Arautegia

Inprimatu

HUTSEN ZUZENKETA, honako Dekretu honena: «126/2017 Dekretua, apirilaren 11koa, Administrazio eta Finantziazio Sanitarioko sailburuordea izendatzeko dena».

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Osasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 94
  • Hurrenkera-zk.: 2474
  • Xedapen-zk.: 126
  • Xedapen-data: 2017/04/11
  • Argitaratze-data: 2017/05/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada.

Era horretako hutsak aurkitu dira 2017ko apirilaren 11ko 126/2017 Dekretuan, Administrazio eta Finantziazio Sanitarioko sailburuordea izendatzeko dena, euskarazko bertsioan (2017ko apirilaren 21eko EHAA, 76. zk.). Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

Laburpenean [2017/76 Laburpena (6/4) orrialdean], eta tituluan eta 1. artikuluan [argitalpenaren 2017/2014 (1/1) orrialdean],

honela dio:

(...) Administrazio eta Finantziazio Sanitarioko (...)

baina honela esan behar du:

(...) Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko (...)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.