Eskola-garraiorako banakako diru-laguntzetarako deialdia. Desgaitasun fisikoa, psikikoa edo sentsoriala duten ikasleentzat, baldin eta eskolatuta badaude etxebizitzaren arabera dagokien ikastetxe publikoan edo Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak berariaz adierazitako ikastetxe publiko edo itunpeko batean eta ezin badute ohiko eskola-garraioa edo ikastetxeak espezifikoki antolatutakoa erabili (2017-2018).

[TRANSP-ESCOLAR NEE]

Deskribapena


Xedea

Eskola-garraiorako banakako diru-laguntzen bi lerrotarako deialdia egin nahi da desgaitasun fisikoa, psikikoa edo sentsoriala duten ikasleentzat.

  • Lehenengo dirulaguntza-lerroa 2017-2018 ikasturtean ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan matrikulatutako ikasleei zuzenduta dago, Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak ohartaraziz gero ezin dela ohiko eskola-garraioa erabili.
  • Bigarren dirulaguntza-lerroa, ordea, 2016-2017 ikasturteko ikasleentzat da, baldin eta deialdi honen aurreko edizioan, banakako garraio-esleipenen onuradunak izan baziren eta esleipenaren zenbatekoak ez bazuen garraioaren kostu osoa estali.

Aurrekontuko zuzkidura

3.004.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Kopuru hori honela geratzen da banakaturik:

  1. Lehenengo dirulaguntza-lerrorako, desgaitasun fisikoa, psikikoa edo sentsoriala duten ikasleentzako 2017-2018 ikasturteko eskola-garraiorako banakako diru-laguntzena, 2.814.000 euro.
  2. Bigarren dirulaguntza-lerrorako, 190.000 euro, 2016-2017 ikasturteko eskola-garraioan banakako diru-laguntzak jaso zituztenei dagokien diferentzia konpentsatzeko, esleipenaren zenbatekoak ez bazuen garraioaren kostu osoa estali.

Lehenengo eta behin, b) atalean jasotako eskabideak atal horri esleitutako zuzkidurarekin ebatziko dira. Esleipena egin eta gero soberakinik badago, kopuru horrek handitu egingo du a) ataleko eskabideak ebazteko esleitutako kopurua.

Ordainketa-modua:

1.– Lehenengo dirulaguntza-lerroari dagokionez, eskola-garraiorako 2017-2018 ikasturterako banakako laguntzak bi zatitan ordainduko dira, ikasleak dauden zentroen bidez eta honako aurreikuspen hauen arabera egingo da:

Lehenengo zatia, diru-laguntzaren zenbateko osoaren % 70, deialdiari buruzko ebazpena jakinarazi eta hilabeteko epean egingo da, tartean laguntzari berariaz uko egin ezean.

Bigarren zatian gainerakoa ordainduko da, ikasturtea amaitu ondoren eta 12. artikuluan (laguntzaren justifikazioari buruzkoa) ezarritakoaren arabera.

2.– Bigarren dirulaguntza-lerroari dagokionez, batera, eta ez zatika, egingo da 2016-2017 ikasturteko eskola-garraiorako banakako diru-laguntzak jaso zituztenei dagokien diferentzia konpentsatzeko onartutako laguntzaren ordainketa, esleipenaren zenbatekoak garraioaren kostu osoa estali ez bazuen, eta ikaslea dagoen ikastetxearen bidez egingo da ordainketa, deialdi hau ebatzi eta hilabeteko epearen barruan.

Nori dago zuzenduta


Unibertsitatekoak ez diren mailetako ikasleak

Eskakizunak:

  • Dirulaguntza-lerro honetara aurkez daitezke desgaitasun fisiko, psikiko edo sentsorial bat duten ikasleak, baldin eta, 2017-2018 ikasturtean, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan izaera orokorrarekin jasotako eskakizunez gain, eskakizun hauek ere betetzen badituzte:

  • Bigarren dirulaguntza-lerroari dagokionez, deialdi honetaz baliatu ahal izango dira 2016-2017 ikasturtean 2016ko ekainaren 7ko Aginduaren bidez (2016-08-29ko EHAA) eskola-garraiorako banakako laguntzak jaso zituzten ikasleak, baldin eta deialdiari esker jasotako diru-laguntzarekin ez bazen guztiz ordaindu ikastetxeak garraioarengatik izandako gastua.

Betekizun orokorrak

  • Bateraezinak dira agindu honetan arautzen diren diru-laguntzak eta beste erakunde publiko edo pribatu batzuek helburu berarekin eman ditzaketen beste batzuk.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza / Hezkuntza Sailburuordetza > Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0173104

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Agindu honetako 1. eranskineko ereduaren arabera, laguntza-eskabideak 2017ko urriaren 30era arte aurkeztuko dira, ikasleak ikasten ari diren ikastetxeetako zuzendariei zuzenduta, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatutako edozein bulegotan edo Eusko Jaurlaritzako Herritarren Arretarako edozein bulegoetan (Zuzenean) aurkez daitezke eskabideak.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta sei hilabetera ebatziko du deialdia Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak. Deialdi honen ebazpeneko eskatzaileei jakinarazpena https://euskadi.eus webguneko iragarki-taula elektronikoan argitaratuta egingo zaie, onuradunak eta emandako zenbatekoak adieraziz edo, halakorik balitz, ukatzeko arrazoia adieraziz.

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Ebazpena emana

Ikastetxearen eskabidea


2017ko azaroaren 7a baino lehen.

Justifikazioa


Ikastetxeetako zuzendariek onuradunei eskatuko die, ikasturtea amaitutakoan eta 2018ko uztailaren 1a baino lehen, diru-laguntzaren zenbatekoa justifikatzeko garraio-ordainagiriekin. Justifikatzeko agiri horiek (tiketak, taxilarien fakturak, eskola-garraioko ordainagiriak, etab.) ikastetxean artxibatuko dira, geroago egiaztatu ahal izateko.

Kontuan izanik aurkeztutako justifikazio-dokumentazioa eta ikasleak izan dituen aste batetik gorako asistentzia-faltak edo, halakorik bada, ikastetxean baja eman zuen data, ikastetxeetako zuzendariek uztailaren 15a baino lehen bidaliko diote Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzari emandako diru-laguntzaren gain gutxitze bat aplikatu behar zaien ikasleen zerrenda eta zenbatekoa ere adieraziko dute, onuradunari diru-laguntza osorik edo partzialki itzultzeko eskatzeko prozedura has dadin.

Beste tramite batzuk