Vitoria-Gasteizen, Babes Ofizialeko 78 Etxebizitza sustapenean izena ematea

Argitalpen-data: 

Vitoria-Gasteizko udalerrian babes ofizialeko 78 etxebizitza eraiki behar ditu jabetzan Álava Iniciativas Inmobiliarias XXI, S.L. sustatzaileak.

2012ko urriaren 15eko Aginduko IV Kapituluari jarraiki Arabako Lurralde Ordezkaritzak sustapen horren esleipenean parte hartzeko izena eman duten erosketako etxebizitza eskatzaileen zerrenda bat helaraziko dio sustatzaileari.

Hori dela eta, Etxebiden Araba Erdialdeko Eskualde Egituran etxebizitza erosteko eskaria egin baduzu eta etxebizitza horietako esleipen prozeduran parte hartu nahi baduzu espresuki adierazi beharko duzu, 2018ko urriaren 15a eta 2018ko azaroaren 13a bitarteko epean (biak barne) aurkeztu beharreko idatzi baten bidez. Soilik parte hartu ahal izango dute eskaerak aurkezteko epea hasten denean jada altan daudenak.

2018ko azaroaren 20an web gune honetan, Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoan eta Arabako Zuzenean Zerbitzuko iragarki- taulan (Ramiro de Maeztu 10, behea – 01008 Vitoria-Gasteiz) argitaratuko dira sustatzaileak notario aurrean egingo duen zozketan parte hartuko duten pertsonen zerrenda, eta baita parte hartuko ez duten pertsonen eta horrela gertatzeko arrazoien zerrenda ere. Halaber, zerrendei erreklamazioak aurkezteko epea zein izango den zehaztuko da.

  • Eskuratze erregimena: Erosketa – Jabetza
  • Araubidea: Araubide orokorreko babes ofizialeko etxebizitzak
  • Sustatzailea: Pribatua – Álava Iniciativas Inmobiliarias, S.L.
  • Etxebizitza kopurua: 78 (hiru fasetan eraikiko dira)
  • Kokapena: OR5-5A partzela, 19. sektorea - Aretxabaleta
  • Etxebizitzen gehienezko prezioa: 182.564€ + BEZ
  • Eraikitze-faseak:
    • 1. 24 etxebizitza (2019ko maiatzan hasita)
    • 2. 24 etxebizitza (2019ko irailan hasita)
    • 3. 30 etxebizitza (2020ko urtarrilan hasita)

Esleipen prozeduran parte hartzea eskatzen baduzu eta etxebizitza bat esleitzen bazaizu, esleipenari uko eginez gero Etxebideko Erregistroan baja izango zara eta urtebetez inskribatzeko debekua izango duzu. Esleipen prozeduran parte hartzen ez baduzu, horrek ez du inolako eraginik izango zure Etxebideko espedientean.

Informazio gehiago eskuratzeko:

TRIVINSA VITORIA S.L.

Eduardo Dato 38 - Vitoria-Gasteiz

Tfnoa: 945 151 515