Hezkuntza-itunak. 2016-2017 eta 2021-2022 arteko ikasturteetako hezkuntza-itunak berritzea eta berriak izenpetzea

[ITUNAK-PLANIFIKAZIOA]

Deskribapena


Xedea

Ikasturte honetan amaitzen diren hezkuntza-itunak berritzeko, 2016-2017 eta 2021-2022 arteko ikasturteetako itun berriak izenpetzeko deialdia egiten da.

Nori dago zuzenduta


Ituntze-araubidea baliatu nahi duten EAEko ikastetxe pribatuak.

Eskakizunak:

  • Egunean izan behar dira zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.

Betekizunak

  • Aurkeztutako proiektuaren deskribapen teknikoa egiaztatzeko | Memoria
  • Haurrak eta nerabeak zaintzeko sistema aldatzen duen uztailaren 28ko 26/2015 Legearen bidez finkatutako adin txikikoen babes juridikoari buruzko 1/1996 Lege Organikoaren 13. artikuluko 5. atala betetzen dela bermatuko dute ikastetxeek.
  • Hezkuntza-itunen araudia onartzen duen irailaren 8ko 293/87 Dekretuko baldintzak bete behar dira.
  • Lanbide Heziketako etapa duen ikastetxe bat ez da itunduko Lanbide Heziketako Sailburuordetzak onetsitako plangintzan ez dauden heziketa-zikloak irakasten baditu.
  • Eskaera egin duen ikastetxearen titularraren ordezkari ariko den pertsonaren ziurtapena, halakorik badago.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea.


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eskabide-orriak. Planifikazioa

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Deialdia sei hilabeteko epean ebatziko da, Agindu honetako 4. artikuluan aipatzen diren eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik aurrera, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Ebazpena emana

Ituna formalizatzea


Agindu honen babespean itundu edo berritutako hezkuntza-itunak formalizatu egingo dira hezkuntza-itunen araudia onartzen duen irailaren 8ko 293/1987 Dekretuko 29., 30. eta 31. artikuluetako prozeduraren eta epeen arabera, eta Agindu honen IV. Eranskineko administrazio-agiriaren arabera.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eranskinak-Formalizatzea

Beste tramite batzuk