Kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubide eta interesak sustatu eta babesteko toki-erakundeei emateko diru-laguntzak (KIUB). 2017ko deialdia

[KIUBentzako laguntzak ]

Deskribapena


Xedea

Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideak eta interesak defendatzeko diru-laguntzak toki-erakundeetarako eta toki-erakundeek sustatutako erakundeetarako.

Aurrekontuko zuzkidura

958.570

Prestazio ekonomikoa

958.570 euro erabiliko dira, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan horretarako izendatutako aurrekontu-kredituaren arabera. Honela banatuko da diru hori:

  • Honetarako izango da 859.171 euroko aurrekontu-kreditua: kontsumitzaileei eta erabiltzaileei informazioa eta prestakuntza emateko jarduerak egiteko, eta halakoetan sortzen diren funtzionamendu-gastuetarako; baita kontsumitzaileen informaziorako udal-bulegoetarako zentro eta zerbitzuen argitalpenak editatzeko eta zabaltzeko ere. Kreditu hori honela banatuko da:
    • 2017. urtea: 644.378 euro
    • 2018. urtea: 214.793 euro
    Erakundeek 60.000 euro jaso ditzakete gehienez ere, kontzeptuagatik.
  • Kontsumoko ikuskaritza-jardueren gastuak ordaintzeko, 80.000 euroko aurrekontu-kreditua egongo da. Honela banatuko da:
    • 2017. urtea: 60.000 euro
    • 2018. urtea: 20.000 euro
    Erakundeek 20.000 euro jaso ditzakete gehienez ere, kontzeptuagatik.
  • 19.399 euro, kontsumitzaileen informaziorako udal-bulegoetarako zentro eta zerbitzuak lekuz aldatzeko edo hango instalazioak, erreformak, zabaltze-lanak edo ekipamenduak ordaintzeko. Honela banatuko da:
    • 2017. urtea: 14.549 euro
    • 2018. urtea: 4.850 euro

Erakunde onuradunek 2017an egiten dituzten gastuak ordaintzeko dira laguntza horiek.

Ordainketa-modua:

Esleitutako diru-laguntzak honela ordainduko dira:

  • Emandako laguntzaren %75 aldeko ebazpena hartzen den unean. Betiere, 2010eko otsailaren 17aren Aginduaren 17.a artikuluan aipatzen den epea igaro ostean.
  • Gainerako %25, gastua justifikatu ondoren eta ebazpenean jarritako baldintzak bete ondoren.

Toki-erakunde batek zerbitzua partekatzen duten beste leku erakunde batzuk ordezkatuz aurkezten badu eskabidea, erakunde eskatzaileari ordainduko zaio. Izan ere, erakunde horrek banatu beharko du laguntza beste erakundeen artean, euren arteko hitzarmenaren arabera.

Nori dago zuzenduta


Toki-erakundeak

Udalak, udalek baino lurralde txikiagoa hartzen duten entitateak eta toki-izaera duten udalaz gaindiko entitateak, betiere, legez eratuta badaude eta dagozkion erregistro eta administrazio-erroldetan inskribatuta badaude.

Honako hauek izan daitezke onuradun:

  • Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta egon, eta gutxienez egunean lau orduz eta astean hogei orduz, kontsumitzaileei informazioa emateko udal bulego (KIUB) bat duten toki-erakundeak eta haiek sustatutako erakundeak -erakundeak bakarka, nahiz zerbitzua partekatzen duten hainbat toki-erakunderen ordezkari gisa hartuta-.
  • Orobat, KIUB bat ez duten toki-erakundeak eta haiek sustatutako erakundeak ere, baldin eta aurten halakoren bat irekitzeko proiektua aurkezten badute.

Betekizunak

  • Erakundeak laguntza eskatu nahi duela egiaztatzea
  • KIUB-a irekita egon behar duen ordutegia betetzea.

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Udalerriko biztanle-kopurua egiaztatzea
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.

  • Dokumentazio espezifikoa betetzea: prestakuntza eta informazioa emateko eta argitalpenak argitaratzeko diru-laguntzak.
  • Dokumentazio espezifikoa betetzea: kontsumo-ikuskaritzako jarduerak gauzatzeko laguntzak.
  • Dokumentazio espezifikoa betetzea: ekipamendu berria erosteko laguntzak.
  • Dokumentazio espezifikoa betetzea: KIUBen gune eta zerbitzuak eraberritzeko, handitzeko edo lekuz aldatzeko gastuei aurre egiteko laguntzak.
  • Dokumentazio espezifikoa betetzea: beste KIUB berri bat instalatzeko laguntzak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kontsumobide - Kontsumoko Euskal Institutua > Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Kontsumobide - Kontsumoko Euskal Institutua > Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Arrate Mtz. de Guereñu Ortuoste

Tel.: 945-06 21 69

E-mail: a-mtzguer@kontsumobide.eus

Kodea

0056505

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Aplikazioan eskuragarri dagoen eskaera-orria bete ondoren, inprimatu, sinatu eta bidali Kontsumobideri, eskatutako beste agiriekin batera.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eskabide-orria

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Diru-laguntza justifikatzeko


Emandako diru-laguntza justifikatzeko, erakunde onuradunek eskatutako agiriak aurkeztu beharko dituzte deialdiaren hurrengo urteko martxoaren 31 baino lehen.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Justifikatzeko inprimakia
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Beste finantziazio-iturri batzuei buruzko inprimakia
  • Beste finantziatio iturriak edo eta diru-laguntzak erabili ba dituzu, inprimaki hau aurkeztu beharko duzu justifikaziorako dokumentazioarekin batera.

Beste tramite batzuk