2017-2018 ikasturtean Eskolatze Osagarriko Programak garatzeko diru-laguntzetarako deia

[PEC]

Deskribapena


Xedea

Udalei, mankomunitateei edo horiek sortutako erakundeei, irabazi-asmorik gabeko erakundeei eta itunpeko ikastetxeei deia egitea da, Eskolatze Osagarriko Programak garatzeko 1998ko uztailaren 30eko Aginduak, gizarte edo kulturaren aldetik egoera txarragoan dauden ikasleentzat hezkuntzaren arloko hainbat ekintza arautzen dituen eta eskolara egokitzeko zailtasun larriak dituzten ikasleentzat esku hartzeko neurriak arautzen dituen 2002ko maiatzaren 7ko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren aginduak aldatzen duenak, 14.2 artikuluan ezarritako baldintzak eta zehaztapenak betez.

Aurrekontuko zuzkidura

1.029.996 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Gehieneko diru kopurua, programako, 60.588 eurokoa izango da. Gehienez ere 17 programa onartuko dira.

Ordainketa-modua:

  • Lehenengo zatian, emandako diru-laguntzaren % 20 ordainduko da, behin 16.a) artikuluan aipatutako epea igaro ondoren, betiere berariaz uko egiten ez bazaio. 
  • Gainerakoa -esleitutako diru-laguntzaren % 80- tarteko txosten bat aurkeztutakoan ordainduko da. Txosten horretan une horretara arte proiektuak izandako garapena azalduko da, ikasle bakoitzaren aurrerapen banakatua barne. Txosten hori 2018ko apirilaren 1etik 30era bitartean entregatuko da.

Nori dago zuzenduta


EAEko udalak

Eskakizunak:

  • Euskal Autonomia-Erkidegoko udaletxea izatea
  • Legez eratuta eta baimendua egotea
  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea

Mankomunitateak

Eskakizunak:

  • Legez eratuta eta baimendua egotea
  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

Mankomunitate edota udaletxeek sortutako erakundeak

Eskakizunak:

  • Legez eratuta eta baimendua egotea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

Irabazi-asmorik gabeko erakundeak

Eskakizunak:

  • Legez eratuta eta baimendua egotea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Entitateko edo ikastetxe itunduko organo eskudunak diru-laguntza eskatzeko erabakia hartu duela, eskatzen den diru-laguntzaren helburua eta zenbatekoa zein diren jakinda.

  • Entitatea legez eratua dagoela dagokion Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroan.

Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza ez-unibertsitarioko ikastetxe pribatu edo itunpekoak

Eskakizunak:

  • Legez eratuta eta baimendua egotea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Zentroko organo eskudunak diru-laguntza eskatzeko erabakia hartu duela, diru-laguntza horrek zer helburu eta zer zenbateko dituen jakinik.

  • Entitatea legez eratua dagoela dagokion Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroan.

Betekizun orokorrak

  • Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan azaldutako egoeretakoren batean dauden erakundeak ezingo dira onuradun izan.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Programa honetako diru-laguntzarako beste entitate publiko edo pribatu batekin hitzarmen espezifiko bati lotuta ez egotea, eta aurrekontuaren % 50 baino gehiagoko diru-laguntza ez eskuratzea beste edozein bidetatik.

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Proiektuaren azalpen teknikoak egitea

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Arreta Zerbitzua: Zuzenean

Kodea

0097205

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Gehienez ere hiru hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Eskatutako dokumentazioa aurkeztea


2018ko apirilaren 1etik 30era bitartean aurkeztu beharko da.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Justifikazioa


2018ko ekainaren 30etik abuztuaren 31 bitartean aurkeztu beharko da.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk