2019-2021 diru-laguntzen deialdia. III. KAPITULUA: Desabantaila-egoeran dauden kolektiboetako pertsonentzako enplegurako orientazio-ekintzak egiteko eta orientazio-zerbitzuak emateko laguntzen deialdia.

[desabantailean-kolektiboak]

Deskribapena


Xedea

III. Kapitulu honen xede dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eman ditzakeen diru-laguntzen oinarri espezifiko arautzaileak, desabantaila-egoeran dauden kolektiboetako pertsonentzako orientazio-ekintza eta -zerbitzu profesionalak emateko 2019-2021 epealdiko ekitaldietan gauzatzekoak.

Aurrekontuko zuzkidura

5.605.580 euros

Prestazio ekonomikoa

III. kapituloa honen xede diren laguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoak 5.605.580 eurokoak dira, horietatik 1.401.395 euro Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren 2019ko aurrekontuko ordainketa-kreditukoak, 2.802.7901 euro 2020ko konpromisozko kreditukoak eta 1.401.395 euro 2021 konpromisozko kreditukoak.

Enplegurako orientazio-zerbitzuak definitzeko, esan genezake informazio, laguntza, motibazio eta aholkularitzako ekintzak eta neurriak direla. Betiere pertsonaren lanbide inguruabarrak kontuan izanik, ekintza eta neurri horiek pertsonari bere gaitasunak eta interesak zehazteko aukera ematen diote, baita bere ikaskuntza ibilbide indibiduala, enplegu bilaketa eta enpresa ekimenak gauzatzeko prozesua kudeatzekoa ere.

Orientazio-ekintza eta zerbitzuek jarraian datozen jarduerak jasotzen dituzte:

  • a) Lan-merkatuari, enplegu-politika aktiboei eta zorroko zerbitzu komunen eta osagarrien eskaintzari buruzko informazioa eman.
  • b) Banakako diagnostikoa eta eskatzailearen profila egin.
  • c) Enplegua lortzeko ibilbide pertsonalizatua egin.
  • d) Laguntza pertsonalizatua eskaini ibilbidea egitean eta jarduera-konpromisoa betetzean.
  • e) Informazio, aholkularitza eta laguntza tekniko gehigarria eman, curriculuma osatzeko eta hartan lanbide-profilari dagozkion lanbide-gaitasunak adierazteko.
  • f) Aholkularitza eman eta enplegua aktiboki bilatzeko teknikak erabili.
  • g) Profesional-aukerak identifikatzeko informazioa eta aholkularitza eskaini.
  • h) Enpresek kontratatzeko eta laneratzeko tresna eta laguntzei buruzko informazioa eta aholkularitza eman.

Honako pertsona hauek izan daitezke III. kapituluko enplegurako orientazio-ekintzen eta -zerbitzuen hartzaileak:

  • Lanbiden enplegu-eskatzaile edo enpleguaren aurreko zerbitzuen eskatzaile gisa izena emanda dauden lanik gabeko edo okupatutako pertsonak.
  • Estatuko merkaturako irisgarritasunik ez duten baina Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan erregistratuta daudenak.

Horiek guztiek jarraian datozen baldintzetako bat bete beharko dute, gutxienez:

  • a) Espetxeratutako pertsona izatea, baina haren egoera penalak aukera ematea erakunde laguntzaileren baten orientazio-zerbitzura joateko. Edo zerbitzua abiarazi baino 18 hilabete lehenago espetxeratze-egoeran egondako pertsona izatea.
  • b) Ijitoa izatea.
  • c) Gutxienez % 33ko ezintasun-maila aitortua izatea.
  • d) Gizarte-bazterketako egoeran dauden pertsonak, baztertuta geratzeko arriskuan edo bestelako desabantaila-egoeretan dauden pertsonak. Desabantaila-egoeratzat hartuko da:
    • Gizarte-bazterketako egoeran dauden pertsonak, baldin eta azaroaren 11ko 182/2008 Dekretuak 5. artikuluko b) letratik h) letrara bitartean adierazitako kolektiboren bateko kide badira (182/2008 Dekretua, laneratzeko enpresen kalifikazioa arautu eta horietan sartzeko prozedura eta horien erregistroa ezartzen duena).
    • Lanbideren iritziz kalteberatasun-egoeran dauden pertsonak, honako arrazoi hauetako bat tarteko: egoera soziolaborala, langabezian emandako denbora, Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren onuradun izatea eta/edo enplegagarritasun urrikoa.
    • Lanbideren zerbitzuen eskatzaileak, laneko merkatu nazionalean sartzeko aukerarik ez dutenak eta laneratzeko eta lanaren aurreko laguntza jasotzeko egokiak izan daitezkeenak.
    • Bestelako pertsonak, baldin eta gizarte-bazterketako egoeran edo baztertuta gertatzeko arriskuan daudela behar bezala egiaztatuta badago.

Prozedura bakarrean norgehiagoka beteko da.

Komisio ebaluatzailea:

  • a)Eskaeren analisia.
  • b)Konpontzeen Eskakizun.
  • c)Behin-behineko ebazpen-proposamena.
  • d)Euskal Enplegu Zerbitzuko webgunean behin-behineko proposamen argitalpena, 10 egun balioduneko epea izanda egokitzat hartzen dituzten alegazioak aurkezteko.
  • e)Alegazioak aztertuta, behin betiko ebazpen-proposamena egingo da.

Lanbide-ko Zuzendari Nagusia: Behin betiko erabakia, Euskal Enplegu Zerbitzuko webgunean eta geroago EHAAn argitaratuko dena.

Jarduera-hasiera: behin betiko Erabakiaren argitalpenaren ondoko eguna.

Ordainketa-modua:

Esleitutako diru-laguntzak hiru epetan ordainduko dira:

  • Esleitutako guztikoaren % 25eko aurreordainketa bat, 2019ko ordainketa-kreditutik ordainduko dena.
  • Bigarren aurreordainketa bat, 2020ko konpromiso-kreditutik ordainduko dena, diru-laguntzaren esleipen-ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita 12 hilabete igaro direnean. Esleitutako zenbatekoaren % 50ekoa izango da.
  • Azken ordainketa, 2021eko konpromiso-kreditutik ordainduko dena, eta ordaintzeke egongo den diru-laguntza edo zenbatekoaren balioa izango duena.

Bi aurreordainketetako edozeinen kopurua 180.303,63 € baino handiagoa izanez gero, aldez aurretik ziurtagiri bat aurkeztu beharko da, aurreratutako zenbatekoaren bermea, abala edo fidantza Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren aurrean aurkeztu izana egiaztatzen duena. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eskura jarriko du abal-eredua.

Edonola ere, ez da bermerik eratu beharra eskatuko, baldin eta diru-laguntzen onuraduna tokiko erakundea edo haren mendeko erakunde edo organismoak bada.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisiko edo juridiko publiko eta pribatuek egin eta eman ditzakete deialdi honenxede diren orientazio profesionla ekintzak eta -zerbitzuak, eta horiek egin eta emateko arautzen diren diru-laguntzen onuradun izan daitezke, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren erakunde laguntzaile gisa, betiere haien sozietate- edo fundazio-xedeen artean jarduera hauetako bat egitea sartzen bada:

  • a)Espetxeratuak edo espetxeratu ohiak lane-ratzea, baldin eta enplegurako orientazio-ekintzak eta -zerbitzuak emateko beharrezkoakdiren bitartekoak eta giza baliabideak eta baliabide materialak baditu, ebazpenaren arabera.
  • b)Ijitoak laneratzea, baldin eta enplegurako orientazio-ekintzak eta -zerbitzuak emateko beharrezkoak diren bitartekoak eta giza baliabideaketa baliabide materialak baditu, ebazpenaren arabera.
  • c)Desgaitasuna duten laneratzea, bal-din eta enplegurako orientazio-ekintzak eta -zerbitzuak emateko beharrezkoak diren bitartekoaketa giza baliabideak eta baliabide materialak baditu, ebazpenaren arabera.
  • d)Gizarte-bazterketako egoeran edo egoera horretan izateko arriskuan edo gizarte- edolan-arloko desabantaila-egoeran dauden laneratzea, baldin eta enplegurako orientazio-ekintzak eta -zerbitzuak emateko beharrezkoak diren bitartekoak eta giza baliabideak eta baliabide materialak baditu, ebazpenaren arabera

Halaber, enplegurako orientazio-ekintzak eta -zerbitzuak gauzatu eta deialdi honek arautzen dituen diru-laguntzak eskuratzeko aukera izango III atala honen adierazten diren enpresen edo erakundeen elkarte eta taldeek, nortasun juridikorik duten ala ez kontuan hartu gabe, baldin eta ebazpenaren baldintzak betetzen badituzte.

a) eta b) idatz-zatietan adierazten diren kolektiboei arreta emateko, erakundeek berariaz izan behar dute aurretiko esperientzia diru-laguntza eskatzen den kolektiboari enplegurako orientazioa emateko arloan eta lankidetzan jardunda enplegu-zerbitzu publikoekin edo estatuko, autonomia-erkidegoko edo tokiko administrazio publikoren batekin.

Betekizunak

  • Beste Administrazio edo erakunde publiko edo pribatu bateko diru-laguntzarik jaso deialdiak xede duen kontzeptu berean, komunikatzea

  • Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak edo bere erakunde autonomiadunek entitate onuradunari ezaugarri bereko beste laguntza edo diru-laguntzaren bat eman eta hori itzultzeko edo zigortzeko prozeduran, ez egotea

  • Ez dago penalki edo administratiboki zigortuta sexu-bereizkeriagatik, eta ez du debekurik Euskadiko administrazio publikoetako laguntza eta diru-laguntza deialdietara aurkezteko, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera.

  • Baliabide pertsonal eta materialen antolamendua

  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean ditu.

  • Deialdiak ezartzen dituen baldintzak betetzen dituela, eskatzen duen diru-laguntza eman diezaioten

  • Eskaerarekin batera atxikitako agiriak eta datuak benetakoak dira.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Finantzatzen duen erakundea

  • Europako Gizarte Funtsa (EGF)

Kontaktu-informazioa


Herritarrei emateko Zerbitzua / Servicio de Atención a la Ciudadanía 

945 160 600 / (Informazio Orokorra / Información General)

Erakundeei eta Enpresei Arreta emateko Zerbitzua / Servicio de Atención a Entidades y Empresas

945 160 601 / (Informazio Orokorra / Información General)

Besteak / Otros:

orientazioa@lanbide.eus

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


III. kapituluak aipatutako diruz lagun daitezkeen eskabideak egoitza elektronikoaren bitartez aurkeztu beharko dira. Jarraian aurkituko duzun estekaren botoia.

Erakundeek eskaeretan adierazi behar dute zer lurralde historikotan jardun nahi duten enplegurako orientazio-zerbitzuak ematen eta zer kolektibo artatu nahi duten.

  • Erakundearen edo enpresaren IFKren kopia edo, pertsona fisikoen kasuan, NANaren kopia.
  • Deialdi hau EHAAn argitaratzen den eguna baino lehenago erakundeak 13. artikuluko 1. zenbakian adierazitako sozietate- edo fundazio-xedea duela adierazten duen eraketako edo sorrerako eskrituren zatiaren kopia.
  • Erakunde-elkarte eta -taldeen kasuan, haiek osatzen dituzten kide guztiek aurkeztu behar dute dokumentazio hori, elkartearen edo taldearen eratze-agiriaz gain, 13.2. d) apartatuan ezarritakoaren arabera.
  • Elkarte eskatzaileak nortasun juridikorik ez badu: elkartearen eratze-agiria, 13.2.d) artikuluan ezarritakoaren arabera.
  • Azken 2 urteetan orientazio-ekintza eta -zerbitzuetan egindako jarduera biltzen duen erakundearen edo, hala badagokio, erakunde-taldearen memoria. Hain zuzen ere, honako alderdi hauek deskribatu behar ditu zehazki: kolektibo onuradunak, egindako ekintzak eta lortutako emaitzak.
  • 12.1 artikuluko a) eta b) apartatuetan deskribatutako kolektiboei arreta emateko 13.3 artikuluan aipatzen den nahitaezko esperientzia espezifikoari buruzko ziurtagiria edo jarduera gauzatzeko esleipen-ebazpenaren argitalpen ofiziala.
  • Hau aurkeztu behar da 16.1.2 a) artikuluan aipatzen den esperientzia –hots, baloratzekoa den esperientzia– egiaztatzeko: dagokion enplegu-zerbitzu publikoak emandako ziurtagiria, xehetasunez eta berariaz azalduko duena zer ekintza egin diren eta zer kolektibo izan diren onuradun, edo jardueraren esleipen-ebazpenaren argitalpen ofiziala.
  • Hobekuntzak eta/edo balio erantsiko elementuak jasoko dituen memoria deskribatzailea, metodologiari, ezarriko diren teknikei eta garatuko diren ekintzetarako eskuragarri izango diren baliabideei buruz. (Gehienez, 10 orrialde).
  • Erakunde eskatzailearen lokal bakoitzaren ezaugarriak jasotzen dituen txosten deskribatzaile eguneratua. Derrigorrez atxiki behar dira 13.4.1 eta 13.4.2 artikuluetan zehaztutako instalazioetako espazio eta dimentsioak zehazten dituzten argazkiak eta planoak, baita instalazio horietarako barneko nahiz kanpoko bideen argazki eta planoak ere.
  • Txosten bat, teknikari eskudunak emana eta dagokion elkargo profesionalak ontzat hartua, lokal horiek egokiak direla eta irisgarritasuna sustatzeko arloan indarrean dauden arauak betetzen direla adierazten duena: 20/1997 Legea eta garapen-arau teknikoak: Kanpotik lokalean sartu ahal izatea, barruko ibilbideen bidez, zerbitzuak emateko erabiltzen diren esparruetara iristea, bainugela egokigarriak eta egokituak izatea, zerbitzuaren hartzaile diren pertsonek erabil ditzaten.

13.4.3. artikuluan aurreikusitako kasuan ez da beharrezkoa izango 2.8 apartatuan aipatutako dokumentazioa aurkeztea. Kasu horretan, lokalak aldaketarik izan ez duela eta 13.4.3. artikuluak aipatzen dituen deialdietan eskatu zitzaizkien baldintzak oraindik ere betetzen dituztela bermatzen duen erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko da.

  • Deialdi honen 16.1.2.c) artikuluak arautzen duena aintzat hartuta, erakunde eskatzaileak enplegu-zentro berezien titularrak direla edo haietan gehiengo partaidetza dutela egiaztatzeko, izaera hori adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena.
  • Deialdi honen 16.1.2 d) artikuluak arautzen duena aintzat hartuta, erakunde eskatzaileak laneratzeko enpresak edo laneratzeko enpresen sustatzaileak direla egiaztatzeko, izaera hori adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Lau hilabete eskaera-aurkezpen epea hasten denetik.

  • Aipaturiko epea igarota, erabakia jakinarazi gabe, diru-laguntzaren eskaera gutxietsita ulertuko da.
  • Diru-laguntza emateko modua

    Lehiaketa

    Isilbidearen ondorioak

    Gaitzetsiak

    Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa ´´Hirugarrenaren Erregistroan"


    Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

    1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
    2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
    3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

    Beste tramite batzuk