2019-2020 ikasturtean gailu digitalak eskuratzeko diru-laguntzak.

[GAILUDIGI-ITUNPEKOA]

Deskribapena


Xedea

Diru-laguntzak iragartzen dira gailu digitalak eskuratzeko, 2019-2020ko ikasturterako, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa egiten ari diren ikasleek erabil ditzaten.

Aurrekontuko zuzkidura

1.528.000,00 (euros)

Prestazio ekonomikoa

Eskatzaile bakoitzarentzako laguntza 200 (berrehun) eurokoa izango da gehienez, eta muga izango da gailu bakoitzaren fakturaren bidez justifikatutako diru-kopurua.

Ordainketa-modua:

Emandako laguntzen ordainketa aldi batean egingo da, deialdiari ebazpena eman ondoren eta gailuak erosi direla egiaztatu ostean. Ikasle onuradunek ikasketak egiten dituzten ikastetxeetara bidaliko da diru-zenbateko osoa.

Nori dago zuzenduta


Unibertsitateaz kanpoko mailetako ikasleak

Eskakizunak:

  • Ikasle onuradunak unibertsitateaz kanpoko mailetako ikasleak eskolatzeko beketarako edo ikasketa-laguntzetarako deialdiko beka bat jaso izana 2018-2019 ikasturtean, eskola-materialaren atalean.

  • Berdinak izatea laguntza-eskabideko gailu digitala eta ikastetxeak eskatzailearen talde osorako aukeratutakoa, eta gailu digitala 2018ko urriaren 3tik aurrera erosi izana.
  • Deialdi honetatik kanpo gelditzen dira aurreko deialdietan dirulaguntza hau bera jaso zuten ikasle bekadunak. Aurreko deialdi horiek Hezkuntzako sailburuaren honako agindu hauen bidez arautu ziren: 2015eko irailaren 30eko Agindua, 2016ko irailaren 26ko Agindua, 2017ko irailaren 28ko Agindua eta 2018ko uztailaren 18ko Agindua.
  • Zerga betebeharrak betetzen direla

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko

  • Egunean izatea dirulaguntzak itzultzeagatiko betebeharren ordainketa.

Betekizunak

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Laguntza edo dirulaguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren epai irmo batez kondenatua ez egotea, delitu hauetakoren bat egiteagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.
  • Egoera hauetan ez egotea: Konkurtso boluntarioa deklaratzeko eskaera egin izana, edozein prozeduratan kaudimengabe deklaratua izatea, konkurtsoan deklaratuta egotea, esku-hartze judizialaren menpe egotea edo Konkurtsoei buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera desgaituta egotea, konkurtsoa kalifikatzeko epaian finkatutako desgaitze-aldia oraindik amaitu gabe egonik.
  • Ez du bide eman administrazioarekin egindako kontraturen bat irmoki suntsiaraz dadin, kausaren batean errudun deklaratuta egotearren.
  • Honako kasu hauetakoren batean ez egotea: martxoaren 30eko 3/2015 Legea, Estatuko Administrazio Orokorreko goi-kargudunen jarduna arautzen duena; abenduaren 26ko 53/1984 Legea, administrazio publikoen zerbitzura dauden langileen bateraezintasunena; edo Hauteskunde Erregimen Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko karguak badira.
  • Ez izatea zerga-egoitza erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Hezkuntza

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza / Hezkuntza Sailburuordetza > Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1026805

Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea


Eskabidea honela egingo da:

– Ziurtagiri digitalaren bidez sartuta (NAN, Izenpe txartela...) edo itsasontzien jokoa erabilita (B@kq).

Ziurtagiri digitala erabiltzeak berekin dakar eskabidea bide telematikoz aurkeztea. Elektronikoki izenpetu beharko da eskabidea. Orduantxe geratuko da hura erregistratuta. Ez da beharrezkoa aplikazio informatikoak sortutako inprimakia ikasketa-zentroan aurkeztea.

Adin nagusiko ikasleak edo adingabe emantzipatuak egingo du eskaera; adingabe emantzipatu gabeen kasuan, berriz, aitak, amak edo legezko ordezkariak.

Eskabidea honela egingo da:

– Sisteman erregistratuta, helbide elektroniko baten bidez eta honako bide hauetako bati jarraituta:

  • HNA (Hezkuntza Nortasun Agiria), jaiotegunarekin batera.
  • Nortasun Agiri Nazionala (NAN), haren iraungitze-data zehaztuta. Eskatzailea atzerritarra baldin bada, atzerritarren identifikazio-zenbakia (AIZ) eta jaioteguna adierazi beharko ditu, eta, hala badagokio, atzerritarren identifikazio-txartelaren zenbakia (AIT). Kasu batean eta bestean, eskatzailearen nortasuna egiaztatu egingo da, datuak egiaztatzeko zerbitzuaren bitartez. Zerbitzu hori Administrazio Elektronikoari buruzko 21/2012 Dekretuaren bigarren xedapen gehigarrian jasota dago.

Sisteman helbide elektroniko baten bidez erregistratuta aurkezten bada eskabidea, nahitaezkoa izango da betetako eskaera-formularioa inprimatzea, izenpetzea eta dagokion ikastetxean aurkeztea, epe barruan.

– Eskatzaileak, ez baldin badauka eskabide telematikoa egiteko bitartekorik, matrikulatuta dagoen ikastetxera joanda egin ahal izango du.

Eskabide-orria

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hileko epean ebatzi eta jakinaraziko dira laguntzak, deialdia argitaratzen denetik.

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Beste tramite batzuk