11. Enpresa Lehiakortasuneko Plana, 2010-2013.

IDENTIFIKAZIOA

Helburuak

Lehiakortasuna aberastasunaren oinarria da gure lurraldean eta gurea bezalakoetan. Lehiakortasun iraunkorra duten enpresek soilik izan dezakete hazkunde ekonomikorako oinarri sendoa; eta oinarri horrek bideratzen du enplegu gehiago sortzea: kalitate hobeko enplegua, baita gizarte-kohesio handiagoa ere.

Ekonomiaren egitura goitik behera aldatzen ari da, honako faktore hauen ondorioz: ekonomia globalizatzea, merkatuak eta kapitalak Asiara bideratzea, ingurumena, ezagutzaren gizartea, biztanleria zahartzea, eta beste hainbat aldaketa ekonomiko, demografiko eta sozial. Faktore horiei honako hauek ere gehitu behar zaizkio: mundu-mailan eragina izan duen ekonomia-atzeraldi bortitza. Atzeraldiak gogor astindu ditu gure jardun-sektoreak, eta enpresetako eta erakundeetako estrategiak eta lehiakortasun-irizpideak birplanteatzea ekarri du.

Hortaz, planaren xedea da hazkunde ekonomikoa sustatzea eta laguntzea, eta, horretarako, ondasunak modu iraunkorrean ekoiztea eta balio erantsi handia duten zerbitzuak ematea. Ezaugarri horiek egungo sektoreetan zein dibertsifikazioz sortuko diren besteetan aplikatuko dira. Dibertsifikatzeko, egungo sektoreak hartuko dira abiapuntu, eta oinarri sendoa eduki beharko dute.

Horretarako, lehiakortasunerako ildo nagusiak ezartzen ditu planak, eragileak bat etortzeko, eta jarduera zehazten da, Jaurlaritzaren eta Sailaren eremuan, batik bat.

Aurrekariak

Enpresa Lehiakortasuneko Planaren (2010-2013) zuzeneko aurrekaria da Enpresa Lehiakortasuneko eta Gizarte Berrikuntzako Plana (2006-2009); eta plan horren aurrekaria, berriz, Sustapen Ekonomikorako Erakundeen arteko Plana (2000-2003) da.

Lehiakortasuneko eta Gizarte Berrikuntzako Plana egin baino lehen, Euskadi 2015 Lehiakortasun Foroa sortu zen, lehiakortasun-planeko gizarte-eragileek parte-hartzeko esparru gisa.

Gainera, hauteskunde-programan sarritan aipatzen dira lehiakortasuna sustatzeko premia eta Lisboako Estrategian onartutako helburuak (Estrategia hori berrikustea barne hartuta). Izan ere, aipatutakoak planaren ildo berekoak dira (programako kapituluak produktibitateari, berrikuntzari eta lehiakortasunari, energiari eta garapenari, ETEak tratatzeko moduari etab. buruzkoak dira, baita euskal enpresa nazioartean zabaltzeari buruzkoak ere).

Saila

Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna; Jaurlaritzaren Lehendakaritza

Esku hartzen duten sailak

Lehiakortasuna, eta, zehazki, enpresen lehiakortasuna da Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren helburu estrategiko nagusia. Lehiakortasunerako planak sailaren plangintza estrategikoa egituratzen du; baina, lehiakortasuna hobetzea ez da helburu isolatua; aitzitik, beste sail batzuetaraino heltzen da:

  • Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Ekonomia eta Ogasun Saila
  • Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
  • Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
  • Osasun eta Kontsumo Saila
  • Kultura Saila
  • Justizia eta Herri Administrazio Saila
  • Lehendakaritza

Gizarte-eragileek Partizipazioa

Lankidetza-metodologia aurreikusi da, bai prestaketarako, bai jarripenerako. Horretarako, Proiektu Batzorde bat ezarri da. Batzorde horretan, Sailarekin batera, lehiakortasunaren alde diharduten hiru euskal erakunde hauek parte hartzen dute: Orkestra, Innobasque eta Euskalit.

Haien parte-hartzearekin, partaidetza-prozesu bat abian jarri da, eta 230 pertsonek parte hartu dute, inplikatutako eragile guztien ordezkari gisa: enpresak, teknologia-zentroak, unibertsitateak, klusterrak eta elkarteak, sindikatuak, patronalak, administrazio publikoak, hedabideak eta abar.

Eraginak

Araudian eragina

EAEko industriari buruzko 8/2004 Legeak, azaroaren 12koak, 20. artikuluan ezartzen du Industriako eskumena daukan sailak industria-jarduerari buruzko lau urteko plan estrategikoak egingo dituela. Planak instituzionalak izango dira, eta gaiarekin lotura duten gizarte- eta ekonomia-eragile guztiek hartuko dute parte. Gai hauek jorratuko dituzte planek: lege horretan aurreikusten diren industria-politiken diagnostikoak, printzipioak, helburuak, politikak, baliabideak, finantzaketa eta ebaluazioa. Eusko Legebiltzarrari bidaliko zaizkio plan horiek, eztabaida ditzan, eta haien betetze-mailari buruzko ebaluazioa egingo da aldian-aldian.

Lehiakortasunerako plana sailaren plan estrategikoa da, eta sailaren gainerako planak eta jardunak barne hartzen ditu.

Antolamenduan eragina

Sail arteko zein erakunde arteko koordinaziorako mekanismoak ezarri beharko dira, lehiakortasunaren esparruan beste erakunde batzuk ere badaudelako: aldundiak, udalak eta abar.

Aurrekontu eta finantzetan eragina

Lehiakortasunerako planak ildo estrategikoak ezartzen dizkio Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailari, eta, egoki izanez gero, lehiakortasun kontuetan inplikatutako gainerako sailei. Aurrekontuetan, berriz, ez dute eraginik izango, jardunerako lehentasunezko ildoak banatzean izan ezik. Izan ere, printzipioz, aurrekontu arrunta erabiliko da plana gauzatzeko.

Beste jardueretan eragina

Lehiakortasunerako planean lehiakortasun-politikako erabaki nagusiak bilduko dira, eta inplikatutako sailentzako gidari izango dira. Ondoren, sail bakoitzeko programa zehatzetan, planak ezarritako ildoak garatuko dira. Akordioak sail arteko batzordeetan landu dira, eta inplikatutako sailek ere parte hartu dute. Ondoren, Gobernu Kontseiluan hartu dira erabakiak.

Erakunde harremanetan eragina

Planaren esparruan lankidetzan jardun daiteke hainbat erakunderekin, honako hauek aipagarriak izanik:

  • Udal-administrazioak
  • Foru-aldundiak
  • Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia
  • Orkestra, Lehiakortasunerako  Euskal Institutua
  • Enpresa-elkarteak
  • Sindikatuak eta langileen ordezkariak

Harremanak izango dira, bai plana egiteko fasean, bai kontrola eta jarraipena egiteko garaian, eta planak duen izaera parte-hartzailea bermatuko da.

Plana gauzatzeko aurreikusitako epea

2010 - 2013
ELABORAZIO FASEAK

Lortutako faseak

FaseHasiera dataAmaiera dataEgoera
1. fasea. Oinarrizko lerro estrategiko eta ekonomikoak prestatzea2010/04/012010/06/01Amaituta
2. fasea. Lerro estrategiko eta ekonomikoei buruzko txostenak egitea2010/06/012010/06/18Amaituta
3. fasea. Plana prestatzea2010/06/182010/07/08Amaituta
4. fasea. Planei buruzko txostenak egitea.2010/07/082010/07/20Amaituta
5. fasea. Gobernu Kontseiluak plana onartzea2010/07/272010/07/27Amaituta
EBALUAZIOA

Ebaluatzeko moduak

Planaren prestaketa eragile nagusien parte-hartzearekin gauzatu da. Plana eratzeko alditik hasita, plana osotasunean aintzat hartu duen taldea egon da, eta, gainera, talde gutxi batzuek planak garatzen dituen gai nagusien kontrastea egin dute.

Planaren eraketan parte hartzeaz gain, Plangintza eta Estrategia Zuzendaritzak (Industria, Garapen, Merkataritza eta Turismo Saileko Kabinete, Plangintza eta Estrategia Sailburuordetza) planaren jarraipenean eta ebaluazioan hartuko dute parte, SPRIren laguntzarekin. Halaber, Lehiakortasunerako Euskal Institutuak, Innobasquek eta Euskalitek ere parte hartuko dute proiektu-batzordean, baita beste erakunde batzuek ere, esate baterako Confebaskek.

Planaren prestaketatik hasita, ebaluazio-sistemaren definizioa funtsezko alderdia da. Plana etengabe hobetzeko ikuspegia aplikatu da. Horrenbestez, jarraipen-sistema bat ezarri da, urteroko ebaluazioak dituena, 2011tik hasita; hartara, beharrezkotzat jotako doitzeak egingo dira, denboran zehar. Bakoitzari dagokion arduraduna identifikatzen da, baita adierazle-sistema bat ere.

Lehiakortasunerako planak bi helburu erdiesteko aukera ekarri behar digu: atzeraldiaren iraunaldian (eta atzeraldi horrek euskal ekonomian duen eraginen iraunaldian) jardun ekonomikoari eusten laguntzea, eta, aldi berean, enpresen gaitasun lehiakorra indartzea, etorkizunean ongizate ekonomikoa bermatzeko.

Azken aldaketa::2016/10/06