Gazte langabeak euskal enpresen kanpoko lantokietan praktiketan kontratatzeko laguntzen 2018ko deialdia.

[CPE_2018]

Deskribapena


Xedea

Langabezia-egoeran dauden eta haien titulazioarekin lotutako enpleguetan lan-esperientzia urria duten gazteak laneratzea; xede horrekin, atzerrian lantokiak dituzten euskal enpresetan kontratatuko dira, eta ikaskuntza-aldi bat ere egingo dute lantoki horietan, gazteei lan-esperientzia eta enpresen beharretara egokitutako kualifikazioa eskuratzen laguntzeko neurri gisa, bai eta nazioartekotzeko ahaleginak egiten ari den EAEko enpresa-sareari laguntzeko neurri gisa ere.

Aurrekontuko zuzkidura

1.010.000 €

Prestazio ekonomikoa

Deialdi honen baitan diru-laguntza jaso ahal izango dute langabezian dauden pertsona gazteekin, kontratua hasteko unean 34 urte edo gutxiago dituztenekin, izenpetutako praktikaldiko kontratuek; gutxienez 12 hilabeteko iraupena izango dute, eta EAEko enpresekin lotutako Espainiatik kanpoko lantokietan lanpostuak betetzeko izenpetuko dira.

Deialdi honetan arautzen diren laguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoak 1.010.000 eurokoak dira; horietatik 505.000 euroak Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren 2018ko aurrekontu arruntekoak dira, eta gainerako 505.000 euroak 2019ko konpromiso-aurrekontukoak.

Gehienez 12 hilabeteko aldia lagunduko da diruz, eta, edonola ere, 2019ko urriaren 31n amaituko da tarte hori.

Diruz lagundu daitekeen gehieneko zenbatekoa, urtean, kontzeptu honegatik, praktiketako lan-kontratu bakoitzagatik, kontratatu bakoitzaren titulu-mailaren arabera zehaztuko da, honela:

  • A. Taldea: 13.100 euro, baldin eta soldata-kostuak eta Gizarte Segurantzakoak 26.200.-euro baino gehiagokoak badira.
  • B. Taldea: 11.800 euro, baldin eta soldata-kostuak eta Gizarte Segurantzakoak 23.600.-euro baino gehiagokoak badira.

Ez dira inola ere diru-laguntzaren arrazoi izango aipatutako kopuruetatik azpiko soldata-kostuak eta Gizarte Segurantzakoak dituzten lan-kontratuak.

Kontratu bakoitzari dagokion diruz laguntzeko aldia urtebete baino laburragoa bada, diru-laguntzaren zenbatekoa proportzionalki murriztuko da, eta diruz lagundu daitekeen aldiaren arabera doituko da.

Ondorio horietarako, soldata-kostutzat eta Gizarte Segurantzakotzat hartuko dira sektorearen hitzarmen kolektiboan edo enpresako negoziazioan ezarritako edo itundutako ordainsari gordinei dagozkienak; honako hauek sartzen dira: oinarrizko soldata, jardueraren ondoriozko osagarriak (jakintza bereziak, konfidentzialtasuna, lan-txandak...), aparteko ordainsariak, mozkinetan parte hartzea, produkziorako pizgarriak, aparteko orduak, BGAE-etarako enpresa-ekarpenak eta toki zehatz batean lan egitearen ondoriozko bizileku-osagarria, bai eta enpresaren kargurako gizarte-segurantza.

Honako hauek ez dira soldata-kostutzat hartuko: gauzazko prestazioak, bidaia-, ostatu- eta mantenu-dietak, eta enpresaren «gizarte-ekintzaren» parte diren gastuak eta gainerako aparteko soldata-hartukizunak.

Ez da diru-laguntzarik emango enpresaburuaren edo enpresa-kontrola duten pertsonen, zuzendaritza-karguak dituztenen edo sozietatearen forma juridikoa duten enpresetako administrazio-organoetako kideen ezkontideak, ondorengoak eta bigarren mailara arteko (hori barne) odol- edo ezkontza-ahaidetasuna duten gainerako senideak kontratatzeko, ez eta administrazio-organoetako kide horiek kontratatzeko ere.

Deialdi honetan jasotako laguntzak 2014ko ekainaren 17ko Batzordearen (EB) 651/2014 Erregelamenduan, Kategorien araberako Salbuespenen Erregelamendu Orokorra, ezarritakoaren arabera lotuta egongo dira, 2014ko ekainaren 26an Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean argitaratuta, zeinengatik zenbait laguntza-kategoria deklaratzen diren, merkatu komunarekin bateragarritzat jotzen dituena, Itunaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz.

Aurkezpen-ordenaren arabera aztertuko dira eskabideak, eta ordena berean emango zaizkie diru-laguntzak deialdian ezarritako eskakizunak eta baldintzak betetzen dituzten guztiei, laguntzak finantzatzeko funtsak agortu arte.

Ordainketa-modua:

Lehenengo ordainketa batean emango da onartutako diru-laguntzaren % 50, enpresaren kontratazio-planean aurreikusitako kontratuak izenpetutakoan, eta gainerako % 50 edo justifikaziotik ateratzen den kopurua bigarren ordainketa batean emango da diruz lagundutako denbora-tartea amaitu eta diruz lagundutako jarduerak egiaztatutakoan.

Nori dago zuzenduta


EAEko enpresa pribatuak edo publiko-pribatuak, atzerrian lantokiak, partaidetzako enpresak edo enpresa-talde bereko enpresak dituztenak, bai eta atzerriko enpresekin lankidetza-hitzarmenak edo zerbitzu emateko kontratuak dituzten enpresak eta atzerrian ezartzeko prozesuan daudenak ere, hori behar bezala egiaztatuz gero.

Eskakizunak:

  • EAEko enpresa pribatuak edo publiko-pribatuak, atzerrian lantokiak, partaidetzako enpresak edo enpresa-talde bereko enpresak dituztenak, bai eta atzerriko enpresekin lankidetza-hitzarmenak edo zerbitzu emateko kontratuak dituzten enpresak eta atzerrian ezartzeko prozesuan daudenak ere.

Betekizunak

  • Kontratutako pertsonen betekizunak

      li>35 urteko edo gutxiagoko gazteak, honako langile-kolektiboetako batean daudenak:
      • 25 urtetik azpiko gazteak.
      • 25 eta 34 urte bitartekoak, biak barne, baldin eta kontratazioaren aurreko 6 hilabeteetan ordaindutako enplegu finkorik izan ez badute.

  • Unibertsitate-titulu bat edo Lanbide Heziketako goi-mailako edo erdi-mailako teknikarien titulua dutenak, edo horien baliokide den prestakuntza edo profesionaltasun-ziurtagiria.
  • Ikasketak amaitu zituenetik edo baliozkotu zizkiotenetik 5 urte baino gehiago igaro ez izana, edo, langilea ezgaitua denean, 7 urte baino gehiago igaro ez izana. Mugapen honek, 30 urte baino gutxiago dituztenekin ez da aplikatzen.
  • EAEn bizitzea

  • Helbide soziala eta fiskala EAEn izatea edo lan-zentroa EAEn egotea.

  • Langabezian eta Lanbiden lan-eskatzaile gisa izena emanda egotea

  • Behar diren hizkuntza-gaitasunak izatea

  • Behar diren hizkuntza-gaitasunak izatea

  • Kontratuen betekizunak

    Kontratatutako pertsonek atzerrian zerbitzu eman beharko dute 6 hilabetez gutxienez

  • Kontratatutako pertsonaren prestakuntza akademiko-profesionalarekin bat datozen lanpostuetarako kontratatu beharko dira pertsonak.

  • Kontratuak lanaldi osokoak izango dira

  • Kontratuak lanaldi osokoak izango dira

  • Kontratua 12 hilabetekoa izango da gutxienez

  • Urteko ordainsari gordinaren zenbatekoa jasoko da kontratuan.

  • Kontratatutako pertsonak lanpostuan gauzatzen duen lanaren jarraipena egiteko arduradun bat izendatu beharko da.

  • Laguntzaren betebeharrak

    Administrazio publiko batek edo gehiagok % 50 baino gehiagoko partaidetza zuzena edo zeharkakoa ez izatea.

  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean ordainduta izatea.

  • Diru-laguntzen itzulketaren ziozko betebeharrak egunean ordainduta izatea.

  • Enpresak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera galtzeko zehapen administratibo edo penalik, ez eta laguntza horiek eskuratzeko legezko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoaren arabera sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne.

  • Kontratatu behar den postuan aurreko urtean zehar eta diruz lagunduko den aldian zehar enplegurik suntsitu ez dela egiaztatzea.

  • Diruz lagungarri den kontratazioak aurreko 12 hilabeteetako batez bestekoarekin konparatuz, enpresan enplegatutako pertsonen kopuruaren gehikuntza garbia dakarrela egiaztatzea. Baldintza hau ez da urratutzat joko honako kasu hauetan: diziplinazko bidezko kaleratzea, dimisioa, desgaitasuna, adinaren araberako erretiroa, lan-denboraren borondatezko murrizketa, langileen ezintasun iraunkor oso, absolutu edo baliaezintasun handia.

  • Enpresa ez dagoela enpresa krisialdian bezala kalifikatuta egiaztatzea, 2014ko ekainaren 17ko Batzordearen (EB) 651/2014 Erregelamenduan bere 2. artikuluan, 18. atalean aurreikusita dagoen definizioaren arabera, Kategorien araberako Salbuespenen Erregelamendu Orokorra deritzona, 2014ko ekainaren 26an Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean argitaratuta.

  • Enpresako Langileen Legezko Ordezkariei (LLO) jakinaraztea pertsona bat praktikaldiko kontratuarekin kontratatzeko asmoa dutela, eta zer postutarako eta zenbat denborarako kontratatuko duten adieraztea.

  • Ez egotea berreskuratze-agindu baten mende, Europar Batasunak diru-laguntza bat ilegal eta merkatu komunarekin bateraezin gisa deklaratu ondoren.

  • Enpresei diru-laguntzak onartzeko eta, hala badagokio, ordaintzeko, ezinbesteko baldintza izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko diru-laguntzen esparruan hasita dauden baina oraindik bideratzen ari diren itzultze- edo zigor-prozedura guztiak amaituta egotea.

  • Helburu berberarekin beste edozein administrazio publiko edo erakunde publiko nahiz pribatutatik diru-laguntzak edo laguntzak jasoz gero, horren berri ematea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari.

  • Enpresako langileria osatzen duten pertsonen kopuruari buruzko informazioa eta enpresak Berdintasun Plana ere badauka.

  • Kontratatutako pertsona bakoitzeko aseguru kontratu bat gauzatzea, gutxienez ondorengo estaldura hauek bermatuz: bidaia, osasun-arreta, istripuak, gaixotasun larria, ospitalizazioa eta aberriratzea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua / Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua > Laneratzea Aktibatzeko Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Finantzatzen duen erakundea

  • Europako Gizarte Funtsa (EGF)

Kontaktu-informazioa


Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzua

945 181 335 / 945 062 368 / / 945 181 309  / 945 062 378 / 945 181 357

E-maila: c.empresasexterior@lanbide.eus

Kodea

10083

Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea


Deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da eskabideak aurkezteko epea, eta 2018ko irailaren 20ean amaituko da.

Diru-laguntza eskaerako inprimakiaz gain, agiri hauek ere erantsi behar dira:

  • Eskabidea sinatzen duenaren NANaren fotokopia, edo haren nortasun-datuak elektronikoki egiaztatzeko baimena; eta pertsona juridiko eskatzailearen ordez beste batek sinatzen badu eskabidea, sinatzen duen pertsona horren legezko ordezkaritzaren egiaztagiria.
  • Enpresaren identifikazio fiskaleko txartelaren fotokopia.
  • Enpresaren eratze-eskrituren fotokopia.
  • Kanpoko lantokiarekin enpresa eskatzaileak duen erlazioa egiaztatzeko dokumentazioa. EAEko hizkuntza ofizialetariko batean aurkeztu beharko da dokumentazio hori.
  • Langileen Legezko Ordezkaritzari (LLO) egindako jakinarazpena, eta, LLOrik ez bada, enpresan LLOrik ez dela dioen adierazpena.
  • Enpresaren legezko ordezkariaren erantzukizunpeko aitorpena, adieraziz kontratazioaren eta deialdi honetako diru-laguntzen xede den lanpostua dela-eta ez dela enplegurik suntsitu, kontratazio    berria egin baino urtebete lehenagotik eta diruz lagundutako kontratazioak dirauen aldian.
  • Enpresaren legezko ordezkariaren erantzukizunpeko aitorpena, adieraziz diruz lagungarri den kontratazioak suposatzen duela langileriaren gehikuntza garbi bat, deialdiko 3.3 artikuluaren arabera.
  • Enpresaren legezko ordezkariaren erantzukizunpeko aitorpena, adieraziz langileria osatzen duten langileen kopurua eta enpresak Berdintasunerako Plana duen ala ez. Enpresa azkenik diru-laguntzaren onuraduna izango balitz, aipatutako Plan horren kopia edozein momentutan eskatu ahalko da.
  • Enpresaren legezko ordezkariaren erantzukizunpeko aitorpena, adieraziz enpresa ez dagoela enpresa krisialdian bezala kalifikatuta, deialdi honen 4.1 i artikuluaren arabera.
  • Diru-laguntza jaso nahi duen enpresaren deskribapen-memoria eskaeraren 3 A eranskinean ezarriteko edukiaren arabera aurkeztu beharko da.
  • Kontratazio-plana eskaeraren 3 B eranskinean ezarriteko edukiaren arabera aurkeztu beharko da.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eskabide-orria

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Beste tramite batzuk