2018. Ekonomia zirkularra - Toki erakundeei zuzendutako diru-laguntzak

[herrijasangarriak_ekonomia]

Deskribapena


Xedea

Diru-laguntzak udaleentzako, mankomunitateentzako, beste toki-erakunde batzuentzako, toki-erakunde autonomoentzako, tokiko garapen-agentzientzako eta tokiko merkataritza-sozietateentzako. Ekonomia zirkularra. Hondakinak ez sortzeko— batik bat jakiak alferrik ez galtzeko eta biohondakinak ez eragiteko— ekintzak.

 

Diruz lagundu ahal izango dira hondakinak ez sortzera bideratutako ekintzak, hala nola jakiak alferrik ez galtzera eta biohondakinak ez eragitera bideratutakoak, lehentasuna hauei emanda:

1)Elikagaiak alferrik ez galtzea sustatzeko eta ezartzeko mekanismoak.

2) Materia organikoa gaika biltzeko sistemak sortzaile handietan (dendak, ikastetxeak, bestelako gizarte-ekipamenduak...), tratamendu biologikorako.

3) Hondakinak sortzeagatik ordaintzeko sistemak, gaika biltzen ez diren hondakinak ez sortzera eta gaikako bilketa sustatzera bideratutakoak.

4) Gaika biltzen ez diren hondakinak ez ekoizteko lagungarriak diren sistemak ezartzea, errefusaren bilketan erabiltzailea identifikatuta, eta era konbinatuan biohondakinen atalean. Neurri horiez gain, herritarrei zuzendutako komunikazio- eta sentsibilizazio-kanpaina bat egin beharko da.

5) Herritarrei zuzendutako negozioak edo sistemak, konponketa edo autokonponketa sustatzen dutenak.

Jarduera hauek komunikazio eta herriko sentsibilizazio kanpaina batekin lotuta egon behar dira.

Aurrekontuko zuzkidura

250.0000 euro

Prestazio ekonomikoa

Ekonomia zirkularraren lerroan:

 

7.000 biztanletik gorako toki-erakundeak edo udalerriaz gaindiko eremuak.

Diruz lagundu daitezkeen gastuen % 80.

7.000 biztanletik beherako toki-erakundeak edo udalerriaz gaindiko eremuak.

Diruz lagundu daitezkeen gastuen % 95.

 

Diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa proiektuko 25.000 eurokoa izango da.

Ordainketa-modua:


1.– Ekonomia zirkularraren lerroetan, honela ordainduko da onartutako diru-laguntza:

 

a) Ordainketaren lehen aurrerakina, diru-laguntzaren % 25, diru-laguntza onartu ostean, 17. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

b) Ordainketaren bigarren aurrerakina, diru-laguntzaren % 25, 2019ko urriaren 31 baino lehen.

c) Hirugarren ordainketa, diru-laguntzaren % 50, 2020ko ekitaldian egingo da, 22.2 artikuluan ezarritako frogagiriak aurkeztu eta aztertu ondoren.

Nori dago zuzenduta


Toki-erakundeak

Udalak, udalek baino lurralde txikiagoa hartzen duten entitateak eta toki-izaera duten udalaz gaindiko entitateak, betiere, legez eratuta badaude eta dagozkion erregistro eta administrazio-erroldetan inskribatuta badaude.

Tokiko merkataritza-sozietateak

Garapen-agentziak

Ekonomiaren garapena babestea eta sustatzea, hala nola horretarako bitartekaritza lanak egitea, zeregina duten erakundeak.

Toki-erakunde autonomoak

Betekizunak

  • Erantzukizunpeko adierazpena
  • Oinarrizko eta harremanetarako datuen formularioa
  • Aurkeztutako proiektuaren aurrekontua

  • Aurkeztutako proiektuaren deskribapen teknikoa

  • Jakinarazitako aurrezkiak frogatzea
  • Borondatez aurkeztu ahal diren agiriak

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza

Ebazten duen erakundea

  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza > Ingurumen Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Arreta Zerbitzua: Zuzenean

Kodea

1046902

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Lau pausu jarraitu beharko dira:

  1. eskabidea bete
  2. dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
  3. eskabidea sinatu
  4. bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak.
    Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

2. ordainketaren formularioa


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk