2018-2019, 2019-2020 eta 2020-2021 ikasturteetarako hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko jarduera-proiektuak (hezkuntza inklusiboa eta aniztasunaren arreta)

[HEZKIDETZA-50]

Deskribapena


Xedea

EAEko Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko itunpeko ikastetxeen artetik 50 aukeratzea gehienez, hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa sustatzeko jarduera-proiektu bat egin dezaten 2018-2019, 2019-2020 eta 2020-2021 ikasturteetarako. Proiektu horrek ahalbidetu behar die ikastetxean hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa modu global, sistematiko eta integratuan lantzea.

Aurrekontuko zuzkidura

100.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Hautatutako ikastetxe bakoitzari bi mila (2.000) euroko diru-ekarpena egingo zaio deialdi honetan aipatzen diren hiru ikasturteetarako, irakasleak zein eskola-komunitatea trebatzeko eta proiektua koordinazio- eta zabalkunde-jardueretarako. Proiektuak hiru ikasturteko iraupena badu ere, lehenengo ikasturtean egindako gastuak soilik hartuko dira aintzat.

Ordainketa-modua:

Diru-laguntza bi zatitan ordainduko da:

  1. Lehenengo ordainketa, diru-laguntzaren % 60, esleitutako diru-laguntza onartu eta gero egingo da.
  2. Gainerakoa –diru-laguntza osoaren % 40a– «Hezkidetza – Diru-laguntzaren justifikazioa» agiria (IV. eranskina) aurkeztu ondoren ordainduko da; 2019ko ekainaren 30a baino lehen aurkeztu behar da agiri hori, behar bezala beteta. Agiri hori eta dagozkion fakturak eta ordainagiriak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu behar dira.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe pribatu edo itunpekoak

Eskakizunak:

  • EAEko Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko itunpeko ikastetxea izatea.
  • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.

Betekizunak

  • Beste finantziazio-iturriren bat badagoen edo ez egiaztatzeko, bateragarriak diren kasuetan | Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Ez egotean diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan azaldutako egoeretako batean.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko beste laguntza edo diru-laguntza batzuen esparruan, diru-laguntza horien itzulketa- edo zehapen-prozeduraren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozedura hori amaitu egin beharko da onuradunei laguntza hauek emateko, edo, hala badagokio, ordaindu ahal izateko.

  • Kanpo geldituko dira aurreko deialdietan diru-laguntza jaso zutenak ere, hau da, 2014-2015, 2015-2016 eta 2016-2017 ikasturteetan proiektu integralak diruz laguntzeko deialdia, 2014-2015, 2015-2016 eta 2016-2017 ikasturteetan jarduera-proiektuak diruz laguntzeko deialdia, 2015-2016, 2016-2017 eta 2017-2018 ikasturteetan jarduera-proiektuak diruz laguntzeko deialdia, eta 2016-2017, 2017-2018 y 2018-2019 ikasturteetan jarduera-proiektuak diruz laguntzeko deialdia, baldin eta ez badiete horiei uko egin, betiere.
  • Proiektuaren azalpen teknikoak egitea

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Kodea

1015404

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Hezkuntza sailburuordeak ebazpena emango du, eta elektronikoki jakinaraziko zaie proposamen hori interesdunei sei hilabeteko epean, agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Lehenengo justifikazioa (2018-2019)


2019ko ekainaren 30a baino lehen.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Bigarren justifikazioa (2019-2020)


2020ko ekainaren 30a baino lehen.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Hirugarren justifikazioa (2020-2021)


2021eko ekainaren 30a baino lehen.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Azken justifikazioa


2021eko ekainaren 30etik abuztuaren 31a arte.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk