Langile ezinduei enpresetan kontratu finkoak egiteko laguntzak. 2016

[disca 2016]

Deskribapena


Xedea

Langile ezinduen laneratzea, integrazio pertsonala eta gizarteratzea lortzea, eta aldi berean, ahalik eta ezindu kopuru handiena lan arruntaren erregimenean txertatzeko bitarteko bat izatea. Eta eginkizun horren osagarri gisa, langile ezindu bakoitzari bere baldintza fisiko, psikiko edo intelektualetara egokituriko lanpostua eskainiko zaio.

Aurrekontuko zuzkidura

500.000 euros
Prestazio ekonomikoa

3.907 € lanaldi osorako lan-kontratua egin zaion langile-ezindu bakoitzeko, edo zenbateko horren zati proportzionala lanaldi partzialerako bada. 901,52 € (gehienez) egokitzapenen bat behar duen lanpostu bakoitzeko edota oztopo arkitektonikoak ezabatzeagatik.

Nori dago zuzenduta


  • Enpresak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea egiaztatzeko | Ekonomia-jardueren epigrafean inskribatuta egotea
    • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Erakundea legez eratuta dagoela edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzeko | Legez eratuta egotea
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Betekizunak

    • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo Erakunde Autonomiadunek ezaugarri bereko beste laguntza edo diru-laguntzaren batzuk eman izana dela-eta horiek itzultzeko edo zigortzeko prozesuren bat oraindik ere izapideak egiten ez egotea.

    • Ez egotea zigor- edo administrazio-arloko zigorra jaso duten pertsonek edo erakundeek, horren ondorioz, diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galdu badute edo horretarako ezgaitzen duen lege-debeku baten eraginpean badaude, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera sexu-diskriminazioan erori izanagatiko lege-debekuak barne.

    • Langile ezinduaren lan-kontratua egin aurretik, enpresak lan-eskaintza aurkeztu behar du, dagokion Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren Enplegu Bulegoan
    • Eskabide-orriarekin eta horren eranskinekin batera, honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:

    Erakundeak


    Deitzen duen erakundea

    • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

    Ebazten duen erakundea

    • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

    Finantzatzen duen erakundea

    • Europako Gizarte Funtsa (EGF)

    Kontaktu-informazioa


    Kodea

    1008701

    Eskaera eta dokumentazio gehigarria


    Ebazpena eta errekurtsoak


    Ebazteko epea

    Sei hilabete eskabidea egin zenetik zenbatzen hasita.

    Diru-laguntza emateko modua

    Lehiaketarik gabe

    Isilbidearen ondorioak

    Baietsiak

    Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan