2017ko bigarren seihilekoan kongresu eta bilera zientifikoak antolatzeko laguntzak.

[IKERBILERAK-2SEMESTRE]

Deskribapena


Xedea

Agindu honen helburua da diru-laguntzak arautzea eta dei egitea, ikerketa zientifikoaren arloko kongresu eta bilera presentzialak antolatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan, 2017ko bigarren seihilekoan.

Aurrekontuko zuzkidura

200.000(euro)

Prestazio ekonomikoa

Ordainketa-modua:

Emandako laguntzak zatika ordainduko dira, bi ordain-aginduren bidez.

Lehenengoan, aurretiaz eta kontura ordainduko da, eta emandako laguntzaren % 75 izango da; 13.a) artikuluan adierazitako epea amaitzen denean ordainudko da baldin eta laguntzari uko egin ez bazaio.

Bigarrenean, 2018. urtean, jarduera bukaktutakoan, laguntzaren likidaziotik ateratzen den zenbatekoa ordainduko da,  betierer hurrengo artikuluan eskatutako agiriak aurkeztu ostean.

Nori dago zuzenduta


Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteak

Eskakizunak:

  • | Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteen erregistroan inskribatuta egotea:

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea

Betekizunak

  • Aurkeztutako proiektuaren deskribapen teknikoa egiaztatzeko | Memoria

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hileko epean agindua EHAAn argitaratzen denetik zenbatzen hasita.

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Ebazpena emana

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk