Hiri merkataritzaren lankidetza, dinamizazio eta lehiakortasuneko zonako estrategiak sustatzera bideratutako laguntzen programa - Hirigune 2016

[hirigune 2016]

Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna

LABURPENA
Xedea

Agindu honen xedea da hiri-merkataritzaren lankidetza eta dinamizazioko estrategiak garatzen laguntzea, beren jarduera gauzatzen duten hiri-inguruneetako merkataritza-lehiakortasuna eta marka-posizionamendua hobetzera bideratutako estrategiak, alegia. 

Zonako lankidetzako urteko proiektuen ezar­pena eta garapena bultzatzea, merkataritza-dentsitate txikiko eremuetan, betiere beren izaera dela-eta pro­posamen estrategikoak biltzen badituzte biziberritu beharreko zonen merkataritza-hornidura hobetzeko. 

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Udalak
  • Merkatarien Elkarteak eta Elkarte Mistoek
Betekizunak eta merezimenduak
  • Udalentzat Informazio xehatua

    a) 15.000 biztanle baino gehiago dituzten EAEko udalerriak (Agindu honen II. Eranskinean adierazten dira).
    b) Hirigune Historikoa duten 15.000 biztanle baino gutxiagoko udalerriak, baldin eta, bertan dauden saltokien kopurua kontuan harturik, merkataritza biziberritzeko aukera badute. Toki-erakunde horiek Agindu honen III. Eranskinean adierazi dira.
    c) Beren eskualdeko inguruneko herri guztientzat ekonomia- eta merkataritza-arloko erreferentziagunetzat haruttako udalerriak, Udal horiek Agindu honen IV. Eranskinean adierazi dira.
    d) 100 merkataritza-establezimendu baino gehiago dituzten eskualde-buruak. Hauek Agindu honen V. Eranskinean agertzen dira.

  • Elkarteentzat Informazio xehatua

    Merkatarien Elkarteak eta Elkarte Mistoek, betiere Euskal Autonomia Erkidegoko Merkatarien Elkarteen Erroldan erregistraturik badaude (ekainaren 17ko 148/1997 Dekretuak arautzen du Errolda hori).

Aurrekontuko zuzkidura
3.216.428,57 euro
Prestazio ekonomikoa

Laguntza-mota

a)     Udalentzat: 

  • Aginduaren eranskinetan jasotzen diren udalerrietako Merkataritza Biziberritzeko Planak gauzatzeko edo eguneratzeko azterlanak; eguneratzekotan betiere 5 urte baino gehiago badituzte.
  • Txikizkako udal-merkatuak erabat aldatzera, berregituratzera eta modernizatzera bideratutako azterlanak.
  • Hiri-marka ikerketak.
  • Plangintza-estrategikoetarako ikerketak.
  • Hiri ingurunean kokatutako kale-merkataritza eta noizbehinkakoa garatzeko eremu espezifi­koak egokitzea.
  • Merkataritza-seinalizazioa.
  • Zutikako paramentuak edo kidekoak, ez-iraunkorrak, merkataritza ardatzen hiri-paisaia eta estetika hobetzea xede dutenak eta aktibitate gabeko lokalei lotuak daudenak. Merkataritza-ardatzen hiri-paisaia eta paisaia es­tetikoa hobetzeko helburua duten eta jarduerarik ga­beko lokalei lotuta dauden paramentu bertikalak edo antzekoak, iragankorrak.
  • Kaleak oinezkoen lehentasunerako egokitzea.
  • Espalioak zabaltzea.
  • Koesistentziako kaleak sortzea.
  •  Zama-lanetarako edota logistika-banaketarako eramuak ezartzea

b)   Elkarteentzat: 

      Udalerriko merkataritza-garapeneko planteamenduekin bat datozen proiektuak, hain zuzen ere honako helburu hauek dituztenak: 

  • Udalerri horretan merkataritza dinamizatu eta sustatzera bideratutako ekintzak antolatzea eta gauzatzea, betiere merkataritza-fluxuak lortzea xede duten zonako estrategiak sortzeko asmoz.
  • Merkataritza-zerbitzuaren osagarri izango diren zerbitzuak antolatzea eta sustatzea, zona horretan merkataritza-fluxuak lortzeko lagungarri izan daitezkeenak, alegia.
  • Sektorerako interes komunekoak izango diren lankidetza-zerbitzuak garatzea eta kontratatzea.

 

Aurrekontu-dotazioa

LAGUNTZA MOTA:

Dirulaguntza izan daiteke jardueren exekuzio materialaren kostuaren %80koa.

6.1 Ikerketak artikuluan jasotako jardueren kasuan , honako gehienezko dirulaguntzak zehazten dira, ikerketa motaren arabera:

  • 6.1.a) artikuluko ikerketak (MIPB eta eguneraketak):      25.000,00 euro
  • 6.1.b) artikuluko ikerketak (Udal merkatuak):                12.000,00 euro
  • 6.1.c) artikuluko ikerketak (Hiri-marka):                         6.000,00 euro
  • 6.1.d) artikuluko ikerketak (Plangintza estrategikoak):   25.000,00 euro

Udalentzako diru-laguntzatarako, deialdi eta udalerri bakoitzeko emango den gehieneko diru-laguntza honela kalkulatuko da: udalerriaren vístanle kopuruaren araberako dirulaguntza, bider udalerri horren merkataritza-dentsitatearen koefizientea: 

  • 499 biztanle arte dituzten udalerriak:                              1.000,00 euro
  • 500-900 biztanle dituzten udalerriak:                              3.000,00 euro
  • 1.000-1.999 biztanle dituzten udalerriak:                        7.000,00 euro
  • 2.000-4.999 biztanle dituzten udalerriak:                      11.000,00 euro
  • 5.000-9.999 biztanle dituzten udalerriak:                      16.000,00 euro
  • 10.000-14.999 biztanle dituzten udalerriak:                  20.000,00 euro
  • 15.000-29.999 biztanle dituzten udalerriak:                  25.000,00 euro
  • 30.000-59.999 biztanle dituzten udalerriak:                  30.000,00 euro
  • 60.000-99.999 biztanle dituzten udalerriak:                  45.000,00 euro
  • 100.000-249.999 biztanle dituzten udalerriak:              60.000,00 euro
  • 250.000 biztanletik gorako udalerriak:                         75.000,00 euro

Elkarteentzako diru-laguntzetarako, deialdi eta udalerri bakoitzeko emango den gehieneko diru-laguntza honela kalkulatuko da: udalerriko denda kopuruaren araberako diru-laguntza, bider udalerri horren merkataritza-dentsitatearen koefizientea: 

  • 50 denda baino gutxiago dituzten udalerriak:                6.000,00 euro
  • 50-90 denda dituzten udalerriak:                               12.000,00 euro
  • 91-190 denda dituzten udalerriak:                             15.000,00 euro
  • 191-390 denda dituzten udalerriak:                           21.000,00 euro
  • 391-990 denda dituzten udalerriak:                           30.000,00 euro
  • 991-1.990 denda dituzten udalerriak:                        50.000,00 euro
  • 1.991-3.490 denda dituzten udalerriak:                     75.000,00 euro
  • 3.490 dendatik gora dituzten udalerriak:                  100.000,00 euro

 

 

 

Deitzen duen erakundea
  • Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna > Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko Sailburua
Ebazten duen erakundea
  • Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna / Merkataritza eta Turismo Sailburuordetza > Merkataritza Zuzendaritza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
  • Solicitud y aportación de documentación

    Ebazpen hau 2016eko uztailaren 23ko 09:00etan hasiko da eskaerak aurkezteko epea eta 2016eko irailaren 30ean amaituko da, 12:00etan.

     

    Ez dira onartuko dagokion erregistroan emandako sarrera eskabideak aurkezteko epearen azken eguneko 12:00ak baino beranduagoko sarrera daukaten eskabideak.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
6 hilabete
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Baietsiak
KONTAKTUA
Harremanetarako datuak

LURRALDE ORDEZKARITZAK

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Arabako Lurralde Ordezkaritza

Tfno.: 945 01 70 54

E-Mail: mj-cubo@euskadi.eus

 

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Bizkaiako Lurralde Ordezkaritza

Tfno.: 94 403 18 44

E-Mail: i-lopezperez@euskadi.eus

 

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza

Tfno.: 943 02 25 65

E-Mail: d-garciacastro@euskadi.eus

 

Merkataritza-dinamizaziorako Bulegoak 

Kodea
1015603