2017-2019 aldian egin beharreko Oinarrizko Ikerketako eta/edo Ikerketa Aplikatuko proiektuak egiteko laguntzak.
[PIBA]
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Beherago zehaztutako modalitateekin bat, oinarrizko ikerketak eta/edo ikerketa aplikatuak gauzatzeko laguntza ekonomikoak ematea.
- 1. modalitatea: erakunde bakarreko ikerketa-taldeen proiektuak.
- 2. modalitatea: erakunde ezberdinetako ikertzaile-taldeek proiektu berean parte hartzen duten lankidetza-proiektuak.
-
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteak
Informazio xehatua
Laguntza hauen onuradunak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen Erregistroan akreditatutako erakundeak izango dira -Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautzeari eta eguneratzeari buruzko ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuaren 28. artikuluan jasotakoa-, honako kategoriatan:
- Unibertsitate Ikerkuntza Egiturak (EHU izan ezik).
- Oinarrizko eta Bikaintasuneko Ikerkuntza Zentroak.
Eskakizunak:- Legez eratuta eta baimenduta egotea
- Ordezkari izateko ahalmen nahikoa
- Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteen erregistroan inskribatuta egotea:
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.
- Proiektuak 1 ets 3 urteko osotan egiteko eskatu ahal izango dira, eta, azken urtekoaren ondoren, lau hilabeteko aldi gehigarria egongo da amaitzeko; horretarako, gastu-ziurtagiriak eta 16. artikuluan deskribatutako amaierako txosten zientifikoa entregatu beharko dira.
- 2017ko ekitaldian hasiko dira proiektuak garatzen; hots, 13.5 artikuluan aurreikusitakoarekin bat, emandako diru-laguntza onartzen denean. Bestalde, exekuzio-fasearen amaiera proiektuan aurreikusitako iraupaneran araberakoa izango da; betiere, 2020ko ekainaren 30a baino lehenago.
- Deialdira aurkezten diren ikerketa-proiektuek I.eranskinean aipatzen diren printzipioak errespetatu beharko dituzte.
- Proiektuan lan egin dueten ikertzaileen zerrenda aurkeztea
- Parte hartuko duen ikertzaile bakoitzak emandako edo eskatutako beste proiektu batzuetan zenbat ordu konprometitu dituzten adieraztea
- Ikertzaile guztiek proiektuari gutxienez zenbat ordu eskainiko dioten adieraztea
- Ikertzaile bakoitza eskaerak entregatzeko epea amaitu baino lehen kontratatuta egotea
- Ikertzaileek obra-kontratu bat badute agiri bidez frogatzea
- Finantzatzen duen organismoaren izendapena aurkeztea, doktorego-tesia egiteko kontratatu bada
- Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
- Ikertzaile bakoitzak deialdi honetako eskaera batean soilik parte hartu ahal izango du
- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.
- Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
Aurrekontuaren % 50 izango da modalitate bakoitzeko proiektuak finantzatzeko. Modalitateetakoren batean ez bada agortzen aurrekontu erabilgarria, soberakina beste modalitateko proiektuak finantzatzeko erabili ahal izango dira, baldin eta ebaluazioa gainditu badute eta, ondoriozko lehentasun-ordenari jarraikiz, ez badute diru-laguntzarik jaso, modalitate hori finantzatzeko hasiera batean bideratutako zuzkidura ekonomiko nahikorik ez zegoelako.
1.– Erakunde onuradunari ordainduko zaio diru-laguntzaren zenbatekoa. Proiektua koordinatua bada, parte hartzen duen erakunde onuradun bakoitzari ordainduko zaio.
2.– Urteari dagokion kopurua aurretik ordainduko da, betearazpen-faseko urte bakoitzean. 13.5 artikuluan deskribatutako diru-laguntza onartzeko aldia igaro ondoren egingo da lehen urtekoari dagokion ordainketa. Bigarren eta hirugarren urteetako ordainketa aurreratuak egin baino lehen, aurreko urteko txostena entregatu beharko da, bai eta diru-laguntzaren helburuen eta kontsumoaren betetze-mailaren justifikazio zuzena ere, onartutako proiektuaren planean aurreikusiko litzatekeen bezala.
Proiektua burutzeko azken urteari dagokionez, diru-laguntzaren % 75 ordainduko da aurrez. Azken urteko bigarren ordainketa egiteko –gainerako % 25ari dagokiona–, 4.1 artikuluan adierazitako aldi gehigarria igaro ondoren egingo da; hots, erakunde onuradunak dagokion dokumentazio guztia, aginduaren 16. artikuluaren 2., 3. eta 4. zenbakietan zehaztutakoa, bidali eta Zientzia Politikarako Zuzendaritzak oniritzia eman ondoren.
- Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburua
- Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza
-
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea.Aurkeztu beharreko dokumentuak
-
Jarraipena
Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.
Aurkeztu beharreko dokumentuak
-
Epea luzatzea
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (49. artikuluan)
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Eskaera zuzendu
Eskaerak ez baditu betetzen deialdiaren arauan ezarritako baldintzak, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Ez badituzu zuzentzen, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula suposatuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatzen dizkizun agiriak, zuzentzeko eskaera jakinarazten baldin bazaizu
- beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta administrazioak ez eskatu
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Jakinarazpenetarako datuak aldatzea
Espedientea ireki badago, jakinarazpenetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala aldatu ditzakezu.
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Atzera egitea
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90. eta 91. artikuluetan)
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Uko egin
Ebazpena eman ondoren, uko egiteko aukera dago. Uko eginez gero, babesten zaituzten eskubideak galtzen dira.
Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90. eta 91. artikuluetan)
Aurkeztu beharreko dokumentuak
-
Gora jotzeko errekurtsoa
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da eta, administrazio-organo bati hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko eskatzeko erabiltzen da.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo horrek hierarkian gorago daukan hurrengoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da presuntziozko egintzaren kasuan.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da egintza espresuaren kasuan.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago, hemen: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea)
Aurkeztu beharreko dokumentuak