Udalei bizikidetza eta giza eskubideen programetarako dirulaguntzak 2018 urterako

Deskribapena


Xedea

Euskal Autonomia Erkidegoko udal eta beste toki-erakunde batzuen proiektuak finantzatzeko laguntzen dei egitea, baldin eta bizikidetzaren kultura sustatzen badute gure gizartean, giza eskubideak errespetatzen badituzte, eta enpatiaren eta elkartasunaren aldeko hautua egiten badute.

Aurrekontuko zuzkidura

250.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

1.– Laguntzak lehiaketa bidezko prozedura baten bidez esleituko dira. Horretarako, proportzionaltasun-irizpidea erabiliko da; eta, horrenbestez, dotazio ekonomikoa Dekretuaren 10.2 artikuluan ezarritako gutxieneko puntuazioa lortu duten proiektuak jasotzen dituzten eskabideen artean.

2.– Laguntza bakoitzari –hots, hautatutako proiektu bakoitzari– dagokion zenbatekoa zehazteko, dirua proportzionalki banatzeko sistema bat aplikatuko da. Haren arabera, proiektu bakoitzean diruz lagunduko den zenbatekoa zehaztean, balorazio-fasean balorazio-irizpideak aplikatzean eskuratu dituzten puntuazioak edukiko dira kontuan. Puntuazioa portzentaje bihurtuko da, eta portzentaje hori aplikatuko da, hain zuzen ere, onartutako aurrekontuan.

3.– Ulertuko da erakunde eskatzaileak aurkeztu duela onartutako aurrekontua. Hala ere, biktimen eta giza eskubideen eskumena duen Zuzendaritzak erakunde eskatzaileari jakinarazi ahal izango dio kanpoan geratu direla deialdiarekin edo aplikatu beharreko arauekin bat ez datozen gastuak, eta eskatu ahal izango dio aurrekontua gehienez ere 10 eguneko epean zuzentzeko.

4.– Edonola ere, entitate onuradunek deialdi bakoitzean gehienez berrogeita hamar mila euro (50.000) jaso ahalko dituzte.

5.– Emandako diru-laguntzaren zenbateko osoaren % 10 administrazioko eta funtzionamenduko gastuak ordaintzeko erabili ahalko da, soldatak kanpo, salbu eta azken horiek funtsezkoak badira proiektua garatzeko eta azalpen-memorian hala jasota agertzen bada.

Ordainketa-modua:

Diru-laguntza bi alditan ordainduko da: lehenengoan, emandako zenbatekoaren % 75 ordainduko da, 14.2 artikuluan adierazitako epea igaro eta berehala, pertsona interesdunak uko egin ezean; eta gainerakoa laguntza ematea eragin zuen xedea bete dela eta jasotako funtsak dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoaren arabera aplikatu direla egiaztatu eta gero.

Nori dago zuzenduta


EAEko udalak

Euskal Autonomia Erkidegoko udalek eta gainontzeko toki-erakundeek eska ditzakete laguntzok.

Eskakizunak:

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea

Betekizunak

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Jaurlaritzaren Lehendakaritza / Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusia > Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Jaurlaritzaren Lehendakaritza / Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusia > Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Lehendakaritza

Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza NAgusia

Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritza

c/ Navarra 2

01007 Vitoria-Gasteiz

Arreta Zerbitzua: Zuzenean

Kodea

0041305

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpena 6 hilabeteko epean eman beharko da, baita erakunde interesdunei jakinarazi ere,eskabideak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo egunetik hasita. Epe hori pasa bada eta ez bada ebazpen berariaz jakinarazi, eskaerak ezetsi zaizkiela ulertu beharko dute entitate interesdunek, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Justifikazioa


Justifikazio-agiriak aurkezteko epea 2017ko martxoaren 31ean bukatuko da.

Beste tramite batzuk