Ikertzaileak Prestatzeko Doktoretza-aurreko Programako aplikatzen den zentroez bestelakoetan egonaldiak egiteko laguntzetarako deialdia (2016-2017).

[EGONLABUR]

Hezkuntza

LABURPENA
Xedea
  1. Beka aplikatzen den zentroetan ez beste batzuetan doktoretza-aurreko egonaldiak egiteko deialdia egitea prestakuntzan ari diren ikertzaileei. Egonaldi horien helburua izango da ikertzaileak zientzia- eta teknika-ikerketan hobeto prestatzea eta, horretarako, ikerketa-lanak egitea, ikerketa-proiektuei aplikatzeko teknika berriak ikastea, bibliografia- eta ikerketa-funtsetan kontsultatzea eta beste edozein ikerketa jarduera egitea esku artean duen tesi-proiektuaren testuinguruan, ikertzailearen zientzia- eta teknika-prestakuntza hobetzeko, tesiaren garapena bultzatzeko eta nazioarteko doktoretza lortzea errazteko.
  2. Egonaldiak egin ahal izango dira unibertsitateetan, ikerketa-zentroetan edo garapen teknologikoko zentroetan eta I+G+b-eko jarduera duten enpresetan, atzerrikoetan zein estataletan, betiere doktoretza aurreko programa aplikatzeko zentroan bertan barik beste hiri batean egiten badira eta aldi baterako egoitza aldatzeak justifikatu egiten badu agindu honetan zehazten diren laguntza ekonomikoak ematea.
  3. Deialdi honetatik kanpo geratzen da biltzarretara eta batzar zientifikoetara joatea, bai eta, Zientzia Politikarako Zuzendaritzaren ustez, lehenengo paragrafoan ezarritakoarekin bat ez datozen bestelako egonaldietara joatea ere. Ez da onartuko, halaber, ohiko aplikazio-zentroa atzerrian duten ikertzaileek Espainiako zentroetan egonaldiak egitea.
Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Ikerlariak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Ezinbestekoa da prestakuntzan ari diren ikertzaileak jardunean egotea eta beka-programa lehenengoz, bigarrenez eta hirugarrenez berrituta izatea.
    • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.
    • Egonaldiaren helburua deskribatzeko txostena (bi orrikoa, gehienez ere).
    • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.
Betekizunak eta merezimenduak
  • Honako hauek izango dute laguntza eskatzea: doktore ez diren ikertzaileak prestatzeko doktoretza-aurreko 2016-2017 programaren onuradun direnek (Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko uztailaren 19ko Agindua, 2016ko uztailaren 28ko EHAA).
  • Laguntza hauen gai diren egonaldiak 2017. urtean hasi beharko dira.
  • Egonaldi bakoitzaren gutxieneko iraunaldia hiru hilabetekoa izango da, eta, justifikatutako salbuespenak izan ezik, egonaldi horiek bat etorri beharko dute joan nahi den zentroetako aldi akademikoekin eta/edo ohiko jardunarekin.
  • Ezin izango dira agindu honetan araututako diru-laguntzen onuradun izan honako hauetan jasotako egoeretakoren batean dauden erakundeak: Diru-laguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 13.3 artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.5 artikuluan.
Aurrekontuko zuzkidura
175.000,00 (euro)
Prestazio ekonomikoa

Agindu honetan jasotako laguntzak lehiaketa-prozeduraren bidez ebatziko dira. Horretarako, aurkeztu eta onartu diren eskariak erkatuko dira; horien artean lehentasunak jartzeko, 10. artikuluan finkatutako irizpideak aplikatuko dira, eta puntu gehien lortzen dituzten eskaerei baino ez zaizkie esleituko diru-laguntzak, harik eta agindu honetako 2. artikuluan izendatutako aurrekontu-kreditua agortu arte.

Puntuazio-berdinketak ebazteko, oinarritzat hartuko da eskaerak betetzeko aplikazioak txikitik handira ematen duen ausazko zenbaki bat. Zenbaki hori aplikazio telematikoan sortzen den eskabidean agertuko da.

Ordainketa-modua:

Laguntza hauen ordainketa behin batez egingo da, ebazpena eman eta gero betiere, eta onuradunak onartzeko epea betetakoan. Horretarako, onuradunak hirugarrenen altaren agiria eguneratua izan beharko du.

Deitzen duen erakundea
  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua
Ebazten duen erakundea
  • Hezkuntza > Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan

    Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Zientzia Politikarako zuzendariaren ebazpenaren bidez esleituko dira agindu honetan araututako laguntzak; eskabideak aurkeztean hasitako espedienteak betetakoan emango da ebazpena, deialdia EHAAn argitaratu eta sei hileko epean.
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Ebazpena emana
Ebazpena [2017/01/18]
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da eta, administrazio-organo bati hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko eskatzeko erabiltzen da.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo horrek hierarkian gorago daukan hurrengoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

     Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

    •  3 hilabete.

     Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da presuntziozko egintzaren kasuan.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da egintza espresuaren kasuan.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago, hemen: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea)

     

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA