Gazte langabeak euskal enpresen kanpoko lantokietan praktiketan kontratatzeko laguntzen 2016ko deialdia

[cpe_2016]

Deskribapena


Xedea

Langabezia-egoeran dauden eta haien titulazioarekin lotutako enpleguetan lan-esperientzia urria duten gazteak laneratzea; xede horrekin, atzerrian lantokiak dituzten euskal enpresetan kontratatuko dira, eta ikaskuntza-aldi bat ere egingo dute lantoki horietan, gazteei lan-esperientzia eta enpresen beharretara egokitutako kualifikazioa eskuratzen laguntzeko neurri gisa, bai eta nazioartekotzeko ahaleginak egiten ari den EAEko enpresa-sareari laguntzeko neurri gisa ere.

Aurrekontuko zuzkidura

3.050.000 € (2.440.000€ - 2016 / 610.000€ - 2017)
Prestazio ekonomikoa

Deialdi honen baitan diru-laguntza jaso ahal izango dute pertsona gazteekin, kontratua hasteko unean 34 urte edo gutxiago dituztenekin, izenpetutako praktikaldiko kontratuek; gutxienez 12 hilabeteko iraupena izango dute, eta EAEko enpresekin lotutako Espainiatik kanpoko lantokietan lanpostuak betetzeko izenpetuko dira.

Gehienez 12 hilabeteko aldia lagunduko da diruz, eta, edonola ere, 2017ko urriaren 31n amaituko da tarte hori.

Egiten diren praktikaldiko kontratuen kopuruaren araberakoa izango da diru-laguntzaren gehienezko zenbatekoa. Honako zenbateko hauek batuz kalkulatuko da praktikaldiko kontratu bakoitzarengatik diruz lagunduko den zenbatekoa:

a) Soldata-kostua eta Gizarte Segurantzakoa, kontratuaren indarraldiko lehen 12 hilabeteetakoak, eta, edonola ere, 2017ko urriaren 31ra artekoak.

Diruz lagundu daitekeen gehieneko zenbatekoa, urtean, kontzeptu honegatik, praktiketako lan-kontratu bakoitzagatik, kontratatu bakoitzaren titulu-mailaren arabera zehaztuko da, honela:

1. taldea: 26.200 euro.

Unibertsitateko Liztzenziatua, diplomatua, ingenieria, arkitektoa

2. taldea: 23.600 euro.

Goi-mailako eta erdi-mailako teknikaria, profesionaltasun ziurtagiria edo baliokideak

Kontratu bakoitzari dagokion diruz laguntzeko aldia urtebete baino laburragoa bada, diru-laguntzaren zenbatekoa proportzionalki murriztuko da, eta diruz lagundu daitekeen aldiaren arabera doituko da.

Halaber, kontzeptu honen ondoriozko diru-laguntzaren azken zenbatekoak ezin izango du gainditu egindako kontratu bakoitzagatik benetan sortu eta ordaindu den kostua, kontratatu bakoitzaren soldata-kostuak eta Gizarte Segurantzakoak kontuan hartuta. Gainditzen badu, benetako kosturaino gutxituko da diru-laguntza.

Ondorio horietarako, soldata-kostutzat eta Gizarte Segurantzakotzat hartuko dira sektorearen hitzarmen kolektiboan edo enpresako negoziazioan ezarritako edo itundutako ordainsari gordinei dagozkienak; honako hauek sartzen dira: oinarrizko soldata, jardueraren ondoriozko osagarriak (jakintza bereziak, konfidentzialtasuna, lan-txandak...), aparteko ordainsariak, mozkinetan parte hartzea, produkziorako pizgarriak, aparteko orduak eta toki zehatz batean lan egitearen ondoriozko bizileku-osagarria, bai eta enpresaren kargurako gizarte-segurantza eta langilearen kargurako gizarte-kotizazioak eta zergak ere.

Honako hauek ez dira soldata-kostutzat hartuko: gauzazko prestazioak, bidaia-, ostatu- eta mantenu-dietak, eta enpresaren «gizarte-ekintzaren» parte diren gastuak eta gainerako aparteko soldata-hartukizunak.

b) Diruz lagundutako kontratazio bakoitzaren soldata-kostuen eta gizarte-segurantzakoen % 3, enpresa onuradunak aseguru bat kontratatzetik eratorritako gastuak finantzatzeko. Aseguru horrek, gutxienez, estaldura hauek jasoko ditu: bidaia, mediku-arreta, istripuak, gaixotasun larria, ospitaleratzea eta aberriratzea. Aseguru horrek kanpoan eginiko egonaldi osoa estaliko du.

c) Diruz lagundutako kontratazio bakoitzaren soldata-kostuen eta gizarte-segurantzakoen gaineko % 4, dagokion bisa edo administrazio-baimena lortzeko gastuak finantzatzeko, lan egingo den herrialdean bisa edo administrazio-baimen horiek behar badira.

Ez da diru-laguntzarik emango enpresaburuaren edo enpresa-kontrola duten pertsonen, zuzendaritza-karguak dituztenen edo sozietatearen forma juridikoa duten enpresetako administrazio-organoetako kideen ezkontideak, ondorengoak eta bigarren mailara arteko (hori barne) odol- edo ezkontza-ahaidetasuna duten gainerako senideak kontratatzeko, ez eta administrazio-organoetako kide horiek kontratatzeko ere.

Laguntzak minimis erregimenera lotuta daude Tratatuko 87. eta 88. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzko 2013ko abenduaren 18ko Batzordearen 1407/2013/EE Erregelamenduan ezarritakoaren arabera. enpresa bati minimis erregimenean emandako laguntza batek guztira ez ditu 200.000 euroak gaindituko hiru zerga-ekitaldi jarraitutan.

Aurkezpen-ordenaren arabera aztertuko dira eskabideak, eta ordena berean emango zaizkie diru-laguntzak deialdian ezarritako eskakizunak eta baldintzak betetzen dituzten guztiei, laguntzak finantzatzeko funtsak agortu arte. 

Ordainketa-modua:

Lehenengo ordainketa batean emango da onartutako diru-laguntzaren % 80, enpresaren kontratazio-planean aurreikusitako kontratuak izenpetutakoan, eta gainerako % 20 edo justifikaziotik ateratzen den kopurua bigarren ordainketa batean emango da diruz lagundutako denbora-tartea amaitu eta diruz lagundutako jarduerak egiaztatutakoan.

Nori dago zuzenduta


  • Enpresak Informazio xehatua

    Enpresak jarduera ekonomikoren bat egiten du, gaitasun juridiko eta jarduteko gaitasun osoa dauka, eta legez eratuta dago indarrean dagoen legedian arautu bezala.

    EAEko enpresa pribatuak edo publiko-pribatuak, atzerrian lantokiak, partaidetzako enpresak edo enpresa-talde bereko enpresak dituztenak, bai eta atzerriko enpresekin lankidetza-hitzarmenak edo zerbitzu emateko kontratuak dituzten enpresak eta atzerrian ezartzeko prozesuan daudenak ere. ¿

    Eskakizunak:
    • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Enpresak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera galtzeko zehapen administratibo edo penalik, ez eta laguntza horiek eskuratzeko legezko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoaren arabera sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne.
    • EAEko enpresa pribatuak edo publiko-pribatuak, atzerrian lantokiak, partaidetzako enpresak edo enpresa-talde bereko enpresak dituztenak, bai eta atzerriko enpresekin lankidetza-hitzarmenak edo zerbitzu emateko kontratuak dituzten enpresak eta atzerrian ezartzeko prozesuan daudenak ere.
    • Helbide soziala eta fiskala EAEn izatea edo lan-zentroa EAEn egotea.
    • Administrazio publiko batek edo gehiagok % 50 baino gehiagoko partaidetza zuzena edo zeharkakoa ez izatea.
    • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea Baimena Lanbide- Euskal Enplegu Zerbitzuari.
    • Kontratatu behar den postuan aurreko urtean zehar eta diruz lagunduko den aldian zehar enplegurik suntsitu ez dela egiaztatzea.
    • Enpresako Langileen Legezko Ordezkariei (LLO) jakinaraztea pertsona bat praktikaldiko kontratuarekin kontratatzeko asmoa dutela, eta zer postutarako eta zenbat denborarako kontratatuko duten adieraztea.
    • Enpresei diru-laguntzak onartzeko eta, hala badagokio, ordaintzeko, ezinbesteko baldintza izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko diru-laguntzen esparruan hasita dauden baina oraindik bideratzen ari diren itzultze- edo zigor-prozedura guztiak amaituta egotea.
    • Enpresei diru-laguntzak onartzeko eta, hala badagokio, ordaintzeko, ezinbesteko baldintza izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko diru-laguntzen esparruan hasita dauden baina oraindik bideratzen ari diren itzultze- edo zigor-prozedura guztiak amaituta egotea.
    • Helburu berberarekin beste edozein administrazio publiko edo erakunde publiko nahiz pribatutatik diru-laguntzak edo laguntzak jasoz gero, horren berri ematea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari.
    • Aurreko ekitaldientan jasotako minimis laguntzei buruzko erantzukizunpeko adierazpena.
    • Empresaren langileen plantillaren informazioa eta empresak Berditasun Plana ere badauka.
  • Betekizunak

    • Pertsonen betekizunak

      • 34 urteko edo gutxiagoko gazteak, unibertsitate-titulu bat edo Lanbide Heziketako goi-mailako edo erdi-mailako teknikarien titulua dutenak, edo horien baliokide den prestakuntza edo profesionaltasun-ziurtagiria.
      • Ikasketak amaitu zituenetik edo baliozkotu zizkiotenetik 5 urte baino gehiago igaro ez izana, edo, langilea ezgaitua denean, 7 urte baino gehiago igaro ez izana. Mugapen honek, 30 urte baino gutxiago dituztenekin ez da aplikatzen.
      • EAEn bizitzea.
      • Langabezian eta Lanbiden lan-eskatzaile gisa izena emanda egotea, %33ko lanaldiko edo txikiagoko aldi baterako kontratu batekin kontratatuta daudenak barne, haien kualifikazio-maila baino bi maila baxuagoko postuetan.
      • Behar diren hizkuntza-gaitasunak izatea.
      • 6 hilabete baino gehiagoko aurretiazko lan-esperientziarik ez izatea egingo den lanaren kotizazio-talde bereko postuetan.

    • Kontratatutako pertsonek atzerrian zerbitzu eman beharko dute 9 hilabetez gutxienez, edo 7 hilabetez dagokion administrazio-baimena lortzeko zailtasunak badituzte.

    • Kontratuen betekizunak

      • Kontratatutako pertsonaren prestakuntza akademiko-profesionalarekin bat datozen lanpostuetarako kontratatu beharko dira pertsonak.
      • Idatziz gauzatu beharko dira kontratuak; espresuki adieraziko da langilearen titulazioa, kontratuak zenbat iraungo duen, pertsonak zer lanpostu beteko duen eta egonaldi herrialdea.
      • Kontratuak lanaldi osokoak izango dira.
      • Kontratua 12 hilabetekoa izango da gutxienez.
      • Urteko ordainsari gordinaren zenbatekoa jasoko da kontratuan.

    • Kontratatutako pertsonak lanpostuan gauzatzen duen lanaren jarraipena egiteko arduradun bat izendatu beharko da.

    Erakundeak


    Deitzen duen erakundea

    • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua / Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua > Laneratzea Aktibatzeko Zuzendaritza

    Ebazten duen erakundea

    • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

    Finantzatzen duen erakundea

    • Europako Gizarte Funtsa (EGF)

    Kontaktu-informazioa


    Lanbide- Euskal Enplegu Zerbitzua

    945 181 354  / 945 181 357 / 945 181 309 / 945 062 368

    c.empresasexterior@lanbide.eus

    Kodea

    10083


    Ebazpena eta errekurtsoak


    Ebazteko epea

    6 hilabete

    Diru-laguntza emateko modua

    Lehiaketarik gabe

    Isilbidearen ondorioak

    Baietsiak

    Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


    Beste tramite batzuk