Onlineko ikastaroa: "Eraikuntzan zaratatik babesteko DB-HR Oinarrizko Dokumentuaren" aplikazio praktikoa. Urte osoan dago zabalik ikastaroa

Ikastaroaren helburua da teknikarien prestakuntza zabaltzea, sakonki ezagutu ditzaten EKTren “Eraikuntzan zaratatik babesteko DB-HR Oinarrizko Dokumentuak” ezartzen dituen araudi-eskakizun berriak. Horrek tresna batzuk emango dizkio ikasleari baldintzak eraginkor bete eta proiektu-fasean baldintza horiek betetzen diren justifikatzeko irtenbideak ezagutu ditzan. Dokumentu hori sakon jorratuko dute ikasleek, eta, hura erabat ezagutu ondoren, aplikazio-ariketak egingo dituzte, aukera erraztua zein aukera orokorra erabiliz.

Gaztela eta Leóngo Eraikuntza Institutuaren (ICCL) form@con ikastaroen onlineko plataformaren bidez emango da ikastaroa.

Urte osoan dago zabalik matrikula.
80 orduko iraupena.
Ikastaroa egiteko denbora (kalkulua): 3 hilabete.
Informazio gehiago eta prezioa, ICCLren webgunean Kanpoko esteka.

 

Azken eguneratzea: 2013/04/11