2018-2020 aldian egin beharreko oinarrizko ikerketako eta/edo ikerketa aplikatuko proiektuak egiteko laguntzak eta 2018-2019 aldirako Unibertsitatea-Enpresa ekintzetarako aurreikusitako funtsen kargura ikerketa eta berrikuntza teknologikorako laguntzak

[PIBA-PUE 2018]

Deskribapena


Xedea

Diru-laguntzak ematea honako bi laguntza-lerro hauetako ikerketa-proiektuak egiteko:

1.– 2018-2020 aldian egin beharreko Oinarrizko Ikerketako eta/edo Ikerketa Aplikatuko Proiektuetarako laguntza-lerroa (aurrerantzean, OIAP); bi modalitate ditu:

● 1. modalitatea: Erakunde bakarreko ikerketa-taldeen proiektuak.

● 2. modalitatea: Lankidetza-proiektuak, zeinetan parte hartzen baitute erakunde ezberdinetako ikertzaile-taldeek proiektu berean. Erakunde parte-hartzaile guztiek, zeinak 3. artikuluan aurreikusitako erakundeak izango baitira denak, eskatzaile gisa jardungo dute, banakako eskaerekin, eta lankidetza proiektu bateko ondorioetarako hartuko da soilik aintzat, izan haren ebaluazioan zein betearazpenean.

2.– 2018-2019 aldian, ezagutza unibertsitatetik enpresetara eramatea –enpresa horientzat interesgarriak diren arloetan– helburu duten ikerketa-proiektuetarako laguntza-lerroa (aurrerantzean, UEP). Unibertsitate-taldeak garatu behar ditu proiektuak, enpresako langileen partaidetzarekin; aukeran, erakunde laguntzaileetako ikertzaileek ere parte hartu ahal izango dute.

 

Aurrekontuko zuzkidura

970.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

OIAP lerrorako, 690.000 euro erabiliko dira guztira.

Aurrekontuaren % 50 modalitate bakoitzeko proiektuak finantzatzeko izango da. Modalitateetako batean ez bada agortzen aurrekontu erabilgarria, soberakina beste modalitateko proiektuak finantzatzeko erabili ahal izango da, baldin eta proiektuok ebaluazioa gainditu badute eta, lehentasun-ordenari jarraikiz, ez badute diru-laguntzarik jaso, modalitate hori finantzatzeko hasiera batean bideratutako diru-hornidura nahikorik ez zegoelako.

UEP lerrorako 280.000 euro erabiliko dira guztira.

50.000 eurokoa da diruz lagundu daitekeen bi lerroetako ezeinetan proiektu bakoitzarentzat ezarritako gehieneko finantzagarria, aintzat hartuz OIAP lerroko 2. modalitatean, bi erakunde edo gehiagok lankidetzan dihardutela proiektu berean.

Laguntza-lerroetako batean ez bada agortzen aurrekontu erabilgarria, soberakina beste lerroko proiektuak finantzatzeko erabili ahal izango da, baldin eta ebaluazioa gainditu badute eta, ondoriozko lehentasun-ordenari jarraikiz, ez badute diru-laguntzarik jaso, modalitate hori finantzatzeko hasiera batean bideratutako diru-hornidura nahikorik ez zegoelako. Soberakin hori OIAP lerrora bideratzen bada, bi modalitateak batera hartuta puntuazio altuena lortu duten proiektuak aukeratuko dira, harik eta diru-hornidura amaitu arte.

 

Ordainketa-modua:

1.– Erakunde onuradunari ordainduko zaio diru-laguntzaren zenbatekoa. Baldin eta OIAP lerroko 2. modalitatearen araberako lankidetza-proiektua bada, proiektuan berean parte hartzen duen erakunde onuradun bakoitzari ordainduko zaio.

2.– Urteari dagokion kopurua aurretik ordainduko da, betearazpen-faseko urte bakoitzean. 13.5 artikuluan deskribatutako diru-laguntza onartzeko aldia igaro ondoren egingo da lehen urtekoari dagokion ordainketa. Bigarren eta hirugarren urteetako ordainketa aurreratuak egin baino lehen, aurreko urteko txostena aurkeztu beharko da, baita diru-laguntzaren helburuen eta betearazpenaren betetze-mailaren justifikazio zuzena ere, onartutako proiektu-planean aurreikusitako eran.

Proiektua burutzeko azken urteari dagokionez, diru-laguntzaren % 75 ordainduko da aurrez. Azken urteko bigarren ordainketa egiteko –gainerako % 25a–, 4.1 artikuluan adierazitako aldi gehigarria igaro ondoren egingo da; hots, erakunde onuradunak dagokion dokumentazio guztia, aginduaren 16. artikuluaren 2., 3. eta 4. zenbakietan zehaztutakoa, bidali eta Ikerketa Zuzendaritzak oniritzia eman ondoren.

Nori dago zuzenduta


Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteak

Laguntza hauen onuradunak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen Erregistroan akreditatutako erakundeak izango dira -Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautzeari eta eguneratzeari buruzko ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuaren 28. artikuluan jasotakoa-, honako kategoriatan:

OIAP eta UEP lerroetan:

- Unibertsitate Ikerkuntza Egiturak (EHU izan ezik). Agindu honen 6. artikuluan azaldutakoaren araberako ikertzaile-taldeak izan behar dituzte. Ikerketa-taldeak «A» edo «B» talde moduan egiaztatuta dagoen ikerketa-talde baten parte izan beharko du, eta ez da euskal unibertsitate-sistemako ikerketa-taldeen jarduerak laguntzeko deialdiko diru-laguntzen onuradun izango.

Ganeira, UEP lerroan:

 - Oinarrizko eta Bikaintasuneko Ikerkuntza Zentroak (BERC)

 

Eskakizunak:

  • Legez eratuta eta baimenduta egotea
  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa
  • Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteen erregistroan inskribatuta egotea:

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.

Betekizunak

  • Proiektuak 1 eta 3 urte osotan egiteko eskatu ahal izango dira OIAP lerroan, eta 1 edo 2 urte osotan egiteko UEP lerroan, eta, azken urtearen ondoren, lau hilabeteko aldi gehigarria egongo da amaitzeko. Horretarako, baina, 16. artikuluan deskribatutako gastu-ziurtagiriak eta amaierako txosten zientifikoa entregatu beharko dira.
  • 2018ko ekitaldian hasiko dira proiektuak gauzatzen, hots, 13.5 artikuluan aurreikusitakoarekin bat, emandako diru-laguntza onartzen denean. Betearazpen-fasearen amaiera proiektuan aurreikusitako iraupenaren araberakoa izango da, baina administrazio-jarduketak 2021eko ekainaren 30a baino lehenago amaitu behar dira, OIAP lerrorako, eta 2020ko ekainaren 30a baino lehenago, UEP lerrorako.
  • Deialdira aurkezten diren ikerketa-proiektuek I. eranskinean aipatzen diren printzipio bioetikoak errespetatu beharko dituzte.
  • Proiektuan lan egin dueten ikertzaileen zerrenda aurkeztea

  • Parte hartuko duen ikertzaile bakoitzak emandako edo eskatutako beste proiektu batzuetan zenbat ordu konprometitu dituzten adieraztea

  • Ikertzaile guztiek proiektuari gutxienez zenbat ordu eskainiko dioten adieraztea

  • Ikertzaile bakoitza eskaerak entregatzeko epea amaitu baino lehen kontratatuta egotea

  • Ikertzaileek obra-kontratu bat badute agiri bidez frogatzea

  • Finantzatzen duen organismoaren izendapena aurkeztea, doktorego-tesia egiteko kontratatu bada

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Ikertzaile nagusi bakoitzaren eskaera bat baino ez da onartuko lerro bakoitzeko
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Arreta Zerbitzua: Zuzenean

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea.


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Deialdiaren argitalpena amaitu eta sei hilabeteko epean.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Jarraipena


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk