Deialdia, 2018ko apirilaren 27koa; horren bidez, langabeei zuzendutako kontratazio-konpromisoarekin prestakuntza-ekintzetarako diru-laguntzen deialdia argitaratzen da, 2017. urterako, Euskadiko enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren esparruan

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoan lanik ez duten langileei zuzendutako 2018rako prestakuntza-ekintzetarako diru-laguntzak arautzea.

Aurrekontuko zuzkidura

3.000.000 euros

Prestazio ekonomikoa

Esleipen-prozedura segidako konkurrentzia izango da. Eskatzaileek deialdi honetan zehaztutako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen denean, ordenan emango dira diru-laguntzak, espedientea amaitua dagoen momentuaren arabera, jarduera horietarako deialdi honen 1.4 artikuluaren a) letran definituta dagoen diru-zuzkidura agortu arte. Hasierako aurrekontua eta horren zabalpen posiblea agortzen direnean, geratzen diren eskaerei ezezkoa emango zaie, eta EHAAn emango da horren berri, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez.

Ordainketa-modua:

1.– Diru-laguntza bi zatitan ordainduko da: 

a) Lehenengo ordainketa, % 50, Lanbidek egiaztatzen duenean diruz lagundutako prestakuntza-ekintza hasi dela.

b) Bigarren ordainketa, gainerakoa, % 50era arte, 2019. ekitaldian, prestakuntza-ekintza amaitu eta gero, hots, prestakuntza-ekintza justifikatu, kontratuak aurkeztu eta hura likidatu ostean.

Nori dago zuzenduta


Enpresak

Eskakizunak:

  • Ekonomia-jardueren epigrafean inskribatuta egotea

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

  • Legez eratuta egotea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

Prestakuntza-zentroak

Betekizunak

  • Egiaztatu izana, diru-laguntza jaso aurretik, ez dela behar beste langabe kontratatzeko konpromisoa duen eman nahi den prestakuntzan.

  • Baliabide pertsonalak eta materialak edukitzea

  • Kontratazio-konpromisoa egiaztatzea

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Azken zerga-ekitaldietan minimis erregimenari atxikitako laguntzarik jaso izanez gero, jakinaraztea.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Baztertuta geratuko dira estatu-mailako laguntza-erregimenen barruan legez kontrako edo bateraezintzat jo diren laguntza hauetako bat jaso duten erakundeak, laguntza bera eta dagozkion interesak kontu blokeatu batera bueltatu edo sartu ez badituzte: Araba I, Araba II eta Araba III (CR 48/99, CR 49/99 eta CR 58/99), Gipuzkoa I, Gipuzkoa II eta Gipuzkoa III (CR 50/99, CR 53/99 eta CR 59/00), Bizkaia I, Bizkaia II, Bizkaia III (CR 52/99, CR 54/99 eta CR 60/00).

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Kontaktu-informazioa


Erakundeei eta Enpresei Arreta emateko Zerbitzua 945 160 601

Kodea

10399

Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea


Diru-laguntzaren eskaerarekin batera, dokumentazio hau aurkeztu beharko da: 

Oro har:

  • Enpresaren/erakundearen lege-ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena, prestakuntza-plana egiteko behar diren baliabide pertsonalak eta materialak edukitzeari buruzkoa.
  • Enpresaren/erakundearen identifikazio fiskaleko txartelaren fotokopia.
  • Kontratazio-konpromisoari buruzko dokumentua.
  • Prestakuntza-proiektuaren memoria
  • Enplegu-bulegoaren txostena, inskribatutako pertsonak gutxiegi direla adierazten duena.

Aplikazio honetarako sarbiderik ez duten erakundeek edo enpresek Lanbideren web-orriaren bidez eskatu ahalko dute

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpenak eman eta jakinarazteko gehieneko epea lau hilabetekoa izango da, eskaera Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren erregistroan sartzen den egunetik aurrera zenbatuta.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk