Laudion, 18 etxebizitza tasatu autonomiko sustapenean izena ematea

Argitalpen-data: 

Laudioko udalerrian 18 etxebizitza tasatu autonomiko eraikiko ditu jabetzan Residencial Goiko Plaza, S.L. sustatzaileak. 

2012ko urriaren 15eko Aginduko IV Kapituluari jarraiki Arabako Lurralde Ordezkaritzak sustapen horren esleipenean parte hartzeko izena eman duten erosketako etxebizitza eskatzaileen zerrenda bat helaraziko dio sustatzaileari. 

Hori dela eta, Etxebiden Laudioko Eskualde Egituran etxebizitza erosteko eskaria egin baduzu eta etxebizitza horietako esleipen prozeduran parte hartu nahi baduzu espresuki adierazi beharko duzu, 2018ko abenduaren 12a eta 2019ko urtarrilaren 11 bitarteko epean (biak barne) aurkeztu beharreko idatzi baten bidez. Soilik parte hartu ahal izango dute eskaerak aurkezteko epea hasten denean jada altan daudenak. 

2019ko urtarrilaren 21ean web gune honetan, Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoan eta Arabako Zuzenean Zerbitzuko iragarki- taulan (Ramiro de Maeztu 10, behea – 01008 Vitoria-Gasteiz) argitaratuko dira sustatzaileak notario aurrean egingo duen zozketan parte hartuko duten pertsonen zerrenda, eta baita parte hartuko ez duten pertsonen eta horrela gertatzeko arrazoien zerrenda ere. Halaber, zerrendei erreklamazioak aurkezteko epea zein izango den zehaztuko da.

  • Eskuratze erregimena: Erosketa – Jabetza
  • Araubidea: Etxebizitza tasatu autonomikoak
  • Sustatzailea: Pribatua – Residencial Goiko Plaza, S.L.
  • Etxebizitza kopurua: 18
  • Kokapena: AR-5.3 partzela, B5 sektorea - LAUDIO
  • Salnurriak (BEZik gabe):
    • 3 logelako etxebizitzak eta eranskinak: 175.650€ eta 234.211€ bitartekoa
    • 2 logelako etxebizitzak eta eranskinak: 134.000€ eta 212.459€ bitartekoa
    • Etxebizitza egokitua eta eranskinak: 235.775€
  • Esleipen prozeduran parte hartzea eskatzen baduzu eta etxebizitza bat esleitzen bazaizu, esleipenari uko eginez gero Etxebideko Erregistroan baja izango zara eta urtebetez inskribatzeko debekua izango duzu. Esleipen prozeduran parte hartzen ez baduzu, horrek ez du inolako eraginik izango zure Etxebideko espedientean.

Informazio gehiago eskuratzeko:

IRUÑALAN SERVICIOS INMOBILIARIOS
Helbidea: Alberto Acero Plaza 13, behea, Laudio.
Telefonoa: 946 720253
info@irunalan.com