Gauzatu 2018 - Kanpo ezarpenetarako: Diru-laguntzak emateko deialdia eukal empresak atzerrian sustatzeko eta ezartzeko jardueretan laguntzeko.

[Gauzatu 2018]

Deskribapena


Xedea

Euskal enpresak sendotzen laguntzea, kanpo merkatuetako produkzio-inbertsioak areagotuz, horrela, lehiakortasuna eta etorkizuneko bideragarritasuna gehitzeko bidean jarriz.

Aurrekontuko zuzkidura

5.000.000 €

Prestazio ekonomikoa

Diru-laguntza jaso dezaketen jarduerak

Arau honen ondoreetarako, kanpoko ekoizpen-ezarpeneko proiektutzat joko dira enpresa onuradunek abiarazitakoak, baldin eta atzerrian ekoizpen-planta bat irekitzea edo atzerriko sozietateak erostea bada horien xedea, eta euskal enpresa proiektuon akzio-gehiengoduna bada, salbu eta inbertsioa egingo den herrialdean hori legez ezinezkoa bada. Higiezinen, finantzen, aseguruen eta defentsaren sektoreetara bideratutako inbertsioak programatik kanpo geratuko dira.

Enpresa eta herrialde bakoitzeko proiektu bakar batentzat emango da laguntza, laguntza proiektu berri bakar bati emango zaio ETE bakoitzarentzat herrialde jakin batean. Laguntzak kalkulatzeko, ez da izango kontuan, inola ere, aipatutako proiektuei eragiten dieten zergak, edozein direlarik ere. Ez da inola ere lagungarritzat joko ordezkapenerako inbertsioa.

Ekoizpen-planta berriak irekitzea xede duten proiektuei dagokienez, diruz lagundu ahal izango da aktibo finko berrien erosketa, diru-laguntzaren xede den ezarpenaren aktiboari eransten bazaizkio.

Diruz lagundu daitezkeen proiektuek 120.000,00 euroko inbertsioa egin beharko dute gutxienez, eta gehienez ere 36 hileko epean burutu beharko dira. Euskal enpresak proiektuan duen partaidetzarekiko proportzioan zenbatuko da gutxieneko inbertsioa.

Zuzkidura

Aurrerakin itzulgarri moduan emango diren kantitateak laguntza jaso dezakeen inbertsioaren %30erainokoak izan daitezke. Ezin izango da inolaz ere 1.000.000,00 euroko kopurua gainditu.

Nori dago zuzenduta


Enpresa Txiki eta Ertainek (ETE)

Betekizunak

  • Aurkeztu beharreko dokumentazioa. | baldintzak:

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Industria Sailburuordetza > Nazioartekotze Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak > Industria Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


APLIKAZIO INFORMATIKOAREN kontsulta teknikoak

Tel.: 012 / 945 01 80 00 (Gauzatu atzerriko ezarpenak programarekin eta Tramitagunerekin informatikarien laguntza eskatzeko)

Harremanetarako telefonoa:

Eusko Jaurlaritza - Nazioartekotze Zuzendaritza

Tel.: Isabel Rodriguez 945 01 99 82 / Iker Arruabarrena 945 01 99 83 

Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Sozietatea (SPRI)

Tel.: Maria Aguirrezabal 94 403 70 37 / Imanol Cuétara 94 403 70 40

Kodea

0605504

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskaerak aurkezteko epea deialdirako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo eguneko 09:00etan hasiko da eta 2018ko apirilaren 30(e)ko 12:00etan amaituko da.

Ez dira onartuko dagokion erregistroan emandako sarrera eskabideak aurkezteko epearen azken eguneko 12:00ak baino beranduagoko sarrera daukaten eskabideak.

"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan.

Izapidea

Izapidea bitarteko elektronikoen bidez egingo da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Eskaera egitean kontuan hartu beharrekoa

Erabiltzailea kanal elektronikoan sartu eta Xlnets sistemaren bidez identifikatuko da, eskaera-inprimakia eskuratzeko. Identifikazio-zenbakiaren bidez, Ordezkarien Erregistroan bete beharreko inprimakiaren prozedurarako erabiltzaileak indarrean dituen ordezkaritzak eskuratuko dira. Erabiltzailearen balidazioa egindakoan, “eskaera elektronikoa” pantailan sartuko da.

Eskaera egiteko aukerak:

  1. Titularra:
    • “Titularra” aukeraren bidez eskuratzen bada eskaera, hori txartelaren titularraren izenean agertuko da. “Hurrengoa” sakatuz gero, automatikoki kargatzen diren “datu pertsonalak” izango dira eskaera elektronikoa egiten ari den erabiltzaileari dagozkionak.
  2. Ordezkaria:

 

 

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete, diru-laguntzen deialdia argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak