«Global Training» deituriko beken programa abian jartzeko ahalmena duten erakundeentzako laguntzak.

[Global Training 2016]

Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna

Argitaratze-data 2016/02/29
Oharra Informazio gehiago

Global Training beken kolaboratzaile edo kudeatzaile izan nahi duten erakundeentzat.

Enpresa eta erakunde kolaboratzaile hauek dira Sailaren webgunean jardun behar dutenak eskabidea bete eta informazioa igortzeko, ez bekadun-gaiak. 

Bekadun-gaiek itxaron egin beharko dute deialdi hau ebatzi arte. Orduan jakin ahal izango dute zein diren 2016 urteko erakunde kolaboratzaileak.

Orrialde honetan bertan iragarriko dira, ekainaren 8etatik aurrera

2016ko Global Training: Euskaldun gazte tituludunentzat (Unibertsitatea eta Goi Mailako Lanbide-heziketa) Informazio gehiago
Berriari/oharrari buruzko informazioa:
Global-Training-2017_eus.pdf (PDF , 507.7 KB)
LABURPENA
Xedea

“Global Training” beken deialdiak gauzatuz programan parte hartu nahi duten erakundeei itzultzerik gabeko diru-laguntzak emateko.

Beka horien xedea, bestalde, unibertsitate-mailako eta goi-mailako lanbide-heziketako titulazioa duten gazteen prestakuntza praktikoa atzerriko enpresetan eta erakundeetan gauzatzea da.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Global Training deituriko beken programa abian jartzeko ahalmena duten erakunde publikoek zein pribatuek. Informazio xehatua

     

Betekizunak eta merezimenduak
  • Informazio xehatua
    • Legeen arabera eratuta eta dagokion erregistroan erregistratuta egotea eskaerak aurkezteko epea amaitu baino gutxienez bi urte lehenagotik.
    • Gutxienez bi urteko esperientzia izatea unibertsitate-mailako eta goi-mailako lanbide-heziketako proiektu eta prestakuntza-jarduerak gauzatzen; era berean, gutxienez bi urteko esperientzia izatea lan-mundura sartzeko bidea erraztuko dieten gaitasunetan gazteak prestatzeko proiektuak eta jarduerak gauzatzen, betiere nazioarteko mugikortasun-programen bidez.
    • Beren estatutuen arabera, jarduera-eremua Euskal Autonomia Erkidegoan duten erakundeak izatea.
    • Nazioarteko sareren bateko kide izatea, edo antzeko ezaugarriak dituzten eta Euskadiko gazteek praktikak egingo dituzten enpresak edo erakundeak lortzea bermatuko duten atzerriko beste erakunde batzuekin lankidetza-hitzarmenak edo -akordioak sinatu izana.
    • Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak egiaztatuko du ofizioz aipatutako betebeharrak betetzen direla.
    • Diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor-arloko edo administrazio-arloko zehapenik ezarrita ez edukitzea, eta horretarako ezgaitzen duen lege-debekuaren eraginpean ez egotea.
    • «Global Training» Beken programa garatzeko proiektu bat aurkeztea, agindu honen 7.2.e) eranskinean ezarritakoaren arabera.

Aurrekontuko zuzkidura
4.120.000 €
Prestazio ekonomikoa

2016 Jardunaldia: 2.060.000 euro

2017 Jardunaldia: 2.060.000 euro

Deitzen duen erakundea
  • Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna > Industria Sailburuordetza
Ebazten duen erakundea
  • Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna / Industria Sailburuordetza > Nazioartekotze Zuzendaritza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
  • Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea

    "Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, erakunde interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan

    Ebazpen hau 2016eko otsailaren 29ko 09:00etan hasiko da eskaerak aurkezteko epea eta 2016eko apirilaren 11ean amaituko da, 12:00etan.

    Ez dira onartuko dagokion erregistroan emandako sarrera eskabideak aurkezteko epearen azken eguneko 12:00ak baino beranduagoko sarrera daukaten eskabideak.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
  • Dokumentazioa zuzentzea

    Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.

    Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (71. artikuluan)

    Agiri hauek aurkez ditzakezu:

    • Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
    • Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
    Aurkeztu beharreko dokumentuak
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Deialdia argitaratzen denetik 6 hilabete.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

    Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

    • 3 hilabete.

    Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea),

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA
Harremanetarako datuak

Telefono bidezko arreta:

EUSKO JAURLARITZA – NAZIOARTEKOTZE ZUZENDARITZA
Tel.: 945 01 99 80/81
E-posta: m-estibalez@euskadi.eus

EKONOMIAREN GARAPENA ETA LEHIAKORTASUNAKO ARABAKO LURRALDE ORDEZKARITZA
Tel.: 945 01 70 52
E-posta: jd-garcia@euskadi.eus

EKONOMIAREN GARAPENA ETA LEHIAKORTASUNAKO BIZKAIKO LURRALDE ORDEZKARITZA
Tel.: 94 403 14 79 edo 94 403 14 35
E-posta: promcom-bizkaia@euskadi.eus

EKONOMIAREN GARAPENA ETA LEHIAKORTASUNAKO GIPUZKOAKO LURRALDE ORDEZKARITZA
Tel: 943 02 25 57
E-posta: e-gipuzkoa2@euskadi.eus

Kodea
1011102