Aldundien eta Eusko Jaurlaritzaren artean datuak elkarri trukatzeko proiektua

Erakunde:
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Organoa:
Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza
Egoera:
Proiektua aribidean

Helburuak

Administrazio-ziurtagiriak ordezkatzea administrazio edo erakundeen arteko informazioa telematika bidez trukatzeko sistema batekin (datu transmisioa), herritarrei edo enpresei, administrazioekin izapideak egiten dituztenean, ziurtagiriak, egiaztagiriak, bolanteak eta abar eskatzeko beharra saihesteko.

Atxikitzen zaion plana

Administrazio eta Gobernu elektronikoari buruzko Bigarren Plan Estrategikoa 2008-2010 (PEAGe II).

Eremua

Ziurtagiri edo erregistro batzuei dagozkien datuak elkarri trukatzea:
1. fasea:
- Zerga-betebeharrak egunean edukitzea (foru aldundiak).
- Ekonomia Jardueren gaineko Zergan altaren datuak (foru aldundiak).
- Izatezko Bikoteen Erregistroaren datuak (Eusko Jaurlaritza).
2. fasea:
- Errenta-mailari buruzko ziurtagiria (foru aldundiak).
- Enplegu-emailearen datuak betearazpen-bidean kobratzeko (foru aldundiak).
- estelako ziurtagiriak (aztertzen).

Parte-hartzaileak eta eragileak

- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra.
- Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru aldundiak.
- Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea – EJIE.
- Euskal Autonomia Erkidegoko esparruan, proiektua potentzialki euskal administrazio guztietara hedatuko da.

Proiektua burutzeko aurreikusi den epea

2008/01/24 - 2010/01/31

Burutu gabeko mugarri / produktuak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Ondoren aipatzen diren ziurtagiriei dagozkien datuak trukatzeko beharrezkoak diren garapenak sortzea.1. Errenta-mailari buruzko ziurtagiria.2. Enplegu-emailearen datuak betearazpen-bidean diru-bilketa egiteko.3. Bestelako ziurtagiriak. Hasita

Lortutako mugarri / produktuak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Hitzarmenaren bigarren faseko eranskinak sinatzea. Amaituta
Ondoren aipatzen diren ziurtagiriei dagozkien datuak trukatzeko beharrezkoak diren azpiegitura eta garapenak sortzea.1. Zerga-betebeharren ordainketa egunean izatea.2. Ekonomia Jardueren gaineko Zergan altaren datuak.3. Egitezko bikoteen erregistroaren Amaituta

Azken aldaketako data: