Interlehian programa, nazioarteko lizitazioetan parte-hartzen laguntzekoa. 2016

[Interlehian]

Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna

LABURPENA
Xedea

Egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten enpresak 2016 urtean egiten diren nazioarteko lizitazioetan parte har dezaten sustatzea, haien nazioartekotzea bultzatzeko. Estatu espainiarretik kanpoko erakunde publikoek deitutako lizitazioak izan behar dute, eta enpresak banaka edo lankidetzan aurkez daitezke horietara.



Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak (ETEak) Informazio xehatua

    Egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak (ETEak). Banaka aurkeztu daitezke edo batera, aldi baterako enpresa-elkarketetan, eta plangintza estrategiko bat izan behar dute beti. Batzordearen 2003/361/EE Gomendioak arautzen duenari erreparatuta zehaztuko da ETE kontzeptuaren definizioa. 

  • ETE izateko baldintzak betetzen ez dituzten enpresek, baldin eta eskatzen duten laguntzaren xede den proiektuak traktore-lan handia egin baldin badezake EAEko enpresa txiki eta ertainentzat Informazio xehatua

    Laguntza hauek eska ditzakete, era berean ETE izateko baldintzak betetzen ez dituzten enpresek, baldin eta eskatzen duten laguntzaren xede den proiektuak traktore-lan handia egin baldin badezake EAEko enpresa txiki eta ertainentzat –ezaugarri hori frogatzeko, onuradun izan daitezkeen enpresen zerrenda eta inpaktu ekonomikoaren zenbatespena aurkeztu behar dute–, edo berariaz xede horrekin enpresarien aldi baterako elkarte bat osatzen baldin badute.

Betekizunak eta merezimenduak
  • Baldintzak Informazio xehatua

    Baldintza Orokorrak

    • Enpresek EAEn kokatuak egon beharko dute.
    • Aurkeztu diren lizitazioan esleipendun ez gertatzea, interesezko adierazpenetan izan ezik.
    • Plangintza estrategikoa izan.
    • Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan egunean egon
    • Herri-administrazioekiko loturarik ez izatea, eta
    • administrazio instituzionaleko erakundeak ez izatea.
    • Ez dira diruz lagunduko zigor- eta administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta dauden erakundeak, ezta hartarako ezgaitzen duen legezko debekuaren eraginpean dauden erakundeak ere, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak jaso dituztenak barne, 4/2005 Legearen (otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerakoa) azken xedapenetan seigarrenean xedaturikoari jarraikiz.
    • Beste instituzio publiko edo pribatuei proiektu berarentzat eskatutako eta/edo haiengandik jasotako laguntzak Nazioartekotze Zuzendaritzari komunikatzea.
    • Minimis arauak betetzea, eta aurreko bi urte fiskaletan jasotako laguntza publikoak zehaztu.
    • Lizitazio-iragarkiaren kopia, proiektuaren memoria xehea eta aurreikusitako gastuen aurrekontu xehea aurkeztu.

    Mikroenpresa, enpresa txiki edo ertainenak

    • Mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak (ETEak) izatea.
    • Batzordearen 2003/361/EE Gomendioak arautzen duenari erreparatuta zehaztuko da ETE kontzeptuaren definizioa.

    PYMEak ez direnenak

    • Proiektuak traktore-lan handia egin behar du EAEko enpresa txiki eta ertainentzat.

    Enpresa-elkarteenak

    • Enpresaburuen elkartearen izenean Ordezkari edo Ahaldun bakar bat izendatu.
    • Adierazi elkartea osatzen dutenen izenak, inguruabarrak eta parte-hartzea, ekintzei eta aurrekontuari dagokienez.
    • Elkartearen kideen erdiak baino gehiago mikropenpresa edo enpresa txiki edo ertainak izango dira.
    • Egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duen enpresak aurkeztu behar du diru-laguntzaren eskaera. Elkarteko liderra izan behar du enpresa horrek, eta hura izango da Administrazioarekiko solaskidea eta harremanetarako kontaktua, proiektuaren garapenaz eta kudeaketaz arduratzeko.

    Enpresa Handienak

    • Emakumeen eta gizonen egiazko berdintasuna bermatzeko martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoaren 45.2 artikuluan xedatutakoa bete behar du.

Aurrekontuko zuzkidura
300.000,00 €
Prestazio ekonomikoa

Itzuli behar ez diren diru-laguntzak







 

Deitzen duen erakundea
  • Eusko Jaurlaritza > Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Ebazten duen erakundea
  • Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna / Industria Sailburuordetza > Nazioartekotze Zuzendaritza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
  • Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea

    Epea Agindua boletinean publikatzen den hurrengo egunean 9:00-etan hasten da eta urriaren 31an 12:00-etan amaitzen da, edo funts libreen agortzearekin, 5 artikuluan esandakoaren arabera.

    Ez dira onartuko dagokion erregistroan emandako sarrera eskabideak aurkezteko epearen azken eguneko 12:00ak baino beranduagoko sarrera daukaten eskabideak.

     

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
  • Jakinarazpenetarako eta komunikazioetarako datuak aldatzea

    Jakinarazpenetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala alda ditzakezu, baldin eta espedientea zabalik badago.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Dokumentazioa zuzentzea

    Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.

    Agiri hauek aurkez ditzakezu:

    • Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
    • Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Atzera egitea

    Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.

    Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.

    Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90. eta 91. artikuluetan)

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Dokumentazio ekarpena

    Administrazioak eskatu ez badizu ere, nahi beste dokumentu aurkez ditzakezu

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Uko egitea

    Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?

    Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.

    Zer gertatzen da nire eskubideekin?

    Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak

    Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90. eta 91. artikuluetan)

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
3 hilabeteko epean laguntza eskabidea aurkeztu zen hurrengo egunetik zenbatuta
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Baietsiak
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

    Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

    • 3 hilabete.

    Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea),

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA
Harremanetarako datuak

 

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
Nazioartekotze Zuzendaritza

Donostia-San Sebastián kalea, 1
01010  Vitoria-Gasteiz
Tfno. 945 019929 / 945 019969
a-arosteguiartexe@euskadi.eus
armentiainchaurregui@euskadi.eus  

ARABAKO LURRALDE ORDEZKARITZASamaniego, 2
01008 Vitoria-Gasteiz
Tfno. 945 017770
Fax 945  017051  

BIZKAIAKO LURRALDE ORDEZKARITZA
General Concha, 23
48010 Bilbao
Tfno. 94 4031400
Fax 94 4031445  

GIPUZKOAKO LURRALDE ORDEZKARITZA
Easo, 10
20006 Donostia-San Sebastián
Tfno. 943 022500
Fax 943 022542  

Ordutegia:

Astelehenetik ostiralera: 8:30etik 14:00etara

Kodea
1026302