Zero eta hiru urte arteko umeentzako haur eskolen titular diren toki korporazioentzako diru-laguntzak (2018-2019).

[HAURMUNI]

Deskribapena


Xedea

Diruz laguntzea 0 eta 3 urte arteko haurrentzako haur‑eskolen titular diren Euskal Autonomia Erkidegoko udalak.

Aurrekontuko zuzkidura

3.500.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Ordainketa-modua:

Diru-laguntza bi epetan ordainduko da:

  1. Lehenengo ordainketa, %30ekoa, 12. artikuluan aipatzen den hitzarmena sinatu ondoren gauzatuko da.
  2. Bigarren ordainketa, % 70ekoa, diru-laguntzaren onuradunak justifikazioa aurkeztu ondoren egingo da.

Nori dago zuzenduta


EAEko udalak

Eskakizunak:

  • Euskal autonomia-erkidegoko udaletxea izatea
  • Haurtzaindegi eta/edo haur-eskolen titular diren Euskal Autonomia Erkidegoko udalek hartu ahal izango dute parte deialdi honetan, betiere Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen Haur Eskolak arautu dituen abenduaren 17ko 297/2002 Dekretua indarrean jarri aurretik sortutako haurtzaindegiak eta/edo haur-eskolak badira.
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Ogasunarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa

Betekizunak

  • Helburu bererako diru-laguntzak, laguntzak edo beste baliabide batzuk eskatu, eta, hala badagokio, jaso badira edozein administraziotatik edo erakunde publiko zein pribatutik, hala adieraztea.

  • Erakunde eskatzailea ez egotea zigortuta ez administratiboki ez penalki diru-laguntzak edo laguntza publikoak jasotzeko, edo ez duela laguntzarik jasotzea eragozten dien inolako lege-debekurik, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunaren otsailaren 18ko 4/2005 Legearen bidez zigortutako sexuagatiko bereizketak barne.

  • Eskatzailea ez egotea diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege orokorraren 13. artikuluko 3. eta 3. zenbakietan jasotako egoera batean.
  • Bete beharreko itzulketa-prozedura guztiak bukatuta egotea azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluak esaten duen bezala.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0096908

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Hezkuntza sailburuordeak emango du deialdi honetan aurreikusitako diru?laguntzak emateko ebazpena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta sei hilabete baino lehenago.

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Ebazpena emana

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk