Laneko segurtasun eta osasunaren arloko ikerketa-proiektuetarako 2016ko laguntzak

[ikerkuntza_lap]

Deskribapena


Xedea

Laguntza ekonomikoak ematea 2016an zehar abian jarritako laneko segurtasun eta osasunaren arloko ikerketa-proiektuak egiteko, objektibotasunaren, norgehiagokaren eta publizitatearen printzipioekin bat etorriz, bi modalitateetan:

a) Modalitate komisionatua: Osalanek ebazpen honen I eranskinean zehazten diren ikerketa-gai batzuk proposatzen ditu. Modalitate honetara honako hauek aurkeztu ahal izango dira:

1. Erakunde publikoak zein pribatuak, unibertsitateak, ikerketa-zentroak, sozietate zientifikoak, administrazio publikoak, prebentzio-zerbitzuak eta beste batzuk, Euskal Autonomia Erkidegoan baldin badaude.

2. Profesionalak, baldin eta haien lanbide-jarduera Euskal Autonomia Erkidegoan gauzatzeaz gain lan-arriskuen prebentzioari buruzko ikerkuntzaren arloan ibilbide zabala dutela egiaztatzen badute eta horiek garatzeko baliabide material eta giza baliabideen gutxieneko antolaketa bat badaukate.

b) SAF€RA modalitatea: Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden erakundeentzat baldin eta SAF€RA 2016 programaren deialdira aurkeztu badira. Gaia hau izango da: "Gaitasun profesionalak eta ikaskuntza garatzea esperientzian oinarrituta".

Aurrekontuko zuzkidura

750.000 euros
Prestazio ekonomikoa

Hornidura ekonomikoa 750.000 eurokoa da guztira: 250.000 euro 2016rako ordain-kreditu gisa, 250.000 euro 2017rako konpromiso-kreditu gisa eta 250.000 euro 2018rako konpromiso-kreditu gisa.

Aurrekontu guztiaren 750.000 euro horietatik 150.000 euro erabiliko dira SAF€RAko kooperazio-konpromisoari aurre egiteko eta 600.000 euro ikerketa komisionatuaren proiektuetarako.

Zenbateko horiek aldatu ahal izango dira, baldin eta indarrean dagoen legeriarekin bat etorriz aurrekontuetan aldaketarik badago. Aldaketa hori aurkeztutako eskabideak ebatzi aurrekoa izan beharko da. Horren berri, Osalaneko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez emango da.

Agindu honetan ezarritako erregimenaren babespean ikerketa komisionatuko proiektuetarako emango diren laguntzen zenbatekoak eskabidean aurkeztutako aurrekontuaren defizitaren ehuneko ehun (% 100) lortu ahal izango du, baina proiektu bakoitzeko ez du 80.000 euroko kopurua gaindituko. Ikerketa-proiektuetarako, SAF€RAren barruan, proiektu bakoitzeko eta urteko iraupenerako gehienezko laguntza 50.000 eurokoa izango da.

SAF€RA esparruko ikerketa-proiektuetarako diru-laguntzetarako zenbatekoa ikerketa-proiektu komisionatuak finantzatzeko erabili ahal izango da, baldin eta programa horretan parte hartzeko epea amaitutakoan eskabiderik aurkeztu ez bada, edo aurkeztutako proiektuak onartzen ez badira. Horrez gain, ikerketa-proiektu komisionatuetako diru-laguntzetarako zenbatekoa ez bada guztiz esleitzen, erabili ahal izango da proiektu horietarako diru-laguntzetan erabiltzeko hasierako aurrekontutik kanpo gelditu diren SAF€RA proiektu onartuetan.

Ordainketa-modua:

Aurreratutako ordainketa bat egingo da laguntza onartzeko izapidea egin eta gero, eta onartutako diru-laguntzaren zenbatekoaren % 50ekoa izango da, gehienez ere urtebeteko iraupena izango duten proiektuen kasuan, eta % 40koa, berriz, urtebete baino gehiagoko proiektuetan. Horrelakoetan, % 30eko bigarren ordainketa bat egingo da, 2017ko ekitaldian gauzatuko den memoria zientifikoaren jarraipena aurkezterakoan.

Onetsitako diru-laguntzaren gainerako zenbatekoa ordainduko da diruz lagun daitekeen ekintza hori esleipen-ebazpenean ezarritako baldintzetan eta moduan gauzatu ostean. Horretarako, 20 egun balioduneko epean gehienez jota egikaritzeko ezarritako epea amaitutako egunetik zenbatzen hasita, honako dokumentu hauek aurkeztu behar dira webgunearen bidez (https://euskadi.eus/misgestiones):

• Burututako jardueren memoria zientifiko egiaztatua.

• Memoria zientifikoaren laburpena.

• Gastuen egiaztagiriak jasotzen dituen memoria ekonomikoa, memoria horretan islatzen diren gastuak benetan egin direla adierazten duten ordainagirien edo ordainketa-dokumentuen bidez.

Nori dago zuzenduta


  • Pertsona fisikoak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzea
    • Egoitza Euskadiko Erkidego Autonomoan izatea
  • Enpresak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Legez eratuta egotea
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea
  • Administrazio publikoak
  • Elkarteak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Legez eratuta egotea
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Fundazioak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Legez eratuta egotea
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza daukaten unibertsitateak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea
  • Betekizunak

    • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

    • | Kanpoko prebentzio-zerbitzua ituntzea

    • Erakunde laguntzaileen konpromisoaren idazkia

    • Segurtasunaren eta laneko osasunaren aurkako delitu edo arau-hauste administratibo oso larriengatik azken bost urteetan kondenatuak edo zehatuak izan diren pertsona fisiko edo juridikoak.

    • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

    • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

    • Aurkeztutako proiektuko aurrekontua akreditatzea

    • Aurkeztutako proiektuaren deskribapen teknikoa egiaztatzea

    Erakundeak


    Deitzen duen erakundea

    • OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea > Zuzendaritza Nagusia

    Ebazten duen erakundea

    • OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea > Zuzendaritza Nagusia

    Kontaktu-informazioa


    José Antonio Biain Santiago

    Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea

    Telefonoa: 944.032.187

    E-mail: osalantpr25ba@euskadi.eus

    Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

    Kodea

    0048503

    Eskabidea eta documentazioa aurkeztea


    Ebazpena eta errekurtsoak


    Ebazteko epea

    Ebazpen honen babesean aurkezten diren eskaerei buruzko ebazpen espresa jaulki eta jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da beronen eragin egunetik zenbatzen hasita. Epe hori ebazpen espresik jaulki eta jakinarazi gabe igarotzen bada, eskaerak ezetsitzat jo aha izango dira Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 44. artikuluan ezarritako ondorioetarako, baina hala ere administrazioak espres ebatzi beharra izaten jarraituko du

    Diru-laguntza emateko modua

    Lehiaketa

    Isilbidearen ondorioak

    Gaitzetsiak

    Ebazpena emana

    Laguntza Onartzea


    Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


    Justifikazioa


    Aldaketak komunikatzea