Gazte langabeak euskal enpresen kanpoko lantokietan praktiketan kontratatzeko laguntzen 2017ko deialdia

[cpe_2017]

Deskribapena


Xedea

Langabezia-egoeran dauden eta haien titulazioarekin lotutako enpleguetan lan-esperientzia urria duten gazteak laneratzea; xede horrekin, atzerrian lantokiak dituzten euskal enpresetan kontratatuko dira, eta ikaskuntza-aldi bat ere egingo dute lantoki horietan, gazteei lan-esperientzia eta enpresen beharretara egokitutako kualifikazioa eskuratzen laguntzeko neurri gisa, bai eta nazioartekotzeko ahaleginak egiten ari den EAEko enpresa-sareari laguntzeko neurri gisa ere.

Aurrekontuko zuzkidura

1.010.000 €

Prestazio ekonomikoa

Deialdi honen baitan diru-laguntza jaso ahal izango dute pertsona gazteekin, kontratua hasteko unean 34 urte edo gutxiago dituztenekin, izenpetutako praktikaldiko kontratuek; gutxienez 12 hilabeteko iraupena izango dute, eta EAEko enpresekin lotutako Espainiatik kanpoko lantokietan lanpostuak betetzeko izenpetuko dira.

Gehienez 12 hilabeteko aldia lagunduko da diruz, eta, edonola ere, 2017ko urriaren 31n amaituko da tarte hori.

Diruz lagundu daitekeen gehieneko zenbatekoa, urtean, kontzeptu honegatik, praktiketako lan-kontratu bakoitzagatik, kontratatu bakoitzaren titulu-mailaren arabera zehaztuko da, honela:

A. Taldea: 13.100 euro, baldin eta soldata-kostuak eta Gizarte Segurantzakoak 26.200.-euro baino gehiagokoak badira.

B. Taldea: 11.800 euro, baldin eta soldata-kostuak eta Gizarte Segurantzakoak 23.600.-euro baino gehiagokoak badira.

Ez dira inola ere diru-laguntzaren arrazoi izango aipatutako kopuruetatik azpiko soldata-kostuak eta Gizarte Segurantzakoak dituzten lan-kontratuak.

Kontratu bakoitzari dagokion diruz laguntzeko aldia urtebete baino laburragoa bada, diru-laguntzaren zenbatekoa proportzionalki murriztuko da, eta diruz lagundu daitekeen aldiaren arabera doituko da.

Ondorio horietarako, soldata-kostutzat eta Gizarte Segurantzakotzat hartuko dira sektorearen hitzarmen kolektiboan edo enpresako negoziazioan ezarritako edo itundutako ordainsari gordinei dagozkienak; honako hauek sartzen dira: oinarrizko soldata, jardueraren ondoriozko osagarriak (jakintza bereziak, konfidentzialtasuna, lan-txandak...), aparteko ordainsariak, mozkinetan parte hartzea, produkziorako pizgarriak, aparteko orduak, BGAE-etarako enpresa-ekarpenak eta toki zehatz batean lan egitearen ondoriozko bizileku-osagarria, bai eta enpresaren kargurako gizarte-segurantza.

Honako hauek ez dira soldata-kostutzat hartuko: gauzazko prestazioak, bidaia-, ostatu- eta mantenu-dietak, eta enpresaren «gizarte-ekintzaren» parte diren gastuak eta gainerako aparteko soldata-hartukizunak.

Ez da diru-laguntzarik emango enpresaburuaren edo enpresa-kontrola duten pertsonen, zuzendaritza-karguak dituztenen edo sozietatearen forma juridikoa duten enpresetako administrazio-organoetako kideen ezkontideak, ondorengoak eta bigarren mailara arteko (hori barne) odol- edo ezkontza-ahaidetasuna duten gainerako senideak kontratatzeko, ez eta administrazio-organoetako kide horiek kontratatzeko ere.

Deialdi honetan jasotako laguntzak 2014ko ekainaren 17ko Batzordearen (EB) 651/2014 Erregelamenduan, Kategorien araberako Salbuespenen Erregelamendu Orokorra, ezarritakoaren arabera lotuta egongo dira, 2014ko ekainaren 26an Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean argitaratuta, zeinengatik zenbait laguntza-kategoria deklaratzen diren, merkatu komunarekin bateragarritzat jotzen dituena, Itunaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz.

Aurkezpen-ordenaren arabera aztertuko dira eskabideak, eta ordena berean emango zaizkie diru-laguntzak deialdian ezarritako eskakizunak eta baldintzak betetzen dituzten guztiei, laguntzak finantzatzeko funtsak agortu arte. 

Ordainketa-modua:

Lehenengo ordainketa batean emango da onartutako diru-laguntzaren % 80, enpresaren kontratazio-planean aurreikusitako kontratuak izenpetutakoan, eta gainerako % 20 edo justifikaziotik ateratzen den kopurua bigarren ordainketa batean emango da diruz lagundutako denbora-tartea amaitu eta diruz lagundutako jarduerak egiaztatutakoan.

Nori dago zuzenduta


Enpresak

Enpresak jarduera ekonomikoren bat egiten du, gaitasun juridiko eta jarduteko gaitasun osoa dauka, eta legez eratuta dago indarrean dagoen legedian arautu bezala.

EAEko enpresa pribatuak edo publiko-pribatuak, atzerrian lantokiak, partaidetzako enpresak edo enpresa-talde bereko enpresak dituztenak, bai eta atzerriko enpresekin lankidetza-hitzarmenak edo zerbitzu emateko kontratuak dituzten enpresak eta atzerrian ezartzeko prozesuan daudenak ere. ¿

Eskakizunak:

  • EAEko enpresa pribatuak edo publiko-pribatuak, atzerrian lantokiak, partaidetzako enpresak edo enpresa-talde bereko enpresak dituztenak, bai eta atzerriko enpresekin lankidetza-hitzarmenak edo zerbitzu emateko kontratuak dituzten enpresak eta atzerrian ezartzeko prozesuan daudenak ere.

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea Baimena Lanbide- Euskal Enplegu Zerbitzuari.

  • Kontratatutako pertsona bakoitzeko aseguru kontratu bat gauzatzea, gutxienez ondorengo estaldura hauek bermatuz: bidaia, osasun-arreta, istripuak, gaixotasun larria, ospitalizazioa eta aberriratzea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua / Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua > Laneratzea Aktibatzeko Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Finantzatzen duen erakundea

  • Europako Gizarte Funtsa (EGF)

Kontaktu-informazioa


Lanbide- Euskal Enplegu Zerbitzua

945 181 335 / 945 062 368 / / 945 181 309 / 945 062 378 / 945 181 357

c.empresasexterior@lanbide.eus

Kodea

10083

Eskabidea eta dokumentazio aurkeztea


Diru-laguntza eskaerako atal guztiak behar bezala bete behar dira, eta, horrez gain, agiri hauek ere erantsi behar dira:

  • Eskabidea sinatzen duenaren NANaren fotokopia, edo haren nortasun-datuak elektronikoki egiaztatzeko baimena; eta pertsona juridiko eskatzailearen ordez beste batek sinatzen badu eskabidea, sinatzen duen pertsona horren legezko ordezkaritzaren egiaztagiria.
  • Enpresaren identifikazio fiskaleko txartelaren fotokopia.
  • Enpresaren eratze-eskrituren fotokopia.
  • Kanpoko lantokiarekin enpresa eskatzaileak duen erlazioa egiaztatzeko dokumentazioa. EAEko hizkuntza ofizialetariko batean aurkeztu beharko da dokumentazio hori.
  • Langileen Legezko Ordezkaritzari (LLO) egindako jakinarazpena, eta, LLOrik ez bada, enpresan LLOrik ez dela dioen adierazpena.
  • Enpresaren legezko ordezkariaren erantzukizunpeko aitorpena, adieraziz kontratazioaren eta deialdi honetako diru-laguntzen xede den lanpostua dela-eta ez dela enplegurik suntsitu, kontratazio    berria egin baino urtebete lehenagotik eta diruz lagundutako kontratazioak dirauen aldian.
  • Uneko ekitaldian zehar eta aurreko bietan jasotako «minimis» laguntzei buruzko aitorpena, enpresa eskatzaileak egina, deialdi honetako 19. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.
  • Diru-laguntza jaso nahi duen enpresaren deskribapen-memoria eskaeraren 3 A eranskinean ezarriteko edukiaren
    arabera aurkeztu beharko da.
  • Kontratazio-plana eskaeraren 3 B eranskinean ezarriteko edukiaren arabera aurkeztu beharko da.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eskaera

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Laguntzaren betebeharrak


Erakundeak laguntza hau eskuratzeko bete beharreko baldintzak zehazten dira.


Beste tramite batzuk