2014-2020 Gazte Enplegurako Programa Operatiboaren esparruan langabezian dauden gazteak kontratatzeko edo haiei prestakuntza emateko 2017rako diru-laguntzen deialdia.

[preskon]

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen xedea da prestakuntza eta kontratazioa konbinatzen dituzten proiektuak finantzatzeko 2017an emango diren laguntzak arautzea. Programa horiek Euskal Autonomia Erkidegoan gauzatu beharko dira, langabezian dauden gazteei zuzenduta, 2014-2020 Gazte Enplegurako Programa Operatiboaren esparruan.

Aurrekontuko zuzkidura

3.132.000 €

Prestazio ekonomikoa

Deialdi honen esparruko diru-laguntzak jaso ahal izango dituzte prestakuntza eta kontratazioa konbinatzen duten proiektuek, betiere 4. artikuluan aurreikusitako kolektiboari zuzenduta badaude eta honako mota hauetako batekoak badira:

  • a) kontratazio-konpromisoa duten prestakuntza-proiektuek, hasierako prestakuntza-fase bat ematea eta ondoren ikasleak kontratatzea bermatzen dutenek.
  • b) prestakuntza- eta ikasketa-kontratuetan oinarritutako prestakuntza dualeko proiektuek.

Prestakuntza-ekintzak gauzatzeko diru-laguntzak lehiaketa bidez esleituko dira, 8. artikuluan finkatutako balorazio-irizpideei jarraikiz.

Ordainketa-modua:

Prestakuntza-ekintzetarako esleitutako diru-laguntza bi ordainketatan emango da:

  • a) Lehenengo ordainketa, %60koa, diruz lagundutako prestakuntza-ekintza hasitakoan emango da, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak honako hauek egiaztatu ostean:
    - Enplegurako Lanbide Heziketarako behar diren eta araudiak eskatzen dituen baliabide teknikoak, materialak eta giza baliabideak dituztela, prestakuntza-ekintzak diru-laguntza ematea erabaki zen unean proposatu bezala gauzatu ahal izateko.
    - Ikasleei lan-kontratuak egin eta Gizarte Segurantzan alta egiten zaiela, prestakuntza- eta ikasketa-kontratuen bidezko prestakuntza dualeko proiektuetan.
  • b) Bigarren ordainketa, diru-laguntzaren %40koa, prestakuntza-ekintza amaitu eta lan-kontratuak hasi ostean egingo da, diruz lagundutako jarduera 16. artikuluan aurreikusitako moduan justifikatu ondoren.

Nori dago zuzenduta


Erakunde edo enpresak

Prestakuntza jaso duten pertsonak zuzenean kontratatuko dituzten erakunde edo enpresa pribatuak, pertsona fisiko edo juridiko izanda ere, eta edozein forma juridiko dutelarik ere. Kanpoan geratzen dira administrazio publikoak eta erakunde autonomoak, zuzenbide pribatuko erakunde publikoak eta sektore publikoa osatzen duten gainerako erakundeak, bai eta aldi baterako lan-enpresak ere.

Prestakuntza-erakunde pribatuak edo publikoak

Prestakuntza-erakunde pribatuak edo publikoak, betiere, deialdi hau argitaratu baino lehenago, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak kudeatutako prestakuntza-entitateen erregistroan, autonomia erkidegoren bateko prestakuntzarako beste entitate-erregistro batean edo Prestakuntza Entitateen Estatuko Erregistroan akreditatuta daudenak edo horietako batean izena emanda daudenak, diru-laguntza eskatzen den prestakuntza-ekintzei dagozkien prestakuntza espezialitateak irakasteko.

Deialdia onartu ondoren beste prestakuntza-espezialitate batzuk sartzen badira Prestakuntza Espezialitateen Katalogoan edo Lanbidek prestakuntza-espezialitate berriak onartzen baditu, beranduago ere izena eman ahal izango dute erregistroan.

Betekizunak

  • Deialdi hau argitaratzen den egunerako erakundeen erregistroan akreditatutakoak eta/edo izena emanda daudenak
  • Enpresentzat edo erakundeentzat, lantokiak izatea Euskal Autonomia Erkidegoan
  • Baliabide pertsonalak eta materialak edukitzea

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo/eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntza edo diru-laguntzak direla-eta hasitako itzultze- edo zigor-prozedura batean sartuta ez egotea edo prozedura amaituta izatea

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak diru-laguntzak edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratiborik edo penalik jasoa ez izatea, ezta horretarako legezko inolako debekurik izatea ere, bereziki sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean zehaztutakoarekin bat etorriz

  • Europar Batasuneko Kontseiluak diru-laguntza bat ilegal eta merkatu erkidearekin bateraezin gisa deklaratu duen aurretiazko erabaki baten ondoren, ez egotea berreskuratze-agindu baten zain

  • Ez egotea Diru Laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan diru-laguntzak eskuratzeari dagokionez aurreikusitako ezein debeku-egoeratan

  • Egunean izan behar dituzte zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Finantzatzen duen erakundea

  • Europako Gizarte Funtsa (EGF)

Kontaktu-informazioa


Herritarrei Arreta emateko Zerbitzua 945 160 600 / 630305452

Erakundeei eta Enpresei Arreta emateko Zerbitzua 945 160 601

Kodea

10500

Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea


Diru-laguntzak jasotzeko eskaerak aurkezteko epea deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta 2017ko azaroaren 3an bukatuko.

Laguntza-eskabidearekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

Oro har:

  • a) Enpresa edo erakunde eskatzailearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena, diruz laguntzea eskatu den prestakuntza-plana gauzatzeko behar diren bitarteko materialak eta pertsonalak dituztela edo diru-laguntza esleitu ostean, prestakuntza-jarduera hasten den unean, bitarteko horiek izango dituztela ziurtatzen duena. Honako hauek ere jaso behar ditu: prestakuntza-plana osatzen duten prestakuntza-ekintzen denborazko plangintza eta plangintza logistikoa, eta erakundeak dituen edo izango dituen eta prestakuntza-ekintzak gauzatzeko erabiliko diren instalazioei eta giza baliabideei buruzko informazioa.
  • b) Enpresa edo erakunde eskatzailearen identifikazio fiskaleko txartelaren kopia, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren erregistroan alta eginda dauden prestakuntza-erakundeak badira izan ezik, horiek ez baitute aurkeztu beharrik izango.
  • c) Ikasleak kontratatuko dituzten enpresen edo erakundeen konpromisoak (LAN-F aplikazioan eskuragarri dagoen ereduan).
  • d) Prestakuntza-proiektuaren memoria, LAN-F aplikazioan eskuragarri dagoen ereduan, honako hauek jasoko dituena:
    - Zer motatako proiektua gauzatuko den adieraztea: hasierako prestakuntza, ondorengo kontratazioarekin, edo prestakuntza- eta ikasketa-kontratuaren bidezko prestakuntza duala.
    - Enpresaren jarduerari dagokionez, prestakuntza gauzatzeko eta parte-hartzaileak enpresan kontratatzeko beharraren txosten arrazoitua, honako hauek jasoko dituena:
    - Prestakuntza jaso beharreko pertsonen kopurua eta kontratatu beharreko pertsonen kopurua.
    - Ikasleen profila (prestakuntza hartuko dutenen ezaugarriak eta baldintzak).
    - Egingo den kontratu mota eta haren iraupena.
    - Prestakuntza zer lanbiderekin lotuta dagoen eta ikaslea zer lanbide-kategoriatan kontratatuko den, eta lantokia non dagoen.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Beste tramite batzuk