2017ko ekitaldian prebentzio-ordezkarien oinarrizko prestakuntza (arau arlokoa) emateko diru laguntza.

[Oinarrizko Prestakuntza Arau-arlokoa - POk]

OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea

LABURPENA
Xedea

2017ko urtarrilaren 1etik abenduaren 1era bitartean, EAEko enpresa edo lantokietako prebentzio-ordezkariei zuzendutako arau-arloko prestakuntza-jarduerak emateko diru-laguntza, betiere Laneko Osasun eta Arriskuen Prebentzioaren Arloko Lanbidearteko Akordioan ezarritakoaren arabera.

Oinarrizko prestakuntza: arau-arlokoa

Laneko arriskuak prebenitzearen alorrean eta eskubide eta obligazioen alorrean arauetan jasota dagoenaren inguruan beharrezko diren ezagupenak emateko izango da; kultura aktibo eta arduratsuago bat bultzatuko da.

Edukiak OSALANek ezarritakoak izango dira, betiere Laneko Osasun eta Arriskuen Prebentzioaren Arloko Lanbidearteko Akordioan ezarritakoaren arabera.

Iraupena: 16 ordukoa (12 irakastordu guztira. Gainerako orduak moduluetara joateko lanpostua nahitaez uzteko ordutzat joko dira).

 

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Prestakuntza-zentroak
  • Erakunde sindikalak
  • Prebentzio-zerbitzuak
Betekizunak eta merezimenduak
  • Diru-laguntza eskatzen duen zentroak aurretiaz eskatu eta lortu izan beharko du 2017ko ekitaldian EAEko enpresetako edo lantokietako prebentzio-ordezkariak trebatzeko oinarrizko mailako arau-arloko prestakuntza emateko baimena.
  • Zerga betebeharrak betetzen direla Informazio xehatua

    [PENDIENTE DE TRADUCIR] Es necesario acreditar que cumple las obligaciones tributarias para poder beneficiarse de la ayuda.

    La Administración consultará de oficio si usted cumple este requisito, salvo oposición expresa.

    La persona/entidad solicitante deberá marcar esta casilla, en la solicitud, si se opone a que el órgano instructor recabe datos sobre si se está al corriente de las obligaciones tributarias y con la Tesorería de la Seguridad Social. En caso de oposición, se deberán justificar estos aspectos documentalmente.

    Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28 artikulua.

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko Informazio xehatua

    [PENDIENTE DE TRADUCIR] Es necesario acreditar que cumple las obligaciones con la Seguridad Social para poder beneficiarse de la ayuda.

    La Administración consultará de oficio si usted cumple este requisito, salvo oposición expresa.

    La persona/entidad solicitante deberá marcar esta casilla, en la solicitud, si se opone a que el órgano instructor recabe datos sobre si se está al corriente de las obligaciones tributarias y con la Tesorería de la Seguridad Social. En caso de oposición, se deberán justificar estos aspectos documentalmente.

    Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28 artikulua.

  • Deialdi honen bidez lortzen den diru-laguntza bateraezina da beste erakunde publiko zein pribaturen batek xede berberarekin emandako beste edozein diru-laguntzarekin. Informazio xehatua

    Ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.

    Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

    Eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

    Eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.

  • Baztertuta geratuko dira estatu-mailako laguntza-erregimenen barruan legez kontrako edo bateraezintzat jo diren laguntza hauetako bat jaso duten erakundeak, laguntza bera eta dagozkion interesak kontu blokeatu batera bueltatu edo sartu ez badituzte: Araba I, Araba II eta Araba III (CR 48/99, CR 49/99 eta CR 58/99), Gipuzkoa I, Gipuzkoa II eta Gipuzkoa III (CR 50/99, CR 53/99 eta CR 59/00), Bizkaia I, Bizkaia II, Bizkaia III (CR 52/99, CR 54/99 eta CR 60/00). Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

    Eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.

  • Deialdi honetatik kanpo geratuko dira, aldez aurretik ukatze-ebazpena jakinarazita, zehapenak eta zigorrak behar bezala egiaztatzen ez dituzten erakunde eskatzaileak, baldin eta administrazio-delitu edo -zehapen oso larririk izan badute, azken bost urteetan, lan-segurtasunaren eta osasunaren aurka. Halaber, ez badituzte egunean Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legean jasotako betebeharrak, hauei dagokienez: prebentzio-antolamenduko eredua, arriskuen ebaluazioa, prebentzio-jardueren plangintza eta, kasua bada, prebentzio-sistemaren ikuskapena. Informazio xehatua

    Ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.

    Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.

Aurrekontuko zuzkidura
100.000 (euro)
Prestazio ekonomikoa

  • Prestakuntza-jarduera – Prebentzio-ordezkarien oinarrizko prestakuntza:prestakuntza-ordu bakoitzeko 112,50 euroko modulu ekonomikoa (horien plangintza egitetik zein gauzatzetik eratorritako kostu guztiak barne).
  • Prestakuntza-jarduera bakoitzeko 15 partaiderentzat emango da diru-laguntza, gehienez ere. 15 partaidetara iristen ez diren kasuetan, honako taula honetan ezarritakoaren arabera finantzatuko dira ekintzak:

15 partaide edo gehiago: % 100.

14 partaide: % 98.

13 partaide: % 96.

12 partaide: % 94.

11 partaide: % 92.

10 partaide: % 90.

10 partaide baino gutxiagoko taldeek ez dute diru-laguntzarik jasoko.

  • Ezingo dute diru-laguntzarik jaso deialdi honen bitartez gutxienez 10 ikasle biltzen ez dituzten taldeek. Prestakuntza honetan euskararen erabilera sustatzeko, euskarazko taldeak salbuespen izango dira:

15 partaide edo gehiago: % 100.

14 partaide: % 98.

13 partaide: % 96.

12 partaide: % 94.

11 partaide: % 92.

10 partaide: % 90.

09 partaide: % 85.

08 partaide: % 80.

07 partaide: % 70.

06 partaide: % 60.

05 partaide: % 50.

5 partaide baino gutxiagoko taldeek ez dute diru-laguntzarik jasoko.

  • Diru-laguntzaren zenbatekoak barnean hartzen ditu prestakuntza-materialen gastuak.

Osalanek doan emango die prestakuntza-eskuliburu bana ikasle guztiei.

Sobera geratzen diren eskuliburuak Osalani itzuli beharko zaizkio.

  • 1/2013 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 29koa, Desgaituen eskubideen eta haien gizarte-inklusioaren Lege Orokorraren testu bategina onesten duenarekin bat, eta desgaitasuna duten Prebentzio-ordezkariek oinarrizko prestakuntza jasotzeko izan litzaketen desabantailak edo/ta zailtasunak konpentsatzeko, Osalanek, deialdi honetako aurrekontuen kargura, komunikaziorako beharrezkoak izan litezkeen laguntza teknikoak baita zerbitzu osagarriak ere ordainduko ditu.

 

Ordainketa-modua:

 

  1. Diru-laguntzak ordainketa bakarrean emango dira, diruz laguntzeko eskatu eta eskabidea onartu deneko prestakuntza-jarduera bukatu ondoren, eskatutako agirizko justifikazioa aurkeztu ondoren.
  2. Prestakuntza burutu dutenengatik bakarrik ordainduko da diru-laguntza.
  3. Diru-laguntza emateko ebazpenaren berri jaso ondoren, eta emandako epean berariaz eta idatziz uko egiten ez bazaio, diru-laguntza ordain-agindu baten bidez ordainduko da.
Deitzen duen erakundea
  • OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea > Zuzendaritza Nagusia
Ebazten duen erakundea
  • OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea > Zuzendaritza Nagusia
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
  • Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea

    Diru-laguntza eskatzen deneko prestakuntza-jarduera bukatu ondorengo hamar lanegunen barruan aurkeztu beharko da eskabidea, edo, hala badagokio, eskabidea egiteko epea irekitzen denean.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Eskabideek eskatutako betebeharrak betetzen dituztela baieztatu ondoren, espedientea burutu ahala hurrenez hurren ebatziko dira deialdia amaitu arte edo honen xede diren diru-laguntzak finantzatzera bideratutako baliabide ekonomikoak agortu arte. Azken kasu honetan, ebatzi gabe dauden eskabideak ezeztatuak izango dira deialdi honetako esparruan. Hartutako ebazpena idatziz jakinaraziko zaie interesdunei, banaka, bide elektronikoen bitartez, gehienez ere hilabeteko epean, diru-laguntzaren eskabidea aurkeztu eta hurrengo egunetik aurrera.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Baietsiak
Errekurtsoak
  • Aukerako berraztertzeko errekurtsoa

    Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Aukerako errekurtsoa denez, interesatuek errekurtso hau jartzeko aukera dute ala, nahiago badute, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

     Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

    • Hilabete: Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke gero, bide judizialetik.

    Dena dela, aukerako errekurtsoa denez, interesatuek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.

    Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua. Administrazio-errekurtsoak.

      Aurkeztu beharreko dokumentuak
    KONTAKTUA
    Harremanetarako datuak

    Arabako Lurralde-Zentroa.
    Telefonoa: 945.01.68.23

    Bizkaiko Lurralde-Zentroa.
    Telefonoa: 944.03.21.16 / 35 / 81

    Gipuzkoako Lurralde-Zentroa.
    Telefonoa: 943.02.32.62

    OSALANen Zerbitzu Nagusiak.
    Telefonoa: 944.03.21.74

    Kodea
    1029802