Euskadi Literatura Sariak 2012

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura


Egitura atal kudeatzailea

Kultura Sustatzeko Zuzendaritza


Xedea

1.– Agindu honen xedea Euskadi literatura-sariak, haien zortzi modalitateetan, arautzea eta horretarako dei egitea da:

a) Euskarazko literatura.

b) Gaztelaniazko literatura.

c) Euskarazko haur eta gazte literatura.

d) Gaztelaniazko haur eta gazte literatura.

e) Euskarazko literatura itzulpena.

f) Literatura lanaren ilustrazioa.

g) Euskarazko saiakera.

h) Gaztelaniazko saiakera.

2.– Sarien asmoa da bizirik dauden egileek aipatutako literatura generotan argitaratutako lan nabarmenena saritzea, kontu horietan adituak direnen arabera.

Nori Zuzendua

1.– Euskadi literatura sariak eskuratzeko aukera, argitaratze unean bizirik dauden egileek idatzi, itzuli edo ilustratutako lanek izan ahalko dute. Lan horiek lehen aldiz 2011. urtean argitaratuak izan beharko dute, eta zabalkundea egiteko bete beharreko lege-baldintzak bete beharko ditu. Liburu kontzeptua zer den ulertzeko, Irakurketa, Liburu eta Liburutegien ekainaren 22ko 10/2007 Legearen definizioa bere 2.a)artikuluan hartuko da gidari: «Liburua: lan zientifikoa, artistikoa, literarioa edo beste edozein motatakoa, liburuki bat edo gehiago izanda argitalpen bakarra eta era inprimatuan edo irakurgarria den beste edozein euskarritan argitaratu daitekeena». Argitaratua izan den datarekin zalantzarik izanez gero, Lege-gordailuan agertzen dena izango da argitaratze urtea. Lanaren zati idatziaren edo grafikoaren egileak pertsona fisikoak izango dira.

2.– Hala ere, kasuan kasuko modalitatean sari hau azken hiru deialdietako batean jaso duten idazleen edo ilustratzaileen lanak alde batera utziko dira, nahiz eta goiko atalean zehaztutako baldintzak bete.

Araudia

AGINDUA, 2012ko apirilaren 2koa, Kulturako sailburuarena, Euskadi literatura-sariak arautu eta horretarako dei egiten duena.


Harremanak norekin

Marta Merino 945016937

Erantsi beharreko agiriak

1.- Lanaren egileak eta beste edozein pertsona fisikok zein juridikok, bai publikoak bai pribatuak, aurkeztu ahal izango ditu sarirako hautagaiak. Eta epaimahaikideek ere aurkeztu ahal izango dituzte sarirako hautagaiak.

Edonola ere, hautagaiak aurkezteko baino lehen lanaren egileen aldez aurretiko onespen dokumentatua beharko da.

2.- Ezin izango dute sari hauetan parte hartu, diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galtzearekin zigor administratibo edo penalik, bai eta horretarako gaitasuna kentzen duen legezko debekurik dutenek ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legezko azken xedapenetako seigarrena urratuz sexu-diskriminazioa egiteagatik debeku horrekin zigortuta daudenek barne.

3.- Sarirako hautagai bakoitzarekin batera, I. eranskina osorik betea zer modalitatetan parte hartzen den esanez, eta lan hautagaiaren sei ale aurkeztu beharko dira, lana paperean argitaratzen bada, edo edizio digitalerako esteka hala badagokio. Bakarrik lanaren parte grafikoa Ilustrazio modalitatean aurkezten bada, eta idatzizkoa beste modalitate batean, aurkeztu ahal izango da lan bera sarietako bi modalitatetan.


Diru sariak

1.– Euskadi literatura sariak 18.000 euro gordinez hornituta daude modalitate bakoitzeko. Diru-kopuru hori saritutako lanen egileei emango zaie. Saritutako pertsonek, era berean, Euskadi literatura sarientzat berariaz Jose Ibarrola Bellidok eginiko «Liburu Nabigatzaile» izeneko eskulturaren ale zenbatua jasoko dute.

2.– Horrez gain, saritutako lanaren egileek (euskarazko itzulpenaren kasuan salbu) beste 4.000 euro gordin ere jaso izango dituzte, saritutako lana jatorrizkoa ez den beste hizkuntza batean argitaratzeko kontratua sinatu ostean.

Eskabideak Aurkezteko Epea

Sarirako hautagaiak aurkezteko epea agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da, eta 2012ko maiatzaren 31n amaituko.


Eskabideak aurkezteko lekua

Lan hautagaiak eta aurreko atalean adierazitako dokumentazioa honako helbide honetara bidali behar dira, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako edozein bideren bitartez: Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Kultura Sustatzeko Zuzendaritza; Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

Tramiteen deskripzioa

Epaimahaiaren erabakia.


Egitura Atal Ebazlea

1.– Lanen kalitatea neurtu eta Euskadi literatura saria, kasuan kasuko modalitatean, nori egokituko zaion erabakitzea, bost kidez osatuta egongo den epaimahaiari dagokio. Epaimahaikideak abstenitu egingo dira eta ezetsiak izan daitezke Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 28. eta 29. artikuluetan ezarritako kasuetan. Batzordean parte hartzeagatik epaimahaikideek jasotako informazioa konfidentzialtasunez gordeko dute.

2.– Epaimahaia osatzeko orduan, otsailaren 18ko 4/2005 Legeak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoak, bere 3.7 artikuluan dioena beteko da. Kulturako sailburuak izendatuko ditu epaimahaikideak, eta horien artean bat presidentea izango da.


Ebazteko epea

 Kulturako sailburuak bidezko agindua emango du epaimahaiaren proposamena berretsiz, Euskadi Saria modalitate bakoitzean merezi duen lana izendatzeko. Agindu hori sei hilabeteko epean interesdun bakoitzari jakinaraziko zaio, agindu hau boletinean argitaratzen denetik kontatuta.

AGINDUA, 2012ko azaroaren 8koa, Kulturako sailburuarena, 2012. urteko Euskadi literatura saridunen berri ematen duena.

Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak administrazio bidea agortzen du


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa


Formularioak

I Eranskina

Bestelako Agiriak

Ez dago


Oharrak

Ez dago

Abisua

Esta información tiene únicamente carácter orientativo, por lo que no sustituye ni modifica las Disposiciones normativas que regulan los diferentes procedimientos administrativos ni, en consecuencia, puede dar origen a derechos u obligaciones que no se encuentren contempladas en la Reglamentación específica.


Azken aldaketa

06/11/2013