Lana eta familia bateragarri egiteko neurriak. 2017.

[Lanbide_bateragarri ]

Deskribapena


Xedea

1. Ondoren azalduko diren pertsonak zaintzeko eszedentzia hartu edo lanaldia murriztu duten eta besteren kontura lan egiten duten langileak, edo kooperatiba-sozietateetako bazkide-langileak, edo lan-bazkideak ordezteko langabe gisa inskribatuta dauden pertsonak kontratatuko dira, eta horiek kontratatzeagatik diru-laguntzak emango dira. Egoera horretan dauden pertsonek honako hauek zainduko dituzte:seme-alabak, 27.1 a) artikuluan aurreikusitako baldintzen arabera eta mendekotasun-egoerako senideak edo muturreko osasun-larritasunak, 27.1 b) artikuluan ezarritako ahaidetasun-erlazioa gordetzen dutenak.

2. Era berean, eszedentzia hartu edo lanaldia murriztu duen langilearen lanpostua betetzeko lehendik denbora partzialeko kontratua zuen langilearen lanaldia luzatzen bada, horretarako ere diru-laguntza emango da.

Aurrekontuko zuzkidura

1.700.000 €

Prestazio ekonomikoa

1.- Besteren kontura lan egiten duten langileak kontratatzen direnean, bitarteko kontratuak kontingentzia arruntengatik enpresak Gizarte Segurantzari egiten dion kotizazioaren % 100erainoko diru-laguntzak emango dira.
2.- Kooperatiba-sozietateek iraupen zehatzeko kontratuak egiten badizkiete bazkide langileei edo lan-bazkideei, eta sozietatearen Estatutuek erabaki badute beren bazkide langileak edo lan-bazkideak langile autonomoen parekoak izatea, Gizarte Segurantzari dagokionez, kontingentzia arruntengatik (aldi baterako ezintasuna izan ezik) gutxieneko kotizazioaren gainean kotizazio mota aplikatzearen ondorioz sortzen den kuotaren pareko zenbatekoaren araberako diru-laguntza emango da.
3.– Kooperatiba-sozietatearen Estatutuen arabera, erabaki bada bertako lankide-bazkideak edo lan-bazkideak besteren kontura lan egiten duten langileen parekoak izatea, Gizarte Segurantzari dagokionez, kontingentzia arruntengatik enpresak Gizarte Segurantzari egiten dion kotizazioaren % 100erainoko diru-laguntza emango da.
4.– Sinatutako kontratuari dagokionez, ordeztutako langilearen kontratuan azaltzen den lanaldia gainditzen badu, edo lanaldi-murrizketaren ehunekoa gainditzen badu, ordezkapenarekin bat datorren zati proportzionalaren araberako diru-laguntza emango da, ez gehiago.

Ordainketa bakarra.

Gizarte Segurantzaren langilearen kuotaren %23,6.

Ordainketa-modua:

Dirulaguntzaren %100 baiezko ebazpenarekin batera.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Eskakizunak:

Pertsona juridiko pribatuak

Pertsona juridiko pribatuak:

  • jarduera ekonomikoren bat egiten du
  • gaitasun juridiko eta jarduteko gaitasun osoa dauka
  • legez eratuta dago, indarrean dagoen legediarekin bat etorriz.

Betekizunak

  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak egunean edukitzea.

  • Sexu-bereizkeria egiteagatik zigor administratibo edo penalik ez eukitzea, ezta euskal administrazio publikoen laguntza eskuratzeko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko Legea (4/2005) dela bide.

  • Ez egon dirua itzularazteko hasitako inolako prozeduraren edo zigorrak ezartzeko prozeduraren barruan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren organismo autonomiadunek emandako izaera bereko Laguntzak jasotzeagatik.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Kontaktu-informazioa


 

Kodea

1008902

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Hirugarren Interesduna – Datuen Alta.

Erantzunkizun-aitorpena.

NAN edo IFT(Identifikazio fiskaleko txartela).

TC2 – Kotizazio boletina.

Famiako liburua edo ezinduen ziurtagiria.

LABDaren kopia (Lan Eskaeraren Alta eta Berritze Dokumentua).

Diru-laguntza jaso behar duen kontratazioa oinarritu duen eszedentzia edo lanaldi-murrizketa egiaztatzen duen agiria.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete, eskabidea aurkeztu zenetik kontatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Onartzea

Hirugarrenaren interesduna-datuen alta.


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Beste tramite batzuk