Osasunaren alorrean 2018ko ikerketa- eta garapen-proiektuetarako laguntzak: Osasuneko ikerketa-jarduerak sustatzeko

[investigacionprl]

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen lehentasunezko arloak Laneko Segurtasun eta Osasuneko 2015-2020 Euskal Estrategiaren esparruan daude, eta hau da deialdiaren helburua: laneko segurtasun eta osasunaren arloko gai batzuetan ikerketa-proiektuak egitera bultzatzea, haien emaitza lan-jardunean aplikatu ahal izateko, eta, modu horretara, laneko arriskuak prebenitzeko eta langileen osasuna hobetzeko. Horrez gain, ikerketa-taldeak finkatu nahi dira, eta talde berriak sartu, haien bidez laneko segurtasun eta osasunaren eremuan ikerketa aurreratzeko eta garatzeko.

Ikerketa gaiak (PDF, 11 KB)

Aurrekontuko zuzkidura

500.000 euro

Prestazio ekonomikoa

Deialdi honen arabera emango diren diru-laguntzen finantzaketa Osalanen 2018ko gastu-aurrekontuari egotziko zaio: 500.000 euro, guztira. 250.000 euro 2018rako ordain-kreditu gisa emango dira, eta 250.000 euro 2019rako konpromiso-kreditu gisa.
Zenbateko hori 3113 programaren kargura joango da: laneko segurtasuna eta osasuna, 01 zerbitzua, zuzendaritza orokorra, IV. kapituluaren barruan, eragiketa arruntetarako transferentziak eta diru-laguntzak.
Aurrekontuko 500.000 euroko kopurutik, 100.000 euro erabiliko dira Saf€ran lankidetzan jarduteko konpromisoari aurre egiteko, eta 400.000 euro deialdi honen I. eranskinean jasotako ikergaiak finantzatzeko.

Ebazpen honetan ezartzen den araubidearen babesean ikerketa-proiektuetarako laguntzarik emanez gero, laguntzen zenbatekoa eskaeran aurkeztutako aurrekontuaren defizitaren ehuneko ehunera (% 100) irits daiteke, baina proiektuko 50.000 euroko kopurua gainditu gabe, I. eranskinean jasotzen diren proiektuei dagokienez, eta SAf€ran txertatzen diren ikerketa-proiektuei dagokienez, berriz, iraupen urte bakoitzeko 50.000 euroko kopurua gainditu gabe. Azken kasu horretan, diru-laguntzaren segida baldintzatuta egongo da hurrengo urteetarako, eta ez da gertatuko harik eta hurrengo deialdietan kreditu egokia izateko baldintza bete arte. Onuradunak, hain zuzen ere, deialdietako bakoitzean aurkeztu beharko du eskaria proiektuak dirauen bitartean.

Ordainketa-modua:

Laguntza onartzeko izapideak bete ostean, ordainketa aurreratu bat egingo da, ikerketa-proiektua burutzeko jarduerak egiten hasteko beharrezko den finantzaketa gisa. Emandako laguntzaren guztizko zenbatekoaren % 50 izango da aurreratutako ordainketa, eta kasu guztietan 2018ko ekitaldian egingo da. Emandako laguntzaren guztizko zenbatekoaren beste % 50 ikerketa-proiektua egiten denean ordainduko da, eta kasu guztietan 2019ko ekitaldian gauzatuko da.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako I+G-ko zentro publiko eta pribatu guztiak

Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera ekonomikoa sortzen duten eta beheran aipatutako modalitateetako batean diharduten pertsona juridikoek eskatu eta jaso ahal izango dituzte ikerketa-proiektuak egiteko laguntzak:
a) I+G+b arloko zentro publikoak: unibertsitate publikoak, ikerketa-erakunde publikoak, izaera juridiko propioa eta berezitua duten I+G+b arloko zentroak (administrazioari lotutakoak edo haren mendekoak), edozein dela ere haien izaera juridikoa, bai eta I+G+b ekimenetan egiaztatutako gaitasuna eta jarduera duten erakunde publikoak ere.
b) Ikerketa eta garapeneko unibertsitate-zentro pribatuak: unibertsitate pribatuak edo unibertsitate-zentro pribatuak, Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoan xedatutakoarekin bat etorriz.
c) Ikerketa eta garapeneko beste zentro pribatu batzuk, irabazi asmorik gabekoak: izaera propioa duten erakunde pribatuak, irabazi asmorik gabekoak, ikerketa zientifiko eta garapen teknologikoko proiektu edo jardueretan egiaztatutako gaitasuna eta jarduera baldin badute.
d)  Ikerketa, garapen eta berrikuntza teknologikoko erakundeak: zientzia, teknologia eta berrikuntzako euskal sarea osatzen duten erakundeak ─Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarea arautzeko oinarri-arauak gaurkotzen dituen urriaren 1eko 221/2002 Dekretuaren 2. artikuluan zehaztuak─, zientzia, teknologia eta berrikuntzako euskal sareko eragileen erregistroan ere badaudenak ─Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarearen osaera arautzeari eta eguneratzeari buruzko ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuaren 28. artikuluak ezarri du erregistro hori─.
e) Irabazi asmorik gabeko beste erakunde pribatu batzuk: fundazioak, elkarteak eta irabazi asmorik gabeko beste erakunde batzuk.
f) Enpresak: jarduera ekonomikoren bat duten entitateak, edozein dutela ere forma juridikoa, baldin eta modu baliozkoan eratuta badaude laguntza-eskaria aurkezteko unean, eta beren jardueren artean ikerketa eta garapeneko proiektuak eta ekimenak egiten badituzte.
Saf€ra deialdiaren barruko laguntzak eskatzen dituzten erakundeek nahitaez aurkeztu behar dute eskabidea aipatutako deialdian.

Betekizunak

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Diru-laguntza indarrean dagoen bitartean, zentro eskatzaileek zerga-betebeharrak egunean beteta edo horietatik salbuetsita egon beharko dute.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei

  • Beste diru-laguntza batzuk, laguntza sarrerak edo helburu bererako beste baliabide batzuk komunikatzea Azaroaren 11ko, Euskadiko Ogasun Orokorraren Ordenagailuak Printzipio Legeko eraberritutako testua onartzen den 1/1997 Dekretu Legegileko 50.6 artikulu
  • Prebentzio-zerbitzua ziurtatuta

  • Aurkeztu eskaerarekin batera ikerketaren proiektuaren memoria
  • Aurkeztu eskaerarekin batera pertsonal ikertzailearen curriculum-ak
  • Aurkeztu eskaerarekin batera ikerketa-proiektuko aurrekontua

  • Aurkeztu eskaerarekin batera lankidetzarako baimena (beharrezkoa izatekotan)
  • Erakundea legez eratuta dagoela edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea > Zuzendaritza Nagusia

Ebazten duen erakundea

  • OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea > Zuzendaritza Nagusia

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

José Antonio Biain Santiago

Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea

Telefonoa: 944.032.187

E-mail: osalantpr25ba@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

0048505

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Deialdia EHAAn argitaratzen den hurrengo egunaren 6 hilabeteren buruan

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Ebazpena emana

Justifikazioa eta segimendua


Segimendua

Esleitutako ikerketa-proiektuaren iraupen aldiaren erdia betetakoan, jarraipeneko memoria zientifiko bat (III.eranskina) bidali beharko du erakunde onuradunak, "Dokumentazio" atalean aurki daitekeena.

Justifikazioa

Behin amaituta ikerketa-proiektua esleipen-ebazpenean ezarritako baldintzetan eta eran gauzatzeko epea, "Dokumentazio" atalean dauden agiriak aurkeztu beharko dira gehienez ere 20 egun balioduneko epean.

 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk