Hezkuntzaren bikaintasuneranzko prestakuntza-proiektuak egiteko deialdia, 2017-2018 ikasturtean.

[BIKAINTASUNERANTZ]

Deskribapena


Xedea

Agindu honen xedea da diru-laguntzak ematea 2017-2018 ikasturtean zehar hezkuntza-sistemaren bikaintasuneranzko bidean ondoren aipatzen diren prestakuntza-proiektu motaren bat egiten duten ikastetxeei, hain zuzen, unibertsitatez kanpoko edozein maila eta motatako ikasketak ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuei eta Hezkuntza Sailaren mendekoak ez diren ikastetxe publikoei –heziketa-zikloak soilik ematen dituztenei izan ezik–:

  • Berrikuntza-proiektu integralak eta curriculuma aberasteko proiektuak
  • Hezkuntza berriztatzeko prestakuntza-proiektuak.
  • "Partekatuz ikasi" esperientziak.

Aurrekontuko zuzkidura

550.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Hornidura hori honela banakatuta geratzen da, diruz lagun daitezkeen proiektu-modalitateen eta lurralde historikoen arabera:

  1. 104.000 euro berrikuntzako proiektu integraletarako (16.000 euro Arabarako, 50.000 euro Bizkairako eta 38.000 euro Gipuzkoarako), bai eta 15.000 euro curriculuma aberasteko proiektuetarako.
  2. 362.000 euro hezkuntza-berrikuntzarako prestakuntza-proiektuetarako, lurraldeka honela banatuta: 60.000 Araban, 170.000 euro Bizkaian eta 132.000 euro Gipuzkoan.
  3. 69.000 euro "Partekatuz ikasi" esperientzien zentro tutoreetarako.

Ordainketa-modua:

Ikastetxe onuradunei eman beharreko diru-laguntzak bi epetan ordainduko zaizkie:

  1. Lehendabizikoan, hautatutako parte-hartze proiektu bakoitzari dagokion zenbatekoaren % 67; zenbateko hori esleipen-ebazpena jakinarazi ondoren ordainduko da, berariazko ukapenik egon ezean.
  2. Bigarren igorpena 2018an egingo da, 19.artikuluaren bigarren puntuan aurreikusitako baldintzen arabera emandako diru-laguntza justifikatu ondoren egindako likidazioaren ondoriozko zenbatekoan.



 

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe pribatu edo itunpekoak

Eskakizunak:

  • Ikastetxeak legez eratuta daudela eta dagokien erregistroan inskribatuta daudela egiaztatzeko | Legez eratuta eta baimenduta egotea

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Heziketa-zikloak soilik ematen dituzten ikastetxeak izan ezik
  • "Partekatuz ikasi" esperientzietan parte hartzeko eta aurrera eramateko, ikastetxeak gutxienez hiru pertsonako taldea izan beharko du

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoak

Eskakizunak:

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

Betekizun orokorrak

  • Ez dira eskuratu helburu bererako inolako diru-laguntzarik, laguntzarik, diru-sarrerarik edo bestelako bitartekorik edozein administrazio zein erakunde publiko nahiz pribatutatik.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Proiektuaren datuak www.proiektuak.net gunean betetzea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza / Hezkuntza Sailburuordetza > Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1015204

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak, ebaluazio-batzordeak egindako proposamena ikusita, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta sei hileko epean emango du deialdiari buruzko ebazpena.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk