Hezkuntza-itunak. 2016-2017 ikasturtean itundu beharreko taldeak zehaztea.

[ITUNAK-TALDEAK]

Deskribapena


Xedea

2016-2017 ikasturtean itundu beharreko taldeak zehazteko deialdia egiten da.

Nori dago zuzenduta


Ituntze-araubidea baliatu nahi duten EAEko ikastetxe pribatuak.

Eskakizunak:

  • Egunean izan behar dira zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.

Betekizunak

  • Haurrak eta nerabeak zaintzeko sistema aldatzen duen uztailaren 28ko 26/2015 Legearen bidez finkatutako adin txikikoen babes juridikoari buruzko 1/1996 Lege Organikoaren 13. artikuluko 5. atala betetzen dela bermatuko dute ikastetxeek.
  • Hezkuntza-itunen araudia onartzen duen irailaren 8ko 293/87 Dekretuko baldintzak bete behar dira.
  • Lanbide Heziketako etapa duen ikastetxe bat ez da itunduko Lanbide Heziketako Sailburuordetzak onetsitako plangintzan ez dauden heziketa-zikloak irakasten baditu.
  • Eskaera egin duen ikastetxearen titularraren ordezkari ariko den pertsonaren ziurtapena, halakorik badago.
  • Itundu beharreko talde guztiek itundu aurretik baimenduta egon behar dute, indarreko legeriaren arabera.
  • Etapa eta ikasturte bakoitzean itunduko den talde-kopuruak inola ere ezin du gainditu Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak planifikatutako talde-kopurua.
  • Talde-kopuruak kontuan izango ditu I. Eranskineko irizpideak, eta Agindu honetako 14. artikuluko 2.2 atalean eskatutako memorian ziurtatutako arrazoiak.
  • Lanbide Heziketa ematen duten ikastetxeek gutxienez zikloen zati bat eskaini behar dute euskaraz (D eredua) edo ele bietan (B eredua), baremo hauen arabera:

  • 5. eta 15.4. artikuluetan aurreikusitako egoeretako bat gertatzen dela ziurtatzen duen memoria, eta, hala badagokio, I. Eranskineko 7. atalean aurreikusitako salbuespen-arrazoiak.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea.


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eskabide-orriak. Itunak
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Memoria

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Deialdi honen ebazpena sei hilabeteko epean egingo da, Agindu honetako 13. artikuluan aipatzen diren eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik zenbatzen hasita, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinaraziko da.

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Ebazpena emana

Beste tramite batzuk