Gazteen itzultzerako laguntzen 2018ko deialdia, EAE-ko lan-zentroetan pertsona gazteak kontratatzeko helburuarekin. EAEra lekualdatzeagatiko gastuengatik laguntza.

[GI1]

Deskribapena


Xedea

35 urtetik azpiko persona gazteen kontratazioa sustatzea, EAEn lan egin ez dutenak eta gutxienez azken 12 hilabeteetan bertatik kanpo bizi izan direnak, baina EAErekin lotura daukatenak, ondorengo arrazoiren batengatik:

  • EAEn jaio izana.
  • Ikasketak aurrez aurre EAEn egin izana eta bertan titulazio ofizialen bat eskuratu izana.
  • EAEn administrazio-egoitza egiaztatzea, kanpora irten aurretik, behintzat bi urtez.

Deialdi honen helburua da honakoa sustatzea:

  • a) 35 urtetik azpiko persona gazteak, EAEri lotuta daudenak eta bertara itzuli nahi dutenak, euskal lan-merkatuan sar daitezela. Horretarako, partzialki diruz laguntzen dira ere bere lekualdatze-gastuak.
  • b) Euskal enpresek barnera ditzaten pertsona gazteak, Euskaditik kanpo beraien lanbide/hizkuntz konpetentziak zabaldu dituztenak.

Bi laguntza-lerro ezartzen dira:

  • A- Kontrataziorako laguntza: 35 urtetik azpiko pertsona gazteak kontratatzen dituzten euskal enpresei, deialdian ezarritako baldintzetan.
  • B- EAEra lekualdatzeagatiko gastuengatik laguntza, Itzulerari lotuta: Euskal enpresek kontratatutako pertsona gazteei, deialdi honen esparruan.

Aurrekontuko zuzkidura

100.000 €

Prestazio ekonomikoa

Aldi berean, diruz lagundu ahalko dira deialdi honen esparruan kontratatutako pertsonak Euskal Autonomi Erkidegora lekualdatzeagatiko gastuak.

Ordainketa bakar bat, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Zuzendari Nagusiaren emate-erabakiaren ondoren, aurretik Lanbidek egiaztatu ondoren EAEko edozein udalerritako erroldan altan egon eta mantendu dela.

Deialdi honetara bideratutako baliabide ekonomikoen kopurutik (1.770.000 euro), Euskal Autonomi Erkidegora lekualdatzeagatiko gastuetarako (Itzulerara lotuta) diru-hornidura, 100.000 eurotakoa da.

Lekualdatzeagatiko laguntzak emango dira, bere kasuan, eskaera aurkeztuta, eta kontratua hasi eta 3 hilabeteetara, behin Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak egiaztatu ondoren laguntza eskatzen duen pertsonaren nortasun eta errolda-datuak.

EAErako lekualdatze gastuak ezberdinak dira itzultzen den pertsonaren jatorri-lekuaren arabera:

  • 150 euro, Estatuko edozein Autonomi Erkidegotik, betiere distantzia jatorri-lekutik 300 km baino gehiagokoa bada.
  • 800 euro, Europar Batasuneko kide diren estatuetakoren batetik, Europako Eremu Ekonomikotik eta Suitza.
  • 1.000 euro, munduko beste herrialde batetik.

Laguntza honetarako eskaerak aurkeztutako hurrenkeraren arabera aztertuko dira, eta diru-laguntzak emango dira, hurrenkera berdinarekin, deialdian aurreikusitako betebehar eta baldintzak, bere finantziazioarako baliabideak agortu arte.

Ordainketa-modua:

Ordainketa bakar bat, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren emate-erabakiaren ondoren, aurretik Lanbidek egiaztatu ondoren EAEko edozein udalerritako erroldan altan egon eta mantendu dela.

Nori dago zuzenduta


Kontratatutako pertsonak

Diru-laguntzaren onuradun izan diren enpresek kontratatzen dituzten pertsonak, aldez aurretik dagokion eskaera aurkeztuta.

Eskakizunak:

  • Alta eta mantenua EAEko udalerriren bateko Erroldan

  • Zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan egunean egotea.

  • Diru-laguntzen itzulketaren ziozko betebeharrak egunean ordainduta izatea.

  • Pertsona eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera galtzeko zehapen administratibo edo penalik, ez eta laguntza horiek eskuratzeko legezko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen seigarren Azken-xedapenaren arabera edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoaren arabera, sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak espresuki aipatuz.

  • Diru-laguntzen onuradun izateko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13. artikuluan aurreikusitako egoeretako batetan ez egotea

Betekizunak

  • Pertsona fisikoa

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua / Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua > Laneratzea Aktibatzeko Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Finantzatzen duen erakundea

  • Europako Gizarte Funtsa (EGF)

Kontaktu-informazioa


Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzua

945 181 335 / / 945 181 309 

E-maila: retornojuvenil@lanbide.eus

Kodea

10503

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Itzulerari lotuta dauden eta EAEra lekualdatzeagatiko gastuen diru-laguntzarako eskaerak aurkezteko epea lan-kontratua sinatzen den hurrengo egunean hasi eta 2018ko azaroaren 10ean amaituko da.

Eskaerarekin batera ekarri beharreko dokumentazioa

Nortasun Agiri Nazionala, pasaporte edo baliokidea den nortasun agiria, edo Atzerriko Identifikazio Zenbakia, edo berariazko baimena laguntzaren organu kudeatzaileak nortasun-datuak egiaztatu ahal ditzan.

Pertsona eskatzaileak berariaz uko egiten badio Lanbideri bere datuen ikuskaritza-automatikoarako, eskabidearekin batera EAEn erroldatuta egotearen ziurtagiri eguneratuta aurkeztu beharko du.

Eskabidearen atalen bat bete gabe utzi bada, edo aurreko paragrafoetan zehaztutako dokumentazioarekin batera ez badator, pertsona interesatuari eskatuko zaio hamar egun baliodunetan akatsa zuzendu edo beharrezko dokumentuak aurkezteko, gaineratuz, horrela egingo ez balu, eskariari uko egin diola ulertuko dela, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua behartuta egonik eskaera horri buruzko berariazko ebazpena ematea, eta jakinaraztea.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eskabide-orria

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Beste tramite batzuk