Arautegia

Inprimatu

40/2017 DEKRETUA, otsailaren 7koa, «S.D. Erandio Club» onura publikokoa dela deklaratzekoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 29
  • Hurrenkera-zk.: 763
  • Xedapen-zk.: 40
  • Xedapen-data: 2017/02/07
  • Argitaratze-data: 2017/02/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

S.D. Erandio Club kirol-kluba CD0000779 zenbakiarekin dago inskribatuta Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroan, eta hemen du helbide soziala: Erandioko Bareterretxe kalea 2. Garatzen dituen jarduerak kontuan hartuta, bidezko da onura publikokoa dela deklaratzea, kirolaren eremuan Euskadiren interes orokorra sustatzen duela iritzita.

Izan ere, kirol-klubak bete egiten ditu onura publikoaren deklarazioa izateko eskakizunak, arau hauetan agertzen baitira: Euskadiko Kirolari buruzko ekainaren 22ko 11/1998 Legearen lehenengo xedapen gehigarria, eta ekainaren 22ko 163/2010 Dekretuaren 56. artikulua eta ondorengo batzuk, kirol-klub eta kirol-elkarteei buruzkoa baita dekretu hori. Aldeko txostena eman dute, halaber, Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiko Kirolen eta Gazteriaren Zuzendaritza Nagusiak.

Ondorioz, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak proposatuta, Gobernu Kontseiluak 2017ko otsailaren 7an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hau

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2017ko otsailaren 7a.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik