Global Training 2018: 2018ko "Global Training" deituriko beken programa abian jartzeko ahalmena duten erakundeentzako laguntzak.
[Global Training 2018]
- Erakundea:
- Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
“Global Training” beken deialdiak gauzatuz programan parte hartu nahi duten erakundeei itzultzerik gabeko diru-laguntzak emateko.
Beka horien xedea, bestalde, unibertsitate-mailako eta goi-mailako lanbide-heziketako titulazioa duten gazteen prestakuntza praktikoa atzerriko enpresetan eta erakundeetan gauzatzea da.
Aurrekontuko zuzkidura
4.120.000 €Prestazio ekonomikoa
2018 Jardunaldia: 2.060.000 euro
2019 Jardunaldia: 2.060.000 euro
2018 Jardunaldia: 2.060.000 euro
2019 Jardunaldia: 2.060.000 euro
Nori dago zuzenduta
Global Training deituriko beken programa abian jartzeko ahalmena duten erakunde publikoek zein pribatuek.
“Global Training” deituriko beken programa abian jartzeko ahalmena duten ERAKUNDE PUBLIKOEK ZEIN PRIBATUEK.
Betekizunak
-
Onuradunen betebeharrak
Legeen arabera eratuta eta dagokion erregistroan erregistratuta egotea eskaerak aurkezteko epea amaitu baino gutxienez bi urte lehenagotik.
Gutxienez bi urteko esperientzia izatea unibertsitate-mailako eta goi-mailako lanbide-heziketako proiektu eta prestakuntza-jarduerak gauzatzen; era berean, gutxienez bi urteko esperientzia izatea lan-mundura sartzeko bidea erraztuko dieten gaitasunetan gazteak prestatzeko proiektuak eta jarduerak gauzatzen, betiere nazioarteko mugikortasun-programen bidez.
Beren estatutuen arabera, jarduera-eremua Euskal Autonomia Erkidegoan duten erakundeak izatea.
Nazioarteko sareren bateko kide izatea, edo antzeko ezaugarriak dituzten eta Euskadiko gazteek praktikak egingo dituzten enpresak edo erakundeak lortzea bermatuko duten atzerriko beste erakunde batzuekin lankidetza-hitzarmenak edo -akordioak sinatu izana.
Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak egiaztatuko du ofizioz aipatutako betebeharrak betetzen direla.
Diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor-arloko edo administrazio-arloko zehapenik ezarrita ez edukitzea, eta horretarako ezgaitzen duen lege-debekuaren eraginpean ez egotea.
«Global Training» Beken programa garatzeko proiektu bat aurkeztea, agindu honen 7.2.e) eranskinean ezarritakoaren arabera.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak > Industria Sailburuordetza
Ebazten duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Industria Sailburuordetza > Nazioartekotze Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
Bertan emandako arreta:
EUSKO JAURLARITZA - EKONOMIAREN GARAPENA ETA AZPIEGITURA SAILA
NAZIOARTEKOTZE ZUZENDARITZA
Donostia-San Sebastián 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Telefono bidezko arreta:
EUSKO JAURLARITZA – EKONOMIAREN GARAPENA ETA AZPIEGITURA SAILA
NAZIOARTEKOTZE ZUZENDARITZA
Tel.: 945 01 99 80/81
E-posta: m-estibalez@euskadi.eus
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
1011104Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, erakunde interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan.
Ebazpen hau 2018eko otsailaren 24ko 09:00etan hasiko da eskaerak aurkezteko epea eta 2018eko martxoaren 28ean amaituko da, 12:00etan.
Ez dira onartuko dagokion erregistroan emandako sarrera eskabideak aurkezteko epearen azken eguneko 12:00ak baino beranduagoko sarrera daukaten eskabideak.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
- Eskatzailearen NANaren fotokopia, eskatzailea aitortutako ziurtagiri batekin identifikatzen denean izan ezik.
- Erakunde eskatzailearen Identifikazio Fiskalaren txartelaren fotokopia eta eraketa-eskritura, salbu eta eskatzailea «enpresaren/erakundearen» ziurtagiri batekin identifikatzen bada; kasu horretan, aipatutako dokumentazioa baimendutako ziurtagirian bertan inplizituki jasota dago.
- Pertsona eskatzailearen ordezkaritza-ahalmenaren fotokopia, salbu eta eskatzailea «enpresaren/erakundearen» ziurtagiri batekin identifikatzen bada.
- Agindu honen 3.1.b) artikuluan eskatzen den esperientzia egiaztatzen duen dokumentazioa, garatutako proiektuak, deialdiak eta hitzarmenak aipatuz.
- «Global Training» Beken programa garatzeko proiektua, agindu honen 7.2.e) eranskinean eta eskaeran ezarritakoaren arabera
-
Onuradunen betebeharrak
Legeen arabera eratuta eta dagokion erregistroan erregistratuta egotea eskaerak aurkezteko epea amaitu baino gutxienez bi urte lehenagotik.
Gutxienez bi urteko esperientzia izatea unibertsitate-mailako eta goi-mailako lanbide-heziketako proiektu eta prestakuntza-jarduerak gauzatzen; era berean, gutxienez bi urteko esperientzia izatea lan-mundura sartzeko bidea erraztuko dieten gaitasunetan gazteak prestatzeko proiektuak eta jarduerak gauzatzen, betiere nazioarteko mugikortasun-programen bidez.
Beren estatutuen arabera, jarduera-eremua Euskal Autonomia Erkidegoan duten erakundeak izatea.
Nazioarteko sareren bateko kide izatea, edo antzeko ezaugarriak dituzten eta Euskadiko gazteek praktikak egingo dituzten enpresak edo erakundeak lortzea bermatuko duten atzerriko beste erakunde batzuekin lankidetza-hitzarmenak edo -akordioak sinatu izana.
Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak egiaztatuko du ofizioz aipatutako betebeharrak betetzen direla.
Diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor-arloko edo administrazio-arloko zehapenik ezarrita ez edukitzea, eta horretarako ezgaitzen duen lege-debekuaren eraginpean ez egotea.
«Global Training» Beken programa garatzeko proiektu bat aurkeztea, agindu honen 7.2.e) eranskinean ezarritakoaren arabera.
Para realizar la solicitud deberá:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste batean), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharra: Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen eta Administrazio-Prozedura Erkideko Araubide Juridikoko azaroaren 26ko, 30/1992 Legeko 35 Artikuluan). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
Abisua: Espedientearen segimendua Nire Kudeaketaken egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Deialdia argitaratzen denetik 6 hilabete.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Gora jotzeko errekurtso bat jartzeko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Beste tramite batzuk
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Dokumentazioa aurkezteko edo zuzentzeko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua