% 25eko udal-finantziazioa edo handiagoa finantziazioa duten musika-ikastegiei pribatuentzako diru-laguntzak (2016)

[MUSIKA-FINAN]

Deskribapena


Xedea

Diru-laguntzen deialdia egitea urriaren 27ko 289/1992 Dekretuak araututako musika-eskolentzat, hain zuzen ere titularitate pribatua dutenentzat, eta ikastegi baimenduentzat, 2016ko ekitaldi ekonomikoko langile-gastuak finantzatze aldera.

Aurrekontuko zuzkidura

1.745.544,00 (euro)
Prestazio ekonomikoa
Ordainketa-modua:
  1. Lehen ordainketa, laguntzaren %10,25, 15. artikuluaren 1. paragrafoan ezarritako epea amaitu ondoren, baldin eta onuradunak espresuki diru-laguntzari uko egiten ez badio epe horretan.
  2. Bigarren ordainketa, alegia, diru-laguntzaren gastu osoa justifikatu osteko ordainketari dagokiona, 2017an egingo da, hurrengo artikuluan xedatutakoaren arabera.

Nori dago zuzenduta


  • Musika-ikastegi pribatuak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • 3. artikuluan adierazitako ikastegietako bat izatea. Egiaztapen hori ofizioz egingo da.
    • Zerga betebeharrak betetzen direla
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko
  • Betekizunak

    • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

    • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

    • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

    Erakundeak


    Deitzen duen erakundea

    • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

    Ebazten duen erakundea

    • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburuordetza

    Kontaktu-informazioa


    Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

    Kodea

    0048305

    Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


    Ebazpena eta errekurtsoak


    Ebazteko epea

    Deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta 6 hilabeteren buruan eman eta jakinaraziko da.

    Diru-laguntza emateko modua

    Lehiaketa

    Isilbidearen ondorioak

    Gaitzetsiak

    Justifikazioa