"Energiaren Aldetik Eraginkorrak Diren (nZEB) Familia Bakarreko Etxebizitzen Diseinua Eta Gauzatzea. NeHogar Proiektua"ri buruzko jardunaldi teknikoa Oviedon, 2013/03/08an

“Energiaren Aldetik Eraginkorrak Diren (nZEB) Familia Bakarreko Etxebizitzen Diseinua Eta Gauzatzea. NeHogar Proiektua” jardunaldi teknikoa Asturiasko Energia Partzuergo Teknologikoak antolatu du Fundación Asturiana de la Energía (FAEN) erakundearen lankidetzarekin, eta 2013ko martxoaren 8an izango da, Oviedoko Príncipe Felipe Auditorioan - Kongresu Jauregian, 1. aretoan, goizez.

Jardunaldia amaitutakoan, bisita gidatuak egingo dira Villaestremeriko (Mieres) etxebizitza batera.

Toki-kopurua mugatua da; beraz, jardunaldian izena eman nahi baduzu, bidali eskaera bat inscripciones@faen.es helbidera, deitu 985 46 71 80 telefono-zenbakira, edo bidali fax bat 985 45 41 43 zenbakira, 2013ko martxoaren 6ko 15:00ak bitartean, eta adierazi bisita gidatuetara joan nahi duzun ala ez.

Jardunaldiaren programa osoa Construibleren esteka honetan Kanpoko esteka dago.

Nehogar proiektuaren helburua da “energia-kontsumoa ia zero” moduan definitzen duten familia bakarreko etxebizitza bat diseinatzea eta eraikitzea; hau da, Europan erabiltzen ari diren kontzeptuetara hurbiltzen dena: ohiko etxebizitza baten kontsumoaren erdia baino gutxiago kontsumitzen duen etxebizitza, herrialde bakoitzeko araudiak kontuan izanik. Eraikalen Nehogar proiektuaren bi albiste argitaratu dira. Azkenengokoan, Nehogar Proiektuaren obren segimendua egiten duen bloga Kanpoko esteka, blog bat sortu dutela dio, non astez aste bilakaeraren berri ematen duten, eta obren puntu interesgarrienei buruz ere hitzegitenduten. Lehenengo berrian, NEHOGAR egitasmoa: etxebizitza eraginkorraren eraikuntza Asturiasen Kanpoko esteka, proiektuaazaltzeazgain, Ana Isabel Menéndezek, Efincoko gerenteak(Eficiencia Integral Constructiva, S.L.), iruzkin bat egin zuen proiektu horri buruz informazioa emanez.

Azken eguneratzea: 2013/03/06