako ekipamendurako organo kudeatzaileak onartu duen eskaeraren zenbatekora iritsi arte; zenbateko hori aurreko paragrafoan deskribatu da.

Ordainketa-modua:

1.- Diru-laguntza 13.5 artikuluaren arabera onartu ostean, agindu honek aipatzen duen diru-laguntza ordainketa bakarrean ordainduko da 2019. urtean, erakunde onuradunak 16. artikuluan azaltzen den jarraipen- eta justifikazio-dokumentazioa entregatu eta gero.

2.- Diru-laguntzaren zenbatekoa abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritako berme-araubideari eutsiz bermatuko da. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren konturako diru-laguntzen itzulketen eta bermeen araubide orokorra arautu zen, eta kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileen baldintzak, araubidea eta obligazioak ezarri ziren.

Nori dago zuzenduta


Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteak

Batetik, eskaera aurkezten duen erakundea, proiektuak egiteko ekipamenduaren beharra justifikatuta, eta, bestetik, horren alde egingo duen beste edozer erakunde, berenak justifikatuta, baldin badituzte; betiere, eskaerak aurkezteko epea amaitzen den unean Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen Erregistroan akreditatuta badaude (aurrerantzean, ZTBES) –Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautzeari eta eguneratzeari buruzko ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuaren 28. artikuluan jasotakoa–, kategoria hauetan:

- Oinarrizko eta Bikaintasunezko Ikerketa Zentroak

- Unibertsitateen Ikerkuntza Egiturak (EHU izan ezik)

- Ikerketa Kooperatiboko Zentroak

- Teknologia-zentroak

 

Eskakizunak:

  • Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteen erregistroan inskribatuta egotea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

Betekizunak

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Erakunde bakoitzeko gutxienez 3 ikertzaile zerrendatzea

  • Tresna erabiliko den proiektuetako ikertzaile nagusiek ekipamendu-eskaeran parte hartu beharko dute, ikerketa-talde eskatzaileetan zein horien talde laguntzaileetan.
  • Ikertzaile bakoitzak deialdi honetarako eskaera bakarrean parte hartu ahal izango du, dela erakunde eskatzailearen kide gisa, dela laguntza-erakundearen kide gisa.

  • 2018rako eta 2019rako eskatu dituzten edo eman zaizkien beste proiektu batzuetan zenbat orduko lan-konpromisoa duten aitortu beharko dute parte hartzen duten ikertzaileek.
  • 2018-2019 urteetarako deialdian diru-laguntza bat jaso zuen eskaera batean parte hartu duten ikertzaileek ezin izango dute deialdi honetako eskaera batean parte hartu, ezta aurreko urteetan emandako ekipamendurako diru-laguntzei dagozkien burutu gabeko eginbideak dituztenek ere.
  • Erakunde eskatzaileak edo laguntzakoak deialdiko eskaerak entregatzeko epea amaitu baino lehen kontratatu behar du ikertzaile bakoitza

  • Ikertzaileak obra-kontratu bat badu, agiri bidez frogatu beharko du obraren iraupena eta kontratuaren luzapena, eta aipatutako obrari zenbat ordu eskaini behar dizkion adierazi beharko du

  • Ikerbasque Fundazioak Research Professor,Research Associate edo Research Fellow kategorietan kontratatutako ikertzaileak, baldin eta erakunde bati atxikita badaude, erakunde horretako langileak direla ulertuko da; betiere, atxikipen-agiria aurkezten badute.
  • Ekipamenduen eta proiektuen betekizunak

  • Proiektuaren deskribapen teknikoa | Aurkeztutako proiektuak aginduan ezarritako betebeharrak bete behar ditu

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Kodea

1018703

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Deialdi hau EHAAn argitaratzen denetik hasita sei hilabeteko epean.

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Jarraipena


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk