Langabeei zuzendutako prestakuntza-eskaintza finantzatzeko diru-laguntzen deialdia 2018-2020 urteetarako, Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren esparruan

Deskribapena


Xedea

Deialdia, 2018ko uztailaren 5koa; horren bidez, langabeei zuzendutako prestakuntza-ekintzetarako diru-laguntzen deialdia.

Aurrekontuko zuzkidura

66.000.000 euros

Prestazio ekonomikoa

Deialdi hau finantzatzera bideratuko diren diru-baliabideak 66.000.000 euro dira; horietatik 16.500.000 euro 2018ko ordainketa-kredituari dagozkio, 33.000.000 euro 2019ko konpromiso-kredituari, eta 16.500.000 euro 2020ko konpromiso-kredituari.

Ordainketa-modua:

Deialdi hau finantzatzera bideratuko diren diru-baliabideak 66.000.000 euro dira; horietatik 16.500.000 euro 2018ko ordainketa-kredituari dagozkio, 33.000.000 euro 2019ko konpromiso-kredituari, eta 16.500.000 euro 2020ko konpromiso-kredituari.

Diru-laguntza lau zatitan ordainduko da, honela:

  • a) Lehen ordainketa, 2018ko ordainketa-kredituaren kargura, Prestakuntza Planari dagokion diru-laguntzaren % 25ekoa da, eta lehen prestakuntza-ekintza jakinarazteko unean egingo da.
  • b) Bigarren ordainketa: 2019ko konpromiso-kredituaren kargura, prestakuntza-planari dagokion diru-laguntzaren % 25 ordainduko da, betiere prestakuntza-planaren barrun dauden prestakuntza ekintzen % 40, gutxienez, hasi badute.
  • c) Hirugarren ordainketa: 2019ko ordainketa-kredituaren kargura, prestakuntza-planari dagokion diru-laguntzaren % 25 ordainduko da, betiere prestakuntza-planaren barruan dauden prestakuntza ekintzen % 70, gutxienez, hasi badute.
  • d) Laugarren ordainketa, 2020ko konpromiso-kredituaren kargura, Prestakuntza Planari dagokion diru-laguntzaren beste erdia da, eta prestakuntza-ekintza guztiak amaitzean ordainduko da, lanez kanpoko praktikak barne, 3.5 artikuluan ezartzen den bezala, diruz lagundutako jarduketak 18. artikuluan aurreikusitako eran justifikatu ondoren.

Aurreratutako ordainketa 180.303,63 eurotik gorakoa bada, ziurtagiri bat aurkeztu beharko da aldez aurretik, EAEko Diruzaintza Nagusian aurreratzen den zenbatekoari dagokion bermea abala edo finantza aurkeztu izanarena. Abalaren eredua Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak emango du.

Informazio gehigarria

Erakunde eta zentro eskatzaileak baloratzeko irizpideak, 2017ko deialdian aplikatzekoak

Nori dago zuzenduta


Betekizunak

  • Entitateen Euskal Erregistroan egiaztatuta eta/edo inskribatuta egon beharko dute.

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Ez dagoela berreskuratze-agindu baten zain, Europar Batasunak diru-laguntza bat ilegal eta merkatu komunaren bateraezin gisa deklaratu duen aurretiazko erabaki baten ondoren.

  • Diru-laguntzen onuradun izateko, azaroaren 17ko 38/2003 lege orokorrean, diru-laguntzei buruzkoan, aurreikusitako inguruabarren batean sartuta ez egotea.

  • Baliabide pertsonalak eta materialak edukitzea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko

  • Eskaerak betetzen ditu diru-laguntza erregulatzeko arauan eskatzen diren baldintzak.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Finantzatzen duen erakundea

  • Europako Gizarte Funtsa (EGF)

Kontaktu-informazioa


Erakundeei eta Enpresei Arreta emateko Zerbitzua: 945 160 601

Kodea

10399

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  • Erakunde eskatzailearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena, diru-laguntzaren xedea izango den prestakuntza plana gauzatzeko beharrezkoak diren giza baliabideak eta baliabide materialak deskribatzen dituena, edota diru-laguntza esleitu ondoren horiek izateko konpromisoa adierazten duena; era berean, erakundeak dituen edo edukiko dituen eta prestakuntza-ekintzak gauzatzeko erabiliko diren instalazioak zehaztu beharko dira.
  • Erakunde eskatzailearen identifikazio fiskaleko txartelaren fotokopia.
  • B1, B2, B3, C4.1, C4.2 atalak baloratzeko behar diren merituak ziurtatzeko dokumentuak

Aplikazio honetarako sarbiderik ez duten erakundeek edo enpresek Lanbideren web-orriaren bidez eskatu ahalko dute.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Prozedura ebazteko eta behin betiko ebazpena jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da, deialdia EHAAn argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita. Epe hori igaro ondoren ebazpenik jakinarazten ez bada, eskaera baztertutzat jo ahal izango da.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk