2017-2018 ikasturtean heziketa-zikloak eskaintza partzialean irakasteko baimena eta horien finantzaketarako deialdia.

[ESPAR]

Hezkuntza

LABURPENA
Xedea

Lanbide Heziketa irakasten duten Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuei dei egitea da honakoa eska dezaten:

  1. 2017-2018 ikasturtean heziketa-zikloak eskaintza partzialean irakasteko baimena, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak 2010eko martxoaren 22an emandako Aginduari, Lanbide Heziketako zikloak eskaintza partzialean irakastea arautzen duenari jarraituz.
  2. 2017-2018 ikasturtean irakaskuntza hori emateko dirulaguntza, agindu honetan ezarritako baldintzen arabera.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe pribatu edo itunpekoak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Legez eratuta eta baimenduta egotea
    • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea
    • Ikastetxeak aitortzen du heziketa-ziklo hori irakasteko baimena daukala.
    • Ikastetxeak proiektua egiteko behar diren neurriak hartzeko eta ikastetxearen Urteko Plangintzan sartzeko konpromisoa hartzen duela, onartzen bada.
    • Klaustroak aitortzen du heziketa-zikloen eskaintza partziala eta ondoriozko jarduerak ezagutzen dituela eta proiektu horrek ikastetxearen barne-antolakuntzan izan dezakeen ondorioaren erantzukizuna bere gain hartzen duela.
    • Entitate eskatzaileak bere gain hartzen du, erabakian kontuan hartutako baldintzetako eragiten dien edozein zirkunstantzia aldatuz gero, aldaketa hori jakinarazteko konpromisoa. Halaber, erakunde eskatzaileak eskabide honetan bildutako eta eskabideari erantsitako dokumentazioan bildutako datuak egiazkoak direla eta irakasteko baimena edukitzeko indarrean dagoen legediak ezarritako baldintzak betetzen dituela adierazten du.
Betekizunak eta merezimenduak
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea. Informazio xehatua

    Laguntza hau eskuratzeko, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen dituzula egiaztatu behar duzu.

    Oharra: 1/1997 Legegintzako Dekretuan dago ezarrita nor izan daitekeen diru-laguntza eta laguntza publikoen onuraduna (50. artikuluko 30. idatz-zatian).


    (*) Baita diru-laguntza eskatzen badu ere.

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea. Informazio xehatua

    Laguntza hau eskuratzeko, zerga betebeharrak betetzen dituzula ziurtatu behar duzu.

    Oharra: Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuan dago ezarrita nor izan daitekeen diru-laguntza eta laguntza publikoen onuraduna (50. artikuluko 30. idatz-zatian).


    (*) Baita diru-laguntza eskatzen badu ere.

  • Proiektuaren azalpen teknikoak
  • Erakunde eskatzailea ez da laguntzarik jasotzen ari xede eta helburu berarekin administrazio publikoen edo erakunde pribatuen eskutik. Informazio xehatua

    (*) Baita diru-laguntza eskatzen badu ere.

  • Erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei. Informazio xehatua

    (*) Baita diru-laguntza eskatzen badu ere.

  • Erakunde eskatzaileak egunean egon beharko du diru-laguntzak itzultzeagatiko betebeharretan. Informazio xehatua

    (*) Baita diru-laguntza eskatzen badu ere.

Aurrekontuko zuzkidura
750.000 (euro)
Prestazio ekonomikoa
Ordainketa-modua:

Emaitza zifra txikiagora neurriko da jaso beharreko diru laguntza guztiaren lehenengo dezimalatik gertuen dagoena uzteko.

Diru-laguntzaren ordainketa epe bitan egingo da.

  • Lehenengoa, jaso beharreko diru guztiaren %40, 19.a) artikuluan aipatutako epea igarotakoan egingo da, diru-laguntzari uko egin ez bazaio.
  • Eta geratzen den zenbatekoaren bigarren ordainketa, berriz, 10.3 eta 19.f artikuluetan adierazitako agiriak aurkeztu eta horiek ebaluatu ondoren.

Deitzen duen erakundea
  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua
Ebazten duen erakundea
  • Hezkuntza / Lanbide Heziketako Sailburuordetza > Heziketa eta Ikaskuntza Zuzendaritza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Justifikazioa

    Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
  • Jakinarazpenetarako datuak aldatzea

    Espedientea ireki badago, jakinarazpenetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala aldatu ditzakezu.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Epea luzatzea

    Hautaketa-prozesu edo norgehiagoka-prozeduretan izan ezik, interesdunak, aukera izango du zuzentze eskakizunean epea gehitzea eskatu.

     

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Uko egin

    Ebazpena eman ondoren, uko egiteko aukera dago.

    Uko eginez gero, babesten zaituzten eskubideak galtzen dira.

     

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Atzera egitea

    Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.

    Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.

     

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Eskaera zuzendu

    Eskaerak ez baditu betetzen deialdiaren arauan ezarritako baldintzak, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Ez badituzu zuzentzen, eskaeran atzera egin duzula pentsatuko da.

    Agiri hauek aurkez ditzakezu:

    • Administrazioak eskatzen dizkizun agiriak, zuzentzeko eskaera jakinarazten baldin bazaizu.
    • Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta administrazioak ez eskatu.
    Aurkeztu beharreko dokumentuak
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
6 hilabetekoa izango da, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den biharamunetik kontatzen hasita.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da eta, administrazio-organo bati hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko eskatzeko erabiltzen da.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo horrek hierarkian gorago daukan hurrengoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

     Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

    •  3 hilabete.

     Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da presuntziozko egintzaren kasuan.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da egintza espresuaren kasuan.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

     

     

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA
Kodea
0050806