Hiri merkataritzaren lankidetza, dinamizazio eta lehiakortasuneko zonako estrategiak sustatzera bideratutako laguntzen programa - Hirigune 2017

[HIRIGUNE 2017]

Deskribapena


Xedea

Agindu honen xedea da hiri-merkataritzaren lankidetza eta dinamizazioko estrategiak garatzen laguntzea, beren jarduera gauzatzen duten hiri-inguruneetako merkataritza-lehiakortasuna eta marka-posizionamendua hobetzera bideratutako estrategiak, alegia. 

Zonako lankidetzako urteko proiektuen ezar­pena eta garapena bultzatzea, merkataritza-dentsitate txikiko eremuetan, betiere beren izaera dela-eta pro­posamen estrategikoak biltzen badituzte biziberritu beharreko zonen merkataritza-hornidura hobetzeko. 

Aurrekontuko zuzkidura

3.800.143,00 euro

Prestazio ekonomikoa

Laguntza-mota

a)     Udalentzat: 

  • Aginduaren eranskinetan jasotzen diren udalerrietako Merkataritza Biziberritzeko Planak gauzatzeko edo eguneratzeko azterlanak; eguneratzekotan betiere 5 urte baino gehiago badituzte.
  • Txikizkako udal-merkatuak erabat aldatzera, berregituratzera eta modernizatzera bideratutako azterlanak.
  • Plangintza-estrategikoetarako ikerketak.
  • Hiri ingurunean kokatutako kale-merkataritza eta noizbehinkakoa garatzeko eremu espezifi­koak egokitzea.
  • Merkataritza-seinalizazioa.
  • Zutikako paramentuak edo kidekoak, ez-iraunkorrak, merkataritza ardatzen hiri-paisaia eta estetika hobetzea xede dutenak eta aktibitate gabeko lokalei lotuak daudenak. Merkataritza-ardatzen hiri-paisaia eta paisaia es­tetikoa hobetzeko helburua duten eta jarduerarik ga­beko lokalei lotuta dauden paramentu bertikalak edo antzekoak, iragankorrak.
  • Kaleak oinezkoen lehentasunerako egokitzea.
  • Espalioak zabaltzea.
  • Koesistentziako kaleak sortzea.
  •  Zama-lanetarako edota logistika-banaketarako eramuak ezartzea

b)   Elkarteentzat: 

      Udalerriko merkataritza-garapeneko planteamenduekin bat datozen proiektuak, hain zuzen ere honako helburu hauek dituztenak: 

  • Udalerri horretan merkataritza dinamizatu eta sustatzera bideratutako ekintzak antolatzea eta gauzatzea, betiere merkataritza-fluxuak lortzea xede duten zonako estrategiak sortzeko asmoz.
  • Merkataritza-zerbitzuaren osagarri izango diren zerbitzuak antolatzea eta sustatzea, zona horretan merkataritza-fluxuak lortzeko lagungarri izan daitezkeenak, alegia.
  • Sektorerako interes komunekoak izango diren lankidetza-zerbitzuak garatzea eta kontratatzea.

 

Aurrekontu-dotazioa

LAGUNTZA MOTA:

Dirulaguntza izan daiteke jardueren exekuzio materialaren kostuaren %80koa.

6.1 Ikerketak artikuluan jasotako jardueren kasuan , honako gehienezko dirulaguntzak zehazten dira, ikerketa motaren arabera:

  • 6.1.a) artikuluko ikerketak (MIPB eta eguneraketak):      25.000,00 euro
  • 6.1.b) artikuluko ikerketak (Udal merkatuak):                15.000,00 euro
  • 6.1.c) artikuluko ikerketak (Plangintza estrategikoak):   25.000,00 euro

Udalentzako diru-laguntzatarako, deialdi eta udalerri bakoitzeko emango den gehieneko diru-laguntza honela kalkulatuko da: udalerriaren vístanle kopuruaren araberako dirulaguntza, bider udalerri horren merkataritza-dentsitatearen koefizientea: 

  • 499 biztanle arte dituzten udalerriak:                              1.500,00 euro
  • 500-900 biztanle dituzten udalerriak:                              5.000,00 euro
  • 1.000-1.999 biztanle dituzten udalerriak:                      10.000,00 euro
  • 2.000-4.999 biztanle dituzten udalerriak:                      15.000,00 euro
  • 5.000-9.999 biztanle dituzten udalerriak:                      20.000,00 euro
  • 10.000-14.999 biztanle dituzten udalerriak:                  25.000,00 euro
  • 15.000-29.999 biztanle dituzten udalerriak:                  30.000,00 euro
  • 30.000-59.999 biztanle dituzten udalerriak:                  35.000,00 euro
  • 60.000-99.999 biztanle dituzten udalerriak:                  55.000,00 euro
  • 100.000-249.999 biztanle dituzten udalerriak:              73.000,00 euro
  • 250.000 biztanletik gorako udalerriak:                         90.000,00 euro

Elkarteentzako diru-laguntzetarako, deialdi eta udalerri bakoitzeko emango den gehieneko diru-laguntza honela kalkulatuko da: udalerriko denda kopuruaren araberako diru-laguntza, bider udalerri horren merkataritza-dentsitatearen koefizientea: 

  • 50 denda baino gutxiago dituzten udalerriak:                7.500,00 euro
  • 50-90 denda dituzten udalerriak:                               15.000,00 euro
  • 91-190 denda dituzten udalerriak:                             18.000,00 euro
  • 191-390 denda dituzten udalerriak:                           25.000,00 euro
  • 391-990 denda dituzten udalerriak:                           35.000,00 euro
  • 991-1.990 denda dituzten udalerriak:                        60.000,00 euro
  • 1.991-3.490 denda dituzten udalerriak:                     88.000,00 euro
  • 3.490 dendatik gora dituzten udalerriak:                  117.000,00 euro

 

 

 

Nori dago zuzenduta


Udalak

Merkatarien Elkarteak eta Elkarte Mistoek

Betekizun orokorrak

  • Erantsi beharreko agiriak: Elkarteak | Elkarteentzat

  • Erantsi beharreko agiriak: UDALAK | Udalentzat

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza

Ebazten duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa / Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza > Merkataritza Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Aplikazio informatikari buruzko kontsulta teknikoak:

Beste kontsulta motak:

  • Beste pertsona baten bidez pertsona eskatzailearen ordezkaritza-ahalordea
  • Beharreko dokumentazioa
  • Teletramitazio prozedura
  • Laguntza-programaren edukiak 

Arabako Turismo eta Merkataritza Lurralde Bulegoa
Samaniego, 2

01008 Vitoria-Gasteiz

Tlf.: 945 01 70 54 

Bizkaiko Turismo eta  Merkataritza Lurralde Bulegoa

General Concha, 23

48010 Bilbao

Tlf. 944 03 14 26 

Gipuzkoako Turismo eta Merkataritza Lurralde Bulegoa

Easo, 10

20006 Donostia-San Sebastián

Tlf. 943 02 25 65

 

 

 

 

 

LURRALDE BULEGOAK

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren Arabako Lurralde Bulegoa

Tfno.: 945 01 70 54

E-Mail: mj-cubo@euskadi.eus

 

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren Bizkaiko Lurralde Bulegoa

Tfno.: 94 403 14 26

E-Mail: i-lopezperez@euskadi.eus

 

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren Gipuzkoako Lurralde Bulegoa

Tfno.: 943 02 25 65

E-Mail: T-Urkiol@euskadi.eus

 

Merkataritza-dinamizaziorako Bulegoak

Zuzenean Zerbitzuaren bulegoak

012 - 945-01-80-00

Arreta Zerbitzua: Zuzenean

Kodea

1015604

Solicitud y aportación de documentación


Eskabideak aurkezteko epea 2017ko abuztuaren 18an hasiko da, eta 2017ko irailaren 29ean amaituko da.

 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak