Lana duten langileei eta lana lortzeko edo hari eusteko zailtasunak dituzten pertsona langabeei zuzendutako proiektu berezien garapenerako laguntzen 2018ko ekitaldiko deialdia.

Deskribapena


Xedea

Proiektu Bereziak finantzatzera bideratutako 2018. urterako laguntzak arautzea, gizartean eta lanean txertatzeko edo langileen enplegagarritasuna hobetzeko jarduera integralak diren aldetik, zenbait motatako esku-hartzeak beste erakunde publiko edo pribatu batzuekin biltzen edo koordinatzen dituenak.

Aurrekontuko zuzkidura

4.000.000 euros

Prestazio ekonomikoa

4.000.000 eurokoak, horietatik 2.000.000 euro 2018ko aurrekontuko ordainketa-kreditukoak, eta 2.000.000 euro aurrekontuko 2019ko konpromiso-kreditukoak.

Diru-laguntzak emateko prozedura ondoz ondoko lehiakoa izango da. Eskabideek deialdi honetako eskakizunak betetzen dituztela egiaztatutakoan, ordenan emango dira laguntzak, espedientea osatzen den unearen arabera, jarduketa horietarako aurrekontu-zuzkidura amaitu arte. Eskaerak 35 puntu jaso behar ditu gutxienez 8. artikuluko balioesteko irizpideen arabera.

Deialdi honen baitan diruz lagundu ahal izango da proiektu berezien gauzatzea, halakotzat jota prestakuntza-, orientazio-, enplegu-ekintza edo haietan parte hartzen duten pertsonen enplegagarritasuna hobetzeko beste edozein neurri konbinatzen dituztenak:

  • a) Prestakuntza, Kualifikazio Profesionalen Sistema Nazionalaren beraren gaitasun profesionaletan, Profesionaltasun Ziurtagiria lortzeko oinarrizko gaitasunetan edo Prestakuntza Espezialitateen Katalogoan erregistratutakoetan edo Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak baimendutako beste batzuetan. Lanpostuan bertan prestakuntza-ekintzak egiteko aukera ere egon daiteke, prestakuntza enpleguarekin txandakatuz.
  • b)Enplegu-aukerak aztertzea, agente kontratatzaileak izan daitezkeenekin harremanetan jartzeko eta tartean sartzeko, lan-merkatuko beharrak identifikatuz eta parte hartzen duten pertsonen kontratazioa bultzatuz.
  • c) Orientazio profesionaleko eta laneratzeko ekintzak, laneratze-ibilbide pertsonalizatu bat egitea sustatuko duena, parte hartzen duten pertsonen segimendu pertsonala eta emaitzen ebaluazioa egiteko.
  • d) Parte hartzen duten pertsonen kontrataziorako laguntzak. Deialdi honen baitan diruz lagundu ahal izango dira gutxienez 6 hilabeteko iraupena duten kontratuak. Lanaldi osokoak edo lanaldi partzialekoak izango dira; azken kasu horretan, inoiz ez dira izango ezarritako lanaldiaren % 70etik beherakoak.
  • e)Hartzaileen enplegagarritasunaren hobekuntza bermatzeko helburua duen beste edozein jarduera.

Ordainketa-modua:

Diru-laguntza bi zatitan ordainduko da:

  • a) Lehen zatia erakunde onuradunari emandako guztizko osoaren % 50 izango da, eta proiektua abiatuta dagoenean ordainduko da.
  • b) Bigarren ordainketan gainerako zenbatekoa emango da, proiektuaren helburu operatiboen lorpena justifikatu ondoren.

Lehenengo ordainketa 180.303,63 euro baino handiagoa bada, erakunde onuradunak bankuko abala aurkeztu beharko du, lotura-baimenarekin batera jakinarazitako jarraibideei jarraituz.

Nori dago zuzenduta


Eskatzaileak

Honako erakunde hauek izan daitezke batera finantzatzearen onuradunak:

  • Foru-aldundiak eta foru-sektore publikoa.
  • EAEko udalak eta tokiko sektore publikoko entitateak.
  • EAEko sektore publikoko entitateak.
  • EAEko tokiko edo eskualdeko garapenerako agentziak eta horiekin lotutako elkarteak.
  • Lanbide Heziketako erakundeen dagokion erregistroan inskribatutako edo-eta akreditatutako irabazi-asmorik gabeko prestakuntza-erakunde pribatuak.
  • Hezkuntza Sailaren edo Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren mende dauden prestakuntza-erakunde publikoak.
  • EAEn egoitza edo ordezkaritza duten entitateak, baldin eta horien merkataritza-jarduera xede sozial baten mende badago, lehentasunez, eta azken hamar urteetan bere irabazien % 70 xede sozial horiek lortzean inbertitu badute.

Noiz edo noiz eta Proiektu Berezi baten garapen egokirako behar diren baliabideak eta bitartekoak arrazionalizatzeko, erakundeen arteko lankidetza baimenduko da.

Eskaera betetzeko, Proiektu Berezi berean parte hartzeko interesa duten erakundeek, eskaera onartuz gero, legez eratzea hitz emango dute, honako forma batean:

  • a) Aldi baterako enpresa-elkarte. Kasu horretan, erakundeetako bat aukeratu behar da Elkartea ordezkatzeko eta Lanbidez-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin harremanetan jartzeko, edo
  • b) Zenbait Administrazio Publikoren edo sektore publiko instituzionaleko erakundeen arteko zuzenbide publikoko partzuergo bat, edo erakunde pribatuen partaidetza.

Eskakizunak:

  • Lanbide Heziketako erakundeen dagokion erregistroan inskribatutako edo-eta akreditatutako irabazi-asmorik gabeko prestakuntza-erakunde pribatua bezala egotea
    • Foru-aldundia edota foru-sektore publikokoa izatea
    • EAEko udala edota tokiko sektore publikoko entitatea izatea
    • EAEko sektore publikoko entitatea izatea
    • EAEko tokiko edo eskualdeko garapenerako agentzia edota horiekin lotutako Elkartea izatea
  • Hezkuntza Sailaren edo Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren mende dauden prestakuntza-erakunde publikoa izatea
  • EAEn egoitza edo ordezkaritza duten entitatea izatea, baldin eta horien merkataritza-jarduera xede sozial baten mende badago, lehentasunez, eta azken hamar urteetan bere irabazien % 70 xede sozial horiek lortzean inbertitu badu

  • Beharrezkoak diren giza baliabideak eta baliabide materialak izatea

Betekizunak

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Baztertuta geratuko dira estatu-mailako laguntza-erregimenen barruan legez kontrako edo bateraezintzat jo diren laguntza hauetako bat jaso duten erakundeak, laguntza bera eta dagozkion interesak kontu blokeatu batera bueltatu edo sartu ez badituzte: Araba I, Araba II eta Araba III (CR 48/99, CR 49/99 eta CR 58/99), Gipuzkoa I, Gipuzkoa II eta Gipuzkoa III (CR 50/99, CR 53/99 eta CR 59/00), Bizkaia I, Bizkaia II, Bizkaia III (CR 52/99, CR 54/99 eta CR 60/00).

  • Deialdi honen bidez diruz lagundutako jarduerak egiteko, proiektuaren kostuan adierazitako zenbatekoa baino laguntza handiagoak jaso ez izana.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Kontaktu-informazioa


Kodea

10502

Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea


Diru-laguntzen eskaerak elektronikoki izapidetuko dira, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren prestakuntzako aplikazio informatikoaren bitartez (LAN-F) eskaera deialdiaren I. eranskinean jasotako modelo ofiziala erabiliz, eta dokumentu hauek gehituz:

  • a) Deialdiaren 3.2 artikuluak adierazten duen kofinantzaketa egiaztatzeko dokumentazioa.
  • b) Antzeko ezaugarriak dituzten proiektuak edo kolektibo zaurgarrien enplegagarritasuna hobetzekoak, azken hiru urteetan zenbait administraziok diruz lagundutakoak, egiten esperientzia izatea egiaztatzeko dokumentazioa.
  • c) Erakunde eskatzailearen identifikazio fiskaleko txartelaren fotokopia.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Beste tramite batzuk