Deialdia, 2017ko apirilaren 27koa; horren bidez, lehentasunez langabeei zuzendutako prestakuntza-ekintzetarako diru-laguntzen deialdia argitaratzen da, 2017. urterako, Euskadiko enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren esparruan

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoan lehentasunez lanik ez duten langileei zuzendutako 2017rako prestakuntza-ekintzetarako diru-laguntzak arautzea

Aurrekontuko zuzkidura

30.000.000

Prestazio ekonomikoa

Diruz lagundu ahalko dira 4. artikuluan jasotako kolektibo hartzaileari zuzendutako prestakuntza-ekintzak, II. eranskineko A.1.b.2 atalean bildutako espezialitateei buruzkoak. II. eranskinak («Espezialitate programagarriak eta modulu ekonomikoak») Espezialitateen Katalogoan alta emandako espezialitateak biltzen ditu, baita Euskal Autonomia Erkidegoaren enplegurako garrantzi handikoak diren beste espezialitate batzuk ere. Horiek bat datoz «Euskal autonomia erkidegoko enplegurako prestakuntza-beharren diagnostikoa lanbide heziketaren esparruan: espezialitate programagarriak» dokumentuan identifikatutako espezialitateekin; dokumentua Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak egin du, eta erakunde autonomoaren web-orrian argitaratu da: www.lanbide.euskadi.eus

Diru-laguntzak prozedura irekiaren bitartez esleituko dira. Horretarako, elkarren segidako bi hautaketa-prozedura aurreikusten dira, eta horietako bakoitzean lehia-prozeduraren bidez ebatziko dira eskaerak, denbora-tarte jakin batean aurkeztu diren eskaeren artean, kronograma honi jarraikiz:

– Lehen prozedura: deialdi hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik 2017ko maiatzaren 12ra arte aurkeztutako eskaerak.

– Bigarren prozedura: 2017ko maiatzaren 13tik 2017ko irailaren 14ra arte aurkeztutako eskaerak.

Ordainketa-modua:

Diru-laguntza bi zatitan ordainduko da:

 a) Lehen ordainketa egingo da, % 50ekoa, diruz lagundutako prestakuntza-ekintza hasi eta Lanbidek egiaztatzen duenean baliabide tekniko, giza baliabide eta material guztiak (beharrezkoak nahiz, dagokionean, enplegurako lanbide-heziketa arautzen duen araudiak eskatzen dituenak) prestakuntza-ekintza planteatu eta diruz lagundu zen bezala egiteko martxan jarri direla.

12. artikuluko 13. atalean ezarritakoari jarraituz, enpresek edo enpresa-taldeek prestakuntza-ekintza kontratatzen badute, 6. artikuluko 3.2.c) atalean adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko dute, eskabidearekin batera aurkeztu ez badute; kontratuaren kopia ere aurkeztu beharko dute.

12.3 artikuluan xedatutakoaren arabera baimendutako lotutako prestakuntza-ekintzen kasuan, lotutako prestakuntza-ekintza guztiengatik emandako diru-laguntzen baturaren % 50 emango da, lehena hasten denean. Lehen ordainketak 180.303,64 euroko zenbatekoa gainditzen badu, erakunde edo enpresa onuradunak banku-abala aurkeztu beharko du, lotzeko baimenarekin batera jakinaraziko diren jarraibideei jarraituz.

b) Bigarren ordainketa egingo da, gainerako % 50era artekoa. 2018ko ekitaldian ordainduko da, prestakuntza-ekintza amaituta eta, kontratazio-konpromisoa duen prestakuntzaren kasuan, lan-kontratuak hasita, 17. artikuluan ezarritako baldintzetan diruz lagundutako ekintza justifikatu ondoren.

Lotutako ekintzen kasuan, 2018ko ekitaldian ordainduko da horietako bakoitzari dagozkion bigarren ordainketen batura, azkena amaitzen denean eta horiek guztiak justifikatu ondoren.

Informazio gehigarria

Erakunde eta zentro eskatzaileak baloratzeko irizpideak, 2017ko deialdian aplikatzekoak

Nori dago zuzenduta


Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituren Saileen mende ez dauden prestakuntza-erakunde publikoak edo pribatuak. Horretarako, egiaztatuta eta/edo inskribatuta egon beharko dute diru-laguntza eskatzen duten prestakuntza-ekintzei dagozkien prestakuntza-espezialitateak emateko, deialdia argitaratzen den egunean, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak kudeatutako prestakuntza-erakundeen erregistroan, edo enplegurako prestakuntza-erakundeen autonomia-mailako beste erregistro batean, edo Estatuaren prestakuntza-erakundeen erregistroan

Espezialitateen katalogora prestakuntza-espezialitateak gehitzen badira edo Lanbidek deialdi hau argitaratu ondoren prestakuntza-espezialitate berriak onartzen baditu, erregistroko inskripzioa ere ondoren egin ahalko da

Betekizunak

  • Entitateen Euskal Erregistroan egiaztatuta eta/edo inskribatuta egon beharko dute.

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Ez dagoela berreskuratze-agindu baten zain, Europar Batasunak diru-laguntza bat ilegal eta merkatu komunaren bateraezin gisa deklaratu duen aurretiazko erabaki baten ondoren.

  • Diru-laguntzen onuradun izateko, azaroaren 17ko 38/2003 lege orokorrean, diru-laguntzei buruzkoan, aurreikusitako inguruabarren batean sartuta ez egotea.

  • Baliabide pertsonalak eta materialak edukitzea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko

  • Eskaerak betetzen ditu diru-laguntza erregulatzeko arauan eskatzen diren baldintzak.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Finantzatzen duen erakundea

  • Europako Gizarte Funtsa (EGF)

Kontaktu-informazioa


Erakundeei eta Enpresei Arreta emateko Zerbitzua: 945 160 601

Kodea

10399

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Oro har:

a) Eskaera egiten duen enpresa edo erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena. Bertan, diru-laguntza eskatzen duten prestakuntza-plana egiteko giza baliabideak eta materialak dituztela bermatuko dute, edo diru-laguntzaren esleipenaren ondoren horiek izateko konpromisoa hartu beharko dute, prestakuntza-ekintzak hasten direnerako. Gainera, prestakuntza-plana osatzen duten prestakuntza-ekintzak egiteko plangintza ere jasoko da, denborari eta logistikari dagokionez, eta erakundeak dituen edo izango dituen instalazioak eta giza baliabideak zehaztuko dira, prestakuntza-ekintzak egiteko erabiliko direnak.

b) Enpresa edo erakunde eskatzailearen identifikazio fiskaleko txartelaren fotokopia.

c) Teleprestakuntzaren modalitatean emandako profesionaltasun-ziurtagirietarako prestakuntzaren kasuan, profesionaltasun-ziurtagiriak arautzen dituen urtarrilaren 18ko 34/2008 Errege Dekretuaren 12 bis artikuluak aipatzen duen hitzarmena.

Hala behar denean, balorazio-irizpideak egiaztatzeko:

a) 8.1 artikuluaren b.2 atalean aurreikusten den balorazio-irizpideak aipatzen dituen sari edo egiaztagiri ofizialen kopia. Ez da beharrezkoa izango horiek aurkeztea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan erregistratutako enpresaren edo prestakuntza-erakundearen datuetan dagoeneko jasota badaude. Eskarian adierazi beharko da egoera hori.

b) Enpleguaren eta prestakuntzaren arloetan erakundeak lortu edo sinatu dituen proiektu edo hitzarmenen diru-laguntzak emateko ebazpenen kopiak (horiei egiten die erreferentzia 8.1 artikuluko b.3 atalak).

c) Balorazio-irizpideak aipatzen dituen laguntzen deialdien babespean prestatutako pertsona kopuruaren ziurtagiria, deialdien kudeaketa-administrazioak egindakoa. Balorazio-irizpide hori 8.1 artikuluaren b.5.2 atalean jasota dago.

d) Dagokionean, sozietate-talde bateko kidetza egiaztatzeko dokumentazioa, 8.1.B artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako.

e) 8.1 artikuluan zehaztutako balorazio-irizpideak egiaztatzeko enpresa edo erakunde eskatzaileak egokia dela uste duen beste edozein dokumentazio.

Eskabideak aurkezteko epea:

Diru-laguntzak prozedura irekiaren bitartez esleituko dira. Horretarako, elkarren segidako bi hautaketa-prozedura aurreikusten dira, eta horietako bakoitzean lehia-prozeduraren bidez ebatziko dira eskaerak, denbora-tarte jakin batean aurkeztu diren eskaeren artean, kronograma honi jarraikiz:

– Lehen prozedura: deialdi hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik 2017ko maiatzaren 12ra arte aurkeztutako eskaerak.

– Bigarren prozedura: 2017ko maiatzaren 13tik 2017ko irailaren 14ra arte aurkeztutako eskaerak

Aplikazio honetarako sarbiderik ez duten erakundeek edo enpresek Lanbideren web-orriaren bidez eskatu ahalko dute. www.lanbide.euskadi.eus

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpenak eman eta jakinarazteko gehieneko epea lau hilabetekoa izango da, eskaera Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren erregistroan sartzen den egunetik aurrera zenbatuta.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Ebazpena emana

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk