[4] - 4.1. Kudeaketa Ebaluatzeko eta Hobekuntza Planak Idatzi eta horien Jarraipena egiteko Eskuliburua

Erakunde:
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Organoa:
Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza
Egoera:
Proiektua bukatuta

Helburuak

Proiektuaren helburu orokorrak:

  • Eskuliburu bat edukitzea, kudeaketa ebaluatzeko eta hobekuntza-planak egiteko eta haien jarraipena egiteko.
  • Beste gauza baterako ere balio behar du: ebaluaketak egiteko eta hobekuntza-planak kudeatzeko prozedura ezartzeko.

Proiektuaren helburu operatiboak:

  • Eskuliburuaren lehen bertsio bat egitea
  • Proiektu pilotu bat egitea hiru zuzendaritzarekin edo antolamendu-unitaterekin, Eskuliburua baliozkotzeko
  • Doikuntzak egitea eta Eskuliburua onartzea
  • Ebaluaketa-prozesuak kudeatzeko eta hobekuntza-planen jarraipena egiteko tresna informatiko bat diseinatzea eta garatzea

Atxikitzen zaion plana

Berrikuntza Publikoaren Plana 2014-2016

Eremua

Eusko Jaurlaritzako sailak eta bere erakunde autonomoak.

Parte-hartzaileak eta eragileak

  • Proiektuko lantaldea (HHABHZ, HAEE, EUSKALIT, DFP)
  • Eusko Jaurlaritzako sailak eta erakunde autonomoak

Proiektua burutzeko aurreikusi den epea

2014/01/01 - 2016/01/30

Lortutako mugarri / produktuak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Eskuliburuaren lehen bertsio bat egitea Amaituta
Proiektu pilotu bat egitea hiru zuzendaritzarekin edo antolamendu-unitaterekin, Eskuliburua baliozkotzeko Amaituta
Doikuntzak egitea eta Eskuliburua onartzea Amaituta
Ebaluaketa-prozesuak kudeatzeko eta hobekuntza-planen jarraipena egiteko tresna informatiko bat diseinatzea eta garatzea Amaituta
PROIEKTUAREN AZKEN EBALUAKETA Amaituta

Azken aldaketako data: