Barne Izapidetzaren Oinarrizko Ereduaren Proiektua.

Erakunde:
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Organoa:
Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza
Egoera:
Proiektua aribidean

Helburuak

Barne Izapidetzaren Oinarrizko Ereduaren helburua da oinarrizko esparrua ezartzea eta estandarizatzea nolabait bertan Eusko Jaurlaritzaren barne prozedurak izapidetu daitezen eta prozedura eta espediente guztietarako informazio komuna zehaztea.

Eremua

Barne Izapidetzaren Oinarrizko Eredua eragin handiko prozedurak hartuko ditu; hau da, sail eta erakunde autonomo nahikori eragiten dizkiona eta zeharkako izaera dute, kudeaketa ekonomikokoak eta langileen kudeaketakoak kenduta. Besteak beste, honako alor hauek heltzea aurreikusita dago:

  • Xedapen arautzaileak.
  • Jaurlaritzaren Kontseiluaren gaiak.
  • Eusko Legebiltzarraren gaiak.
  • Arartekoaren gaiak.
  • EHAA. Europako gaiak.

Parte-hartzaileak eta eragileak

Prozedura-familia bakoitzeko lan-talde tekniko bat sortuko da eta horietan parte hartuko dute:

  • Berrikuntza eta Administrazio Elektronikorako Zuzendaritza: koordinazioa, deialdiak, dokumentuak prestatzea, aktak, dokumentazioa biltzea…
  • Sail eta erakunde autonomoak: esperientzia eta ezagutza ematea

Proiektua burutzeko aurreikusi den epea

2009/01/17 - 2011/01/31

Burutu gabeko mugarri / produktuak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Dekretuen mailako xedapen orokorrak izapidetzeko eredua. 2. bertsioa (pdf, 811 kb) Hasita
Egiteke dauden multzoen hasiera Hasi gabe

Lortutako mugarri / produktuak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Ereduaren multzoak definizioa Amaituta
Eusko Jaurlaritzako Sailei proiektua aurkezpena (pdf, 530 kb) Amaituta
Dekretu mailako xedapen orokorrak egiteko prozedura orokorra izapidetzeko jarraibideak zein beren antolamenduari buruzko beste neurri batzuk onartu zituen 2010eko otsailaren 9ko Jaurlaritzaren Kontseiluaren Akordioa aurkezpena (pdf, 1,91 mb) Amaituta
Dekretuen mailako xedapen orokorrak izapidetzeko eredua (pdf, 753 kb) Amaituta
Legesarea, Lankidetza Juridikorako sareko Gunea Amaituta

Azken aldaketako data: